From Wikipedia, the free encyclopedia
Euskal Jai pilotalekua Iruñeko Alde Zaharreko San Agustin karrikan kokatutako pilotalekua izan zen. 1909an zabaldu zen, lehenago trinket bat zegoen tokian eraikia, eta urte askoan erremonte partidak jokatu ziren bertan. Arkitektura modernistaren ale bakana zen, burdinazko egitura zuena.
Euskal Jai pilotalekua | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Historia eta erabilera | |
Jabea | Iruñeko Udala |
Edukiera | 1.000 |
Enpresak eraiki zuenetik, 1977an itxi zuten arte, profesionalak aritu ziren bertan. Bitarte horretan, erremonteaz gain, amateurrek pala edota zesta punta partidak eta saioak egiten zituzten, eta are bestelako kirolak ere egin izan ziren, hala nola saskibaloi partidak edo boxeo borrokak. Herramintazko pilota jokoetarako pilotalekurik egokienetakoa zen, harrizko frontisaren eta zolaren kalitatea eta neurriak oso aproposak baitziren. 55 m luze zen, hamalau koadro, 10,83 m gora eta 10,35 m zabal[1].
1993an, urte askoan zehar eraikina abandonaturik egon ostean, Iruñeko gazteek okupatu eta gaztetxea egokitu zuten bertan, bai eta herritarrendako josteta edo plaza gune gisa ireki ere. Azkenik 2004ean Iruñeko udalak, Alde Zaharra biziberritzeko zentro hidrotermala egin behar zuela eta, gaztetxe barruan zeudenak kanporatu eta eraikina eraitsi zuen.
1977an Euskal Jai Berri pilotalekua eraiki zen Uharten[2].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.