donostiar aktorea eta zuzendaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Olatz Beobide Egaña (Donostia, 1964ko irailaren 12a) gipuzkoar aktore eta zuzendaria da. 2007-2013 bitartean Goenkale telesaila zuzendu zuen.[1]
Olatz Beobide | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1964ko irailaren 12a (60 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Aita | Iñaki Beobide |
Ezkontidea(k) | Pascal Gaigne |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta telebista zuzendaria |
Iñaki Beobide euskaltzalearen alaba da. Antzerti Euskal Herriko Arte Dramatikoaren Eskolan tituluduna, Londresera joan zen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka batekin, eta bertan ahotsa, Alexander teknika eta interpretazioa ikasi zituen, Ann erta Michael Mccallionen eskolan (RADAko irakaslea 1968-1980) . Antzerkian Gure Herria, Troiarrak, Equus, Jacques eta bere nagusia, Oleanna, In fraganti, Jaiotako errudunak A cuestas con Murphy, Muzziki, Ongi ibili, Eskutitzak, Zaldi Urdina, Hackerrak, eta Olagarrua lanetan parte hartu du. Zaragozan, Madrilen eta Frantzian ere egin du lan, Theatre des Chimeres taldearekin, euskarazko koprodukzioetan, hala nola Haurra Xutik (Andree Chedid), Amamaren memoria (), Kaukasiar Kreazko Borobila (Bertol Brecht), 20 artisten antzezlan honek Donostia saria jaso zuen. Chimeresekin ere, Avignonen parte hartu ondoren Frantzia osoan ibili ziren biran 3 urtez Maintenant cèst lui que a peur de moi antzezlanarekin (D'après l'histoire vraie d'Iqbal Masih, assassiné à l'âge de 12 ans parce qu'il osait parler des horribles conditions de travail imposées aux gamins de son pays, le Pakistan.) Frantzian ere antzeztu du Theatre du Rivage taldearekin, frantsesez Sergi Belbelen Careeses lanean. [1]
Telebistan, bi urtez izan zen Banan-Banan haurrentzako saioko protagonista. Bi eta Bat, Penélope enea, Primeran, Babel, Duplex, A ze parea, Flamingo berria, Jaun ta jabe eta Benta berri edota Balbemendi bezalako euskal telesailetan ere parte hartu du. Azken bi hauetan, aktoreen zuzendari gisa.[1]
Goenkale telesailean zazpi denboralditan izan zen zuzendaria 2007-2014 (13-20 denboraldiak). 2016an Eskamak Kentzen 12 ataleko telesaila zuzendu zuen Pedro Fuentesekin batera.
2016an Nomofobikak mobilaren dependentziarekiko kritika umoretsuko antzelanarekin, Poltsiko antzerkia irabazi eta arrakasta itzela izan zuten, hiru urtez izan ziren Amaia Lizarralde, Belen Cruz eta Olatz Beobide biran. Ondoren NOMOFOBIKAK WEBSERIEA sortu zuten, Euskara Ingure Digitala diru laguntzarekin. Sei atal daude guztira.
2018an Gutuberrak webseriea ekoiztu zuten ETBko Plataformarentzat. Etxe desjabetze baten aurren, elkar babestu den "familia" bitxi baten gorabeherekin. Sei atal.
2019an Belarri Bero, bai esan websailean aktore lanak egin zituen Dorleta Urretabizkaia, olaia Gil eta Nerea Arriolarekin. Zuzendariak Aitor Altuna, Uxue Bereziartua eta Uxue Amonarriz.
Ekitazioan, dantzan eta kantuan ere moldatzen da.[2] Bi diska ditu, bata BANAN-BANAN programarako Kontxi Aizarna eta Imanol Muruak konpostau eta ekoiztutako abestiekin. Bigarrena, IN FRAGANTI antzezlanaren abestiekin. Iñaki Salvador, Angel Unzu eta Joseba Tapiaren abesti eta moldaketekin. Abeslariak hiru aktoreak: Idoia Sagarzazu, Ane Gabarain eta Olatz Beobide.
2021ean Barre librea saioko bakarrizketetan partaide izan zen.[3]
2024, OLAGARRU antzezlanarekin dabil herriz-herri. Geuretik Sortuak Udalbiltzaren beka eta Eusko Jaurlaritzako ekoizpenen diru laguntzari esker sortutako lanak errua du ardatz. Aktoreak: Maitane Perez, Nerea Arriola eta Olatz Beobide. Kanpo begirada: Amancay gaztañaga eta Iraia Elias. Dramaturgia laguntzailea: Maialen Diez Urriza. Ekoizlea: Antzerki arioak eta TTIPIA.
Besteak beste, lan hauetan parte hartu du:[2]
Urtea | Ikuskizuna | Konpainia | Zuzendaritza |
---|---|---|---|
2024 | OLAGARRUA | ANTZERKI AROAK / TTIPIA | IRAIA ELIAS, AMANCAY GAZTAÑAGA (KANPO BEGIRADA) |
2022 | HACKERRAK | NOMOFOBIKAK | ANA PEREZ |
2021 | AMAYA | NOMOFOBIKAK (MIKROTEATROA) | KIKE DIAZ DE RADA |
2019 | GANBA ALAIA | NOMOFOBIKAK (MIKROTEATROA) | AIZPEA GOENAGA |
2019-2020 | ZALDI URDINA | ATX TEATROA, ARTEDRAMA, DEJABU KONPAINIA | XIMUN FUCH |
2017-2020 | NOMOFOBIKAK | SAREAN KATEATUAK | AGURTZANE INTXAURRAGA (KANPO BEGIRADA) |
2009 | LA PECERA | POK PROD. | EDI NAUDO |
2007 | AMAMAREN MEMORIA | THEATRE DE CHIMERES | JEAN MARIE BROUCARET |
2006 | ONGI IBILI | POK PRODUKZIOAK | AIZPEA GOENAGA |
2006 | CIRCULO DE TIZA CAUCASIANO | POK THEATRE DES CHIMERES | JEAN MARIE BROUCARET |
2005 | A CUESTAS CON MURPHY | VAIVEN | SANTIAGO SANCHEZ |
2004 | MUZZIKIREN BIDAI HARRIGARRIAK | POK PROD. | EDI NAUDO |
2003 | NACIDOS CULPABLES | TANTTAKA | CARLES ALFARO |
2001 | MANOLITO GAFOTAS | ADOS TEATRO | GARBI LOSADA |
2000 | UPAL MANDI | THEATRE DE CHIMERES | JEAN MARIE BROUCARET |
1989 | JACQUES Y SU AMO | BEDEREN BAT | JORDI MESALLES |
1988 | EL CASTILLO DE LINDABRIDIS | CÍA. JOVEN ESCENA / TEATRO ESPAÑOL | JUAN PASTOR |
1985 | EQUUS | ZINTZILIK | J.CUETO |
Urtea | Ekoizpena | Katea / Plataforma | Kategoria | Zuzendaritza |
---|---|---|---|---|
2019 | BELARRI BERO BAI ESAN | ZK ZEHAR KABLEA/ HAMAIKA TELEBISTA | PROTAGONISTA | UXUE BEREZIARTUA, UXUA AMONARRIZ , AITOR ALTUNA |
2018 | GUTUBERRAK | NAHIERAN | PROTAGONISTA | OLATZ BEOBIDE, PEDRO FUENTES |
2017 | NOMOFOBIKAK | ARGIA | PROTAGONISTA | OLATZ BEOBIDE, JOXERRA CAMACHO |
2016 | ESKAMAK KENTZEN | ETB | ZUZENDARITZA | OLATZ BEOBIDE, PEDRO FUENTES |
2007-2014 | GOENKALE | ETB | DIRECCION | OLATZ BEOBIDE |
2005-06 | BALBEMENDI | ETB1 | DIRECCION DE ACTORES | JABI ELORTEGI |
2005 | GOENKALE | ETB | SECUNDARIO | JABI ELORRIETA |
2002 | MARTIN | ETB1 | SECUNDARIA | ENEKO OLASAGASTI |
1998 | TELLETXEA | ETB1 | DIRECCION DE ACTORES | ITXASO ATUTXA |
1996 | DUPLEX | ETB1 | EPISODICA | A.GOENAGA/E.IRURETA |
1995 | JAUN TA JABE | ETB 1 | SECUNDARIO | CARLOS ZABALA |
1994 | FLAMINGO BERRIA | ETB1 | SECUNDARIA | RAMON BAREA |
1993 | HERTZAINAK | ETB 1 | AYUDANTE DE DIRECCION | ENEKO OLASAGASTI |
1992 | BABEL | ETB 1 | COLABORADORA | HASIER ETXEBERRIA |
1989 | DEL MIÑO AL BIDASOA | TVE 1 | REPARTO | J.A.LABORDETA |
Urtea | Ekoizpena | Zuzendaria | Kategoria | Ekoizlea |
---|---|---|---|---|
2024 | CUATRO PAREDES | IBON CORMENZANA | REPARTO | MUNDO CERO BAT |
2023 | MUGA (Laburmetraia) | EÑAUT CASTAGNET | PROTAGONISTA | GASTIBELTZA |
2023 | LA SIRVIENTA | PABLO MORENO | SECUNDARIA | STELLARUM FILMS |
2021 | ILARGI AZPIAN | IGOR LEGARRETA | REPARTO | KOWALSKI FILMS |
2019 | NAQUAM DIAMOND | AMAIA SAN SEBASTIAN | PROTAGONISTA | B-EGIA ELKARTEA |
2014 | LE SANCTUAIRE | OLIVER MASSET-DEPASSE | COACH | HAUT ET COURT |
2012 | RUTINA | CRISTINA GOMEZ PEÑA | PROTAGONISTA | |
2011 | MARITXU (film laburra) | KEPA ERRASTI | PROTAGONISTA | XAKE PRODUKZIOAK |
2010 | ARKADIA | YOLANDA TORRES | SECUNDARIA | |
2006 | MYSTICAL | ANGEL ALONSO | SECUNDARIA | DIBULITOON |
2005 | HOTEL TIVOLI | ANTTON REIXA | SECUNDARIA | FILMANOVA |
2004 | INVOLUCION | ANGEL ALONSO | PROTAGONISTA | DIBULITOON |
2003 | LEPOKOA (film laburra) | SAFI NEBBOU | SECUNDARIA | TARA FILMS/IRUSOIN |
2003 | OSTERTZ (film laburra) | IÑAKI BERAETXE | PROTAGONISTA | POK PROD. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.