Nicolas Cage

aktore estatubatuarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Nicolas Cage
Remove ads

Nicholas Cage, jaiotza izena Nicolas Kim Coppola (Long Beach, 1964ko urtarrilaren 7a), Estatu Batuetako aktorea da, Gizonezko aktore onenaren Oscar sariaren irabazlea.[1][2]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Remove ads

Bizitza

Nicolas Coppola du berezko izena -Francis Ford Coppola zuzendariaren iloba da-, eta harekin nahas ez zezaten aldatu zuen. Bere izena Marvel Comics-eko Luke Cage pertsonaitik hartu zuen.[3] Fast Times at Ridgemont High (1982) izan zuen lehenbiziko filma. Hurrengo urtean (1983) bere osaba F.F. Coppolaren Rumble fish-en lan egin zuen. Pertsonaia bortitz eta liskarzaleen paperak egin izan ditu batik bat: Coppolaren Peggy Sue ezkondu egin zen-en (1986) Kathleen Turnerren senarrarena, Joel Coenen Arizona baby-n (1987) haur bahitzailearena, eta ustez banpiro bihurtzen ari denarena Robert Biermanen Banpiro musuak-en (1988).

Paper erromantikorik ere egin izan du: Cheren maitalea Norman Jewinsonen Ilargiaren lilura-n (1987), edo senargai etsiarena Hirurentzako eztei bidaia-n (1992). Salbuespen horien ondoren ordea, ohiko pertsonaietara itzuli zen. David Lynchen aginduetara Bihotz basatia (1990) egin zuen, eta 1995ean Gizonezko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen Mike Figgisen Leaving Las Vegas-en egindako lanagatik.[4] Hiltzear dagoen akoholikoarena egiten du Cagek aipatutako filmean. Hurrengo urtean Michael Bayren Harkaitza-n lan egin zuen. 2000. urtean Family Man egin zuen. 2003an izendatua izan zen berriro ere, Adaptation filmari esker baina ez zuen irabazi. [4]

Remove ads

Filmografia

Taula honetan ikus daitezke film bakoitzaren zuzendaria, enpresa ekoizlea eta beste izenburuak (gaztelaniaz, frantsesez):

Informazio gehiago Urtea, Filma ...

Pertsonaiak

Informazio gehiago Urtea, Filma ...
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads