Mikel Mendizabal
Gipuzkoar bertsolaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Mikel Mendizabal Garmendia (Itsasondo, Gipuzkoa, 1956ko martxoaren 31) bertsolaria da. Lizardi Saria bi aldiz irabazi du, Artxanberri Saria behin, eta Durangoko Lauaxeta Saria beste behin. 1989ko Txapelketa Nagusian finalista izan zen. 1997an berriz izan zen finalista eta bosgarren egin zuen.
Mikel Mendizabal | |
---|---|
![]() (2010) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Itsasondo, 1956ko martxoaren 31 (68 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
![]() |
Neurri, doinu eta beste zenbait alderdi formaletan aurrerakoia eta berritzailea izan zen. Bertsolaritza lantzen eta sustatzen dihardu ikastoletan, eta Gipuzkoako Ikastolen Elkartean liberatua da horretarako.
Txapelketak
- Bertsolari Txapelketa Nagusia:
- bosgarrena (1): 1997
- finalista (2): 1997, 1989
- parte hartzeak (5): 1982, 1986, 1989, 1993, 1997
- Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa:
- laugarrena (1): 1995
- finalista (2): 1991, 1995
Sariak
- Lizardi saria (2): 1977, 1978
- Osinalde saria (1): 1976

Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.