From Wikipedia, the free encyclopedia
Francis Ford Coppola (Detroit, Michigan, 1939ko apirilaren 7) estatubatuetar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea da. Berak eginak dira Ameriketako Estatu Batuetako zinemagintzak eman izan dituen film mitiko eta handienetako batzuk, hala nola, The Godfather, The Godfather, Part II eta Apocalypse Now. Sei Oscar irabazi ditu, eta 2015ean Arteen Asturiasko Printzesa saria jaso zuen[1].
Francis Ford Coppola | |||
---|---|---|---|
(2019) | |||
← Jeanne Moreau - Isabelle Adjani → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Detroit, 1939ko apirilaren 7a (85 urte) | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Bizilekua | Napa harana | ||
Talde etnikoa | Italo-estatubatuarra | ||
Lehen hizkuntza | ingelesa | ||
Familia | |||
Aita | Carmine Coppola | ||
Ama | Italia Coppola | ||
Ezkontidea(k) | Eleanor Coppola (1963 - 2024) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Hofstra Unibertsitatea John L. Miller Great Neck North High School (en) Jamaica High School (en) Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen UCLAren antzerki, filme eta telebista eskola New Yorkeko Akademia Militarra | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | gidoilaria, zinema ekoizlea, film-zuzendaria, idazlea, film-muntatzailea, ekoizle exekutiboa, musikagilea, mahastizaina, aktorea, errealizadorea, produktorea, zinema aktorea eta enpresaburua | ||
Altuera | 182 zentimetro | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Writers Guild of America, West (en) | ||
Genero artistikoa | krimenezko filma film dramatikoa beldurrezko zinema misteriozko zinema gerra-filma thrillerra gangster filma fantasiazko filma psychological horror film (en) psychological thriller film (en) ekintza-filma | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata | ||
| |||
Sofia Coppola eta Roman Coppola zinemagileen aita eta Nicolas Cage aktorearen osaba da.
Kaliforniako unibertsitatean ikasi zuen, eta hasieran gidoiak idatzi zituen. 1962, urtean zuzendu zuen bere lehenengo filma: Tonight for sure!. 1969an, George Lucas adiskidearekin batera, American Zoetrope izeneko estudioak fundatu zituen. Lucasen THX 1138 (1971) lehendabiziko filmak porrotara eraman zituen estudioak, baina The Godfather (1972) lanaren arrakasta itzela zela-eta, Hollywood konkistatzeko ametsa berpiztu zitzaion Coppolari. The Godfather eta The Godfather, Part II (1974) filmeetan Siziliatik Estatu Batuetara emigratu eta mafiaburu bihurtzen den lagun baten eta bere ondorengoen bizitzak kontatzen dira.
George Lucasek Apocalypse Now proiektuaren lehen ardura bazuen ere, Star Wars-en truke aldatu zuen. Hori zela eta, Coppolak hartu behar izan zuen proiektua bere gain. Filmaketa, Filipinetako oihanean egindakoa, oso zaila izan zen. Coppolak, bere sakeletik sekulako diru pila jarri eta sosik gabe zegoenenez, hiru aldiz mehatxatu zuen bere buruaz beste egingo zuela[2]. Filma 1979an eman zen lehen aldiz, eta arrakasta gaitza bildu zuen. «Nire filma ez da Vietnameko Gerrari buruzkoa. Vietnam da» esan zuen Coppolak, pelikula onenaren Cannesko Urrezko palmondoa jaso zuenean[3].
One from the Heart (1982) porrot sonatua izan zen, eta horren ondorioz saldu egin behar izan zituen bere estudioak, eta hutsetik hasi berriro. Ondoren, amerikar gazteriaren egonezina azaldu zuen Rumble Fish-en (1983), eta Cotton club (1984) musikal bikaina egin zuen. 1990eko hamarkadan aipagarriak dira, The Godfather, Part III (1990), Corleone familiaren bilakaera eta gorabeherei buruzko hirugarren filma, eta Bram Stoker's Dracula (1992).
Azken urteetan ekoizteari ekin dio gero eta maizago, batez ere Sofia Coppola alabaren filmak.
Taula honetan ikus daitezke filmaren bi aktore, enpresa ekoizlea eta beste izenburuak beste hizkuntza batera itzuli bada (gaztelania, frantsesa, euskara, katalana edo galiziera):
Urtea | Filma | Antzezleak | Ekoizlea | Hizkuntzak |
---|---|---|---|---|
1962 | Battle Beyond the Sun | Aleksandr Shvorin, Aleksandra Popova | -- | |
1962 | The Bellboy and the Playgirls | June Wilkinson, Karin Dor | -- | |
1962 | Tonight for Sure | -- | -- | frantsesez: L'Ouest sauvage et nu |
1963 | The Terror | Boris Karloff, Jack Nicholson | The Filmgroup | gaztelaniaz: El terror frantsesez: L'Halluciné katalanez: El terror |
1963 | Dementia 13 | William Campbell, Luana Anders | -- | |
1966 | You're a Big Boy Now | Elizabeth Hartman, Peter Kastner | -- | frantsesez: Big Boy katalanez: Ara ja ets tot un home |
1968 | Finian's Rainbow | Fred Astaire, Petula Clark | Warner Bros.-Seven Arts | gaztelaniaz: El valle del arco iris frantsesez: La Vallée du bonheur katalanez: La vall de l'arc iris |
1969 | The Rain People | James Caan, Robert Duvall | American Zoetrope | gaztelaniaz: Llueve sobre mi corazón frantsesez: Les Gens de la pluie katalanez: Gent de pluja |
1972 | The Godfather | Marlon Brando, Al Pacino | Paramount Pictures | gaztelaniaz: El padrino frantsesez: Le Parrain katalanez: El Padrí galizieraz: O padriño |
1974 | The Godfather Part II | Al Pacino, Robert Duvall | Paramount Pictures | frantsesez: Le Parrain 2 katalanez: El Padrí II galizieraz: O padriño (II parte) |
1974 | The Conversation | Harrison Ford, Gene Hackman | Paramount Pictures | gaztelaniaz: La conversación frantsesez: Conversation secrète katalanez: La conversa galizieraz: A conversación |
1977 | The Godfather Saga | Marlon Brando, Al Pacino | -- | frantsesez: Le Parrain |
1979 | Apocalypse Now | Marlon Brando, Robert Duvall | American Zoetrope | |
1982 | One from the Heart | Frederic Forrest, Teri Garr | Columbia Pictures | frantsesez: Coup de cœur katalanez: Història d'amor |
1983 | The Outsiders | C. Thomas Howell, Matt Dillon | American Zoetrope | frantsesez: Outsiders katalanez: Rebels |
1983 | Rumble Fish | Matt Dillon, Mickey Rourke | American Zoetrope | gaztelaniaz: La ley de la calle frantsesez: Rusty James |
1984 | The Cotton Club | Richard Gere, Gregory Hines | American Zoetrope | gaztelaniaz: Cotton Club frantsesez: Cotton Club galizieraz: Cotton Club |
1986 | Peggy Sue Got Married | Kathleen Turner, Nicolas Cage | TriStar Pictures | frantsesez: Peggy Sue s'est mariée katalanez: Peggy Sue es va casar galizieraz: Peggy Sue casou |
1986 | Captain EO | Michael Jackson, Anjelica Huston | Walt Disney Pictures | frantsesez: Captain Eo |
1987 | Gardens of Stone | James Caan, Anjelica Huston | American Zoetrope | frantsesez: Jardins de pierre katalanez: Jardins de pedra |
1988 | Tucker: The Man and His Dream | Jeff Bridges, Joan Allen | Paramount Pictures | gaztelaniaz: Tucker: un hombre y su sueño frantsesez: Tucker katalanez: Tucker: l'home i el seu somni |
1989 | New York Stories | Larry David, Mae Questel | Touchstone Pictures | gaztelaniaz: Historias de Nueva York katalanez: Històries de Nova York |
1990 | The Godfather Part III | Al Pacino, Andy Garcia | Paramount Pictures | frantsesez: Le Parrain 3 katalanez: El Padrí III |
1992 | The Godfather Trilogy: 1901-1980 | Marlon Brando, Al Pacino | Paramount Pictures | |
1992 | Bram Stoker's Dracula | Gary Oldman, Winona Ryder | American Zoetrope | gaztelaniaz: Drácula de Bram Stoker frantsesez: Dracula katalanez: Dràcula de Bram Stoker galizieraz: Drácula de Bram Stoke |
1996 | Jack | Robin Williams, Diane Lane | American Zoetrope | |
1997 | The Rainmaker | Matt Damon, Claire Danes | American Zoetrope | frantsesez: L'Idéaliste |
2000 | Supernova | James Spader, Angela Bassett | -- | katalanez: Supernova: La fi de l'univers |
2001 | Apocalypse Now Redux | Martin Sheen, Marlon Brando | American Zoetrope | |
2007 | Youth Without Youth | Tim Roth, Alexandra Maria Lara | American Zoetrope | frantsesez: L'Homme sans âge |
2009 | Tetro | Vincent Gallo, Maribel Verdú | American Zoetrope | |
2011 | Twixt | Val Kilmer, Bruce Dern | American Zoetrope | |
2015 | Distant Vision | -- | -- | |
2024 | Megalopolis | Adam Driver, Forest Whitaker | American Zoetrope | katalanez: Megalopolis (pel·lícula) |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.