From Wikipedia, the free encyclopedia
Aberri Eguna Pazko Igandean ospatzen den aldarrikapen eguna da, bai eta Euskal Herria edota Euskal Aberriaren jaiegun nazionala ere.
Aberri Eguna | |
---|---|
Jose Antonio Agirre lehendakaria 1933ko Aberri Egunean | |
Tokia | Aldakorra |
Data | |
Data | Pazkoa Igandea |
2024 | Martxoaren 31 |
2025 | Apirilaren 20 |
2026 | Apirilaren 5 |
2027 | Martxoaren 28 |
Artikulu hau serie honen zatia da: Euskal abertzaletasuna |
Oinarrizko kontzeptuak
|
Koalizio eta alderdi politikoak
|
Sindikatuak
|
Gizarte-eragileak
|
Talde armatuak
|
Eusko abertzale ospetsuak
|
Gertuko kontzeptuak
|
Espainiako Bigarren Errepublika sortu eta gero lehen Aberri Eguna ospatu zen. Kataluniako abertzaleek "Diada" antolatzen zuten 1889tik eta Galizakoek "Galiziako Egun Nazionala" 1919tik. Euskal Herrian antzeko jai bat antolatzeko beharra ikusi zuen Euzko Alderdi Jeltzaleak eta lehenengo Aberri Eguna deitu zuen Bilbon 1932an. Antolaketa Euzko Idazkaltza Burubak egin zuen, Bizkai Buru Batzarrari laguntza tekniko eta aholkularitza egiten zion organoa[1]. Manifestaldi bat izan zen Sabin Aranaren etxean bukatu zena (Sabin Etxea). Jendetza mobilizatu zen (60.000 lagun inguru) [2]
1933an Donostian ospatu zen Aberri Eguna, Euzkadi-Europa lelopean. Jose Antonio Agirrek eta Telesforo Monzonek hitz egin zuten publikoaren aurrean. 1934an Manuel Irujok hitz egin zuen Gasteizen egindako mitinean[3] eta 1935ean Iruñean ospatu zen. Iruñean egin zen manifestazioak arazoak izan zituen, Nafarroako eskuin politikoak ez baitzuen egitea nahi. Horregatik, Gobernuaren baimena lortzeko "Euzko Eguna" izena jarri zioten eta data aldatu. Euskal Jai pilotalekuan egin ziren hainbat ekitaldi eta, ondoren, Iruñeko zezen plazan
Frankismoan egun hau guztiz debekatua izan zen eta horregatik aldarrikapen nazionalareko erabili ohi zen. Aberri Egun batean ere ETAk bere burua aurkeztu zuen publikoki Galdakaoko eliza batean.
Erbestean zegoen Eusko Jaurlaritzak egin zuen, 1964. urtean, klandestinitate garaiko lehen deialdia, Gernikara, eta 1966an Eusko Jaurlaritzak eta ETAk dei bana egin zuten Gasteizera eta Iruna. Kontrolak, zapalkuntza, borrokak eta atxiloketak izan ziren nagusi 1978an, gerraondoko lehen Aberri Eguna legez ospatu ahal izan zen arte. Geroztik, gorabehera askoren artean Herri Batasunari debekatu zitzaion 1981ean Gernikara deitu zuen biltzarrerako baimena, alderdi politiko estatalisten axolarik eza, alde batetik, eta estatutuaren aldeko alderdi abertzaleen eta ordena politiko berri baten aldekoen arteko batasun eza, bestetik, izan dira geroztiko deialdien ezaugarria. Ipar Euskal Herrian, Enbata erakundeak 1960ko hamarkadan eginiko deialdien ondoren, urtero egin da Aberri Eguna, azkenaldi honetan alderdi eta erakunde politiko abertzale guztiek bateratsu jokatzea erdietsirik.
Diktaduraren bukaerarekin Aberri Egun bateratuak deitu izan ziren, baina denborarekin alderdien arteko distantzia handitu zenez banakakoak deitzen hasi ziren.
Une horretatik aurrera, EAJk Aberri Eguna jaiari balio instituzional handiagoa emango dio, irailean ospatzen den Alderdi Egunerako (Euzko Alderdi Jeltzalearen Eguna), jendetza biltzearen ahalegina utziz. Bitartean HBk ohiko duen bezala Nafarroaren barneratze instituzionala aldarrikatzeko Aberri Eguna Iruñean ospatuko du. Oraintsuagoko aldietan hurrengo aipatzen diren ospakizunak dira nabarmendu beharrekoak:
1998tik aurrera Udalbiltzak saiakerak egin izan ditu Aberri Egun bateratuak deitzeko eta honek oihartzuna izan du Ipar Euskal Herrian. Azken urteotan Independentistak sareak deitu ditu hainbat Aberri Egun bateratu, arrakasta handiagoarekin. 2011n Baigorri eta Gernikan deitu ziren aldi berean, Nafarroaren Egunarekin bat eginez.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.