Euzkotar Erkal Abertzale Alderdia
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Euzkotar Erkal Abertzale Alderdia[1][2] (gaztelaniaz: Partido Republicano Nacionalista Vasco) Hego Euskal Herriko alderdi politikoa izan zen, 1911n sortua. Lehentxeago —1909. urtean— sortutako Euzkotar Abertzale Alderdi Liberalak hasia zuen bideari jarraitu zion.[3]
Euzkotar Erkal Abertzale Alderdia | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | EEAA eta PRNV |
Mota | alderdi politikoa |
Herrialdea | Espainia |
Ideologia | errepublikanismoa, Eusko abertzaletasuna, Laizismoa eta liberalismoa |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Prentsa-organoa | Azkatasuna |
Historia | |
Sorrera | 1911ko urtarrilaren 1a |
Sortzailea | |
Desagerpena | 1913 |
Jeltzaleen «Jaun-goikua eta Lagi-zaŕa» goiburuari kontra eginez, «Aberria eta Askatasuna» hartu zuten goiburutzat.
Pedro Sarasketak, Segundo Ispizuak eta Francisco Ulaziak[3] 1911n sortu zuten Euzkotar Erkal Abertzale Alderdia, Eusko Alderdi Jeltzaletik aldentzen zen aukera aurrerakoitzat. Eredutzat hartu zuen Kataluniako Unió Federal Nacionalista Republicana.
Azkatasuna aldizkaria argitaratu zuten, eta Bilboko Euzkotar Erkal Abertzale Batzokia (gaztelaniaz: Círculo Republicano Nacionalista Vasco) zuten egoitza.[4] Antza denez, egoitza hori inauguratzeko ekitaldian, jeltzaleek liskarra sortu zuten, han jarrita zegoen Sabino Arana Goiriren erretratua kendu nahian. Alderdiak ez zuen luzaro iraun.[5]
Eusko Abertzale Ekintzaren aurrekari garbia da.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.