abeslaria, musikagilea eta ekoizlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Patricia Kraus Ley (Milan, Italia, 1964ko urtarrilaren 4a) abeslari, musikagile eta ekoizlea da, Alfredo Kraus tenorearen alaba.[1]
Patricia Kraus | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Milan, 1964ko urtarrilaren 4a (60 urte) |
Herrialdea | Portugal |
Familia | |
Aita | Alfredo Kraus |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Parte-hartzailea
| |
Genero artistikoa | pop musika |
Musika instrumentua | ahotsa |
patriciakraus.es | |
Patricia Kraus Ley Milanen jaio zen, baina bere familiarekin Espainian bizi izan da haurtzarotik. Bederatzi urterekin hasi zituen musika-ikasketak, eta, geroago, Lina Huarte-Mendikoa sopranoarekin eta haren aitarekin, Alfredo Kraus tenorearekin, bokal-prestakuntza handitu zuen. Prestakuntza klasikoa izan arren, musika modernoaren alde egin zuen, eta, laurogeiko eta laurogeita hamarreko hamarkadetan, hainbat lan argitaratu zituen pop-munduan.[1]
1987an, Espainia ordezkatu zuen Bruselako Eurovisióneko Kanta Jaialdian, «No estás solo» gaiarekin.[2][3] Hura da letraren egilea, eta orduantxe agertu zen lehen aldiz telebistan. Etapa horren ondoren, beste eredu musikal batzuetara eboluzionatu zuen, eta batez ere, ahotsaren eta erritmoen ikerketaz arduratu zen. Bi lan argitaratu zituen Daniel Assante bateriaren ondoan, esperimentalak, zirkuitu komertzialetik urrunduz. Tarte horretan, musika alternatiboko jaialdi batzuetan aritu ziren Espainian zehar.
Patriciak eta Danielek, Juan Belda produktore eta teklista ezagutu eta lankidetza estuari ekin zioten. Juan Belda eta Juan Gómezekin batera, Wax Beat taldea osatu zuen 1998an, tresna elektronikoekin eta ahotsarekin konbinatuz. 2007an, hainbat etapa eta musika-talde egin ondoren, bakarkako bideari ekin zion, eta Alma argitaratu zuen, Efeeme musika espezializatuko aldizkari entzutetsuak urteko diskorik onenetakotzat jo zuena. Gainera, irakasle gisa parte hartu zuen Telecincoren Operación Triunfo musika-programan. 2008an Gherardo Catanzaro piano-jole italiarrarekin kontzertu batzuk eman zituen. Besteak beste, Madrilgo Jazzaldian, Kanariar Uharteetako Jazzaldian eta Heineken Jazzaldian, Jazz Lucenan parte hartu zuen. 2011n eta 2013an argitaratu zituen bere lan berriak.[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.