Atano III.a pilotalekua
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Atano III.a edo Anoeta pilotalekua Donostiako udal pilotaleku laburra da, Anoetako estadioaren ondoan kokatua. 1963ko uztailaren 17an ireki zuten, Anoetako pilotalekua izenarekin. 1995ean eraberritu ostean, Atano III.a izena ipini zitzaion, Mariano Juaristi txapeldun handiaren omenez.[1] Pilotaleku honek sona handia hartu du bertan jokatutako esku huskako pilotako txapelketetako finalak direla eta. Denetara, buruz buruko 39 final eta binakako 23 jokatu dira Atano III.a pilotalekuan.[2]
Atano III.a pilotalekua | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°18′05″N 1°58′30″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1963ko uztailaren 17a |
Inaugurazioa | 1963ko uztailaren 17a |
Jabea | Donostia |
Izenaren jatorria | Mariano Juaristi |
Kirola | pilota (euskal pilota)a |
Edukiera | 1.876 |
Dimentsioak | 35 () m |
Luzera | 35 |
1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala bertan egin zuten, final ospetsu honetan ikusleak haserretuta bost minutu eta erdiz txistuka arituz Xalbador sailkatu izanagatik protesta egin zuten.[3]
1970ean, pilotaleku honetan jokatu ziren Munduko Pilota Txapelketako partidak. Irailaren 19an, Francisco Franco partida haietako bat ikusten ari zela, Joseba Elosegik bere buruari su eman zion eta bigarren galeriatik kantxara jauzi egin zuen, «Gora Euskadi askatuta» oihu eginez, diktadoreari Gernika suntsitu zuen su kiskalgarria ikustarazteko asmoz.[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.