Urriaren 20 a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta laurogeita hamahirugarren eguna da, 294.a bisurteetan . 72 egun falta dira urtea amaitzeko.
Jaiotzak
Artikulurik ez duten Urriaren 20ko jaiotzak
John Krasinski •
Alphonse Allais •
Heriotzak
Artikulurik ez duten Urriaren 20ko heriotzak
Fethullah Gülen •
James Randi •
Mihaly Csikszentmihalyi •
Henry L. Stimson •
Gertaerak
Sydneyko Opera
Egutegia
Aurreko eta hurrengo urteetan
Izendegia
Santutegia:
Daturik ez (gehitu )
Seaska egutegia:
Jurgi eta Izei.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Mundua
1097 – Antiokiako setioa hasi zen, Lehenengo Gurutzadan .
1548 – Alonso de Mendozak Nuestra Señora de La Paz hiria sortu zuen.
1803 – Ameriketako Estatu Batuetako senatuak Louisianaren erosketa berretsi zuen.
1827 – Navarinoko guduan erruso-franko-britainiar armadak otomandar armada menderatu zuen.
1924 – Enbaxadoreen Konferentziak Nazioen Elkartearen testu bat onetsi zuen, Polonia eta Errusiaren arteko mugak finkatzeko.
1944 – Bigarren Mundu Gerran , Ameriketako Estatu Batuetako Armadak Akisgran (Alemania ) hartu zuen.
1944 – Bigarren Mundu Gerran, Armada Gorriak Belgrad (orduan Jugoslaviako hiriburua, gaur egun Serbiakoa ) hartu zuen.
1944 – Guatemalan , San Carlos Unibertsitateko ikasleak, langileak eta maisuak elkartu ziren, eta Jorge Ubico diktadorea bota zuten.
1952 – Kenyako gobernu kolonialak larrialdi egoera ezarri zuen Mau Mau gerrillaren matxinada zapaltzeko.
1968 – Jacqueline Kennedy eta Aristoteles Onassis ezkondu ziren.
1975 – Independentziaren alde borrokan ari zen Mendebaldeko Saharako espainiar kolonia okupatzeko, Ibilaldi Berdea abiatu zuen Marokok.
1981 – Andaluziako autonomia Estatutua erreferendumean berretsi zuten.
1982 – Tousko presaren hausturak ordura arte Espainian erregistratutako handienetakoa eragin zuen, Tousko uraldia , alegia.
1987 – Bonngo hitzarmenak sinatu zituzten Helmut Kohlek eta François Mitterrandek .
1988 – Zikloi batek 400 gizabanako hil eta 20.000 kaltetu zituen Bangladeshen .
1991 – Israelgo gobernuak Madrilgo bake konferentzian parte hartzea erabaki zuen.
2011 – Libiako Gerra Zibilean , Muammar al Kadafi hil zuten.
Mundua
1948 – The Three Musketeers ("Hiru Musketariak") filma estreinatu zen, George Sidneyk zuzendu eta Gene Kelly , Van Heflin , June Allyson , Vincent Price , Lana Turner eta Angela Lansbury aktoreek antzeztu zuten.
1955 – Erregearen itzulera argitaratu zen, Eraztunen jauna serieko azken atala.
1971 – Willy Brandti Bakearen Nobel Saria eman zioten.
1973 – Sydneyko Opera ireki zuten.
2000 – Pay It Forward ("Itzuleko Ordaina") filma estreinatu zen, Mimi Lederek zuzendu eta Kevin Spacey , Helen Hunt , Haley Joel Osment , Jay Mohr , Jim Caviezel , Jon Bon Jovi eta Angie Dickinson aktoreek antzeztu zuten.
2006 – Flags of Our Fathers ("Gure Aiten Banderak") filma estreinatu zen, Clint Eastwoodek zuzendu eta Ryan Phillippe , Jesse Bradford , Adam Beach , John Benjamin Hickey , John Slattery , Barry Pepper , Jamie Bell , Robert Patrick eta Neal McDonough aktoreek antzeztu zutelarik.
2006 – The Prestige ("Ospea") filma estreinatu zen, Christopher Nolanek zuzendu eta Hugh Jackman , Christian Bale , Michael Caine , Scarlett Johansson , Rebecca Hall , Andy Serkis eta David Bowie aktoreek antzeztu zuten.
Euskal Herria
1727 – Joanes Olabaratz , lapurtar itsasgizona, kortsario eta militarra izandakoa (h. 1808 ).
1821 – Emilio Arrieta , nafar musikagilea (h. 1894 ).
1827 – Jean-Baptiste Plantié , lapurtar politikaria (h. 1889 ).
1834 – Juan Cancio Mena , nafar idazle, kazetari, politikari eta legelaria (h. 1916 ).
1883 – Diego Basterra , bizkaitar arkitektoa (h. 1959 ).
1900 – Jose Maria Larrabeiti , euskal atleta (h. 1925 ?).
1902 – Máximo Ruiz Gaona , nafar elizgizona eta paleontologoa (h. 1971 ).
1913 – Juanita Gorroño , bizkaitar panderojolea, dantzaria eta irrintzilaria (h. 1991 ).
1925 – Juana Arrillaga, Arene II. , gipuzkoar erraketista (h. 2022 ).
1928 – Jean Fagoaga , lapurtar sendagile eta politikaria.
1930 – Madeleine Cabidoche , euskal espeleologiaren aintzindari eta sustatzailea, Parisen (h. 2018 ).
1933 – Angel Urrutia Iturbe , nafar poeta, argitaratzaile eta ekintzaile kulturala, Río Arga. Revista navarra de poesía aldizkariaren zuzendaria eta sortzaileetako bat (h. 1994 ).
1940 – Juan Antonio Urbeltz , nafar folklorista eta kulturgizona.
1949 – Txema Auzmendi , gipuzkoar jesuita eta kazetaria, euskalgintzan egin duen lanarengatik ezaguna.
1951 – Joxe Mari Iturralde , gipuzkoar idazlea.
1956 – Koldo Zuazo , gipuzkoar hizkuntzalaria, EHUko irakaslea eta euskaltzain urgazlea .
1958 – Kepa Sarasola , bizkaitar informatikaria, EHUko irakaslea eta Udako Euskal Unibertsitateko zuzendaria.
1960 – Roberto Uriarte , bizkaitar politikari, legelari eta EHUko irakaslea.
1962 - Ana Mendiola Mugika , gipuzkoar dantzaria, dantza irakaslea eta poeta.
1963 – Jasone Aretxabaleta , gipuzkoar kazetaria eta telebista aurkezlea.
1965 – Carlos Iturgaiz , bizkaitar politikaria, Euskadiko Alderdi Popularraren presidente ohia.
1967 – Roberto Olabe , arabar futbolari ohi eta entrenatzailea.
1968 – Iñigo Juaristi , bizkaitar futbol-entrenatzailea.
1971 – Asel Luzarraga , bizkaitar idazlea.
1979 – Oier Aldekoa , bizkaitar musikari eta musikagilea.
1982 – Sustrai Colina , lapurtar bertsolaria, bertso irakaslea eta kazetaria.
1983 –
1987 –
1998 – Nerea Mazo , bizkaitar abeslari eta aktorea.
1999 – Irati Zabala Mujika , gipuzkoar eskalatzailea.
Mundua
1616 – Thomas Bartholin , daniar sendagile, matematikari eta teologoa (h. 1680 ).
1620 – Aelbert Cuyp , herbeheretar Urrezko Aroko margolaria (h. 1691 ).
1632 – Sir Christopher Wren , ingeles zientzialari eta arkitektoa (h. 1723 ).
1677 – Stanisław Leszczyński , Poloniako erregea (h. 1766 ).
1683 – Maria Luisa Ana Lobkowiczekoa (h. 1750 ).
1719 – Gottfried Achenwall , alemaniar filosofo eta estatistikaria, estatistikaren asmatzaileetako bat (h. 1772 ).
1740 – Isabelle de Charrière , herbeheretar idazle, pentsalari eta musikagilea (h. 1805 ).
1747 – François de Barthélemy , frantziar diplomazialaria (h. 1830 ).
1780 – Pauline Bonaparte , Napoleon I.aren arreba (h. 1825 ).
1784 – Henry John Temple , Lord Palmerston , ingeles politikaria (h. 1865 ).
1787 – Úrsula Goyzueta , boliviar abertzale mestizoan, Boliviako Independentzia lortzeko borrokan nabarmendua (h. 1854 ).
1819 – Siyyid Alí Muhammad, Báb , Babismoaren sortzaile eta Bahá'í Fedearen aitzindaria (h. 1850 ).
1822 – Thomas Hughes , ingeles legegizon, epaile, politikari eta egilea (h. 1896 ).
1836 – Daniel Owen , galeserazko eleberrigilea (h. 1895 ).
1847 – Frits Thaulow , norvegiar margolari inpresionista (h. 1906 ).
1854 – Arthur Rimbaud , frantziar olerkaria (h. 1891 ).
1859 – John Dewey , estatubatuar pedagogo eta filosofo pragmatikoa (h. 1952 ).
1864 – Branislav Nušić , serbiar antzerkigile, satiragile, saikeragile, eleberrigile, kazetari eta funtzionarioa (h. 1938 ).
1874 – Charles Ives , estatubatuar musikagilea (h. 1954 ).
1881 – George Snedecor , estatubatuar estatistikaria (h. 1974 ).
1882 – Béla Lugosi , errumaniar aktorea (h. 1956 ).
1891 – James Chadwick , ingeles fisikaria, 1935eko Fisikako Nobel Saria (h. 1974 ).
1893 – Jomo Kenyatta , Kenyako lehen presidentea (h. 1978 ).
1900 –
1902 – Felisberto Hernández , uruguaitar idazlea (h. 1964 ).
1904 – Adelaide Hall , estatubatuar kantaria (h. 1993 ).
1908 – Michel Cépède , frantziar agronomo eta administratzailea (h. 1988 ).
1912 – Marcel Giró , kataluniar argazkilaria (h. 2011 ).
1913 – Alejandro de la Sota , galiziar arkitektoa, Espainiako Estatuko XX. mendeko arkitekturako maisu handienetako bat (h. 1996 ).
1914 – Horacio Aguirre Legarreta , argentinar politikari eta medikua (h. 1995 ).
1917 –
1920 – Veerasamy Ringadoo , Maurizioko lehenbiziko presidentea (h. 2000 ).
1923 – Otfried Preußler , haur literaturako alemaniar idazlea (h. 2013 ).
1926 – Ursula Happe , alemaniar igerilaria (h. 2021 ).
1928 – Li Peng , Txinako Herri Errepublikako lehen ministroa (h. 2019 ).
1931 – Mickey Mantle , estatubatuar beisbol jokalaria, Liga Handietako jokalari ospetsuenetariko bat (h. 1995 ).
1932 – Mohsin Ahmad al-Aini , Yemengo Arabiar Errepublikako lehen ministroa (h. 2021 ).
1934 –
1937 – Giuseppe Pericu , italiar politikaria, Genovako alkatea (h. 2022 ).
1938 – Tatsuya Shiji , japoniar futbolaria.
1939 – Daniel Prévost , frantziar antzezle eta umorista.
1940 – Robert Pinsky , estatubatuar olerkari, kritikari eta itzultzailea.
1941 –
1942 – Christiane Nüsslein-Volhard , alemaniar biokimikaria, 1995eko Medikuntzako Nobel Saria .
1943 – Mark Granovetter , estatubatuar soziologoa eta gizarte-sareen soziologiaren ordezkari garrantzitsuenetakoa.
1945 – Amparo Rubiales , espainiar irakaslea eta PSOEko politikaria.
1946 –
1947 – Bernard Lapasset , frantziar errugbi jokalari eta administratzailea (h. 2023 ).
1949 –
1950 –
1951 – Claudio Ranieri , italiar futbolari ohia eta entrenatzailea.
1952 –
1956 – Danny Boyle , ingeles zinema zuzendaria eta ekoizlea.
1957 – Quimi Portet , kataluniar abeslari eta musikaria, El Ultimo de la Fila taldeko sortzaileetakoa.
1958 – Viggo Mortensen , estatubatuar aktore, poeta, musikari eta argazkilaria.
1959 – Rosario Pardo , espainiar aktorea, zuzendaria, enpresaburu, umorista eta idazlea.
1961 –
1963 –
1964 – Kamala Harris , AEBetako lehen emakumezko presidenteordea .
1969 - Irene González Hernández , espainiar ikertzaile eta astrofisikaria (h. 2014 ).
1971 –
1976 –
1977 - Lis Vega , kubatar vedettea, dantzaria, aktorea eta kantaria.
1980 – Alberto Amarilla , espainiar aktorea.
1982 – Adela Jušić , bosniar artista bisual garaikidea.
1983 – Victoria Piñeiro , galiziar arraunlaria, sei aldiz Kontxako bandera eta bost aldiz Emakumezkoen Traineru Ligaren irabazle.
1985 – Saeid Marouf , irandar boleibol jokalaria.
1990 – Claudia Zornoza , madrildar futbolaria.
1993 – Veranika Vodvud, nixelpixel , errusiar feminista eta youtuberra.
Euskal Herria
1753 – Frantzisko Etxebeste , gipuzkoar militar eta merkataria (j. 1683 ).
1823 – Prudentzio Maria Berastegi , Arabako errejidore nagusi eta diputatua (j. 1747 ).
1830 – Joaquín de Pablo , nafar gerrillari eta militar liberala (j. 1784 ).
1912 – Aquilino Ametzua , gipuzkoar organogilea, bere garaiko organogilerik ospetsuena (j. 1847 ).
1927 – Andres Narbarte, Xalto , nafar bertsolaria (h. 1971 ).
1936 – Jose Sagarna , bizkaitar abadea, Gerra Zibilean frankistek eraila (j. 1911 ).
1964 – Dionisio Olano , gipuzkoar idazlea (j. 1894 ).
1977 – Madalena Jauregiberri , euskal idazlea eta euskaltzalea (j. 1884 ).
1980 – Jose Mugerza , euskal herritar futbolari eta entrenatzailea, Mexikon (j. 1911 ).
1994 – Pedro Diez de Ultzurrun , euskal mediku eta idazlea (j. 1924 ).
1997 – Manuel Turrillas , nafar musikagilea eta konposatzailea (j. 1905 ).
2009 – Lino Plaza , euskal herritar arkitektoa, errugbiaren bultzatzaile eta sustatzailea izateagatik ezaguna, Matalebrerasen (j. 1939 ).
2013 – Pedro María Uribe-Etxebarria , arabar botanikaria (j. 1953 ).
2016 – Fernando Larrukert , gipuzkoar zinema zuzendari, editore eta gidoigilea (j. 1934 ).
2019 – Miel Sasieta , gipuzkoar arkeologoa (j. 1931 ).
Mundua
1008 – Abd al-Malik al-Muzafar , Hisham II.a Al Andaluseko kalifaren garaiko hayib a. (j. 975 ).
1187 – Urbano III.a , Aita santua .
1438 – Jacopo della Quercia , italiar eskultorea.
1570 – João de Barros , portugalgo lehen historialari handitzat hartua (j. c. 1496 ).
1575 – Cornelis Floris de Vriendt , flandestar arkitekto, diseinatzaile eta grabatzailea.
1663 – Rafael Cotoner , Maltako Ordenako 60. Printze eta Maisu Handia (j. 1601 ).
1740 – Karlos VI.a , Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (j. 1685 ).
1869 – Mary Ann Mantell , britainiar paleontologoa, Iguanodon aren aurreneko fosila aurkitu zuena (j. 1795 ).
1870 – Michael William Balfe , irlandar opera abeslari eta musikagilea (j. 1808 ).
1878 – José Tomás Urmeneta , euskal jatorriko txiletar politikari eta industrialaria (j. 1808 ).
1890 – Richard Francis Burton , ingeles esploratzaile, hizkuntzalari eta idazlea (j. 1821 ).
1894 – James Anthony Froude , ingeles historialari, eleberrigile, biografo eta argiratzailea (j. 1818 ).
1900 – Naim Frashëri , albaniar abertzale, olerkari, historialari, kazetari eta itzultzailea (j. 1846 ).
1902 - Julie Wilhelmine Hagen-Schwarz , alemaniar erretratu-margolaria (j. 1824 ).
1926 – Eugene Debs , estatubatuar politikaria (j. 1855 ).
1928 - Mary Ingalls , estatubatuar idazlea (j. 1865 ).
1935 – Arthur Henderson , eskoziar politikari laborista, 1934ko Bakearen Nobel Saria (j. 1863 ).
1936 – Anne Sullivan , estatubatuar irakaslea (j. 1866 ).
1940 – Erik Gunnar Asplund , suediar arkitekto neoklasizista eta modernoa (j. 1885 ).
1944 – Hermann Maaß , erregimen naziaren aurkako erresistentzia alemaniarreko kidea, urkatua (j. 1897 ).
1949 – Jacques Copeau , frantziar antzerki-zuzendari eta antzezlea (j. 1879 ).
1952 – Mikhail Rostovtsev , ukrainar historialaria (j. 1870 ).
1960 – Ronald M. Schernikau , alemaniar idazlea, Errepublika Demokratikoko herritartasuna eskatzen azkena (j. 1960 ).
1964 – Herbert Clark Hoover , Ameriketako Estatu Batuetako 31. Presidentea (h. 1964 ).
1967 – Shigeru Yoshida , Japoniako Lehen Ministroa (j. 1878 ).
1972 – Harlow Shapley , estatubatuar astronomoa (j. 1885 ).
1977 –
1983 – Yves Thériault , quebectar idazlea, Kanadako idazle oparoenetakoa (j. 1915 ).
1984 –
1987 –
1989 – Anthony Quayle , ingeles aktore, antzerki zuzendari eta idazlea (j. 1913 ).
1990 –
Colette Audry , frantziar idazle, antzerkigile, irakasle, eleberrigile, gidoilari eta literatura kritikoa (j. 1906 ).
Joel McCrea , estatubatuar aktorea (j. 1905 ).
1994 –
1997 – Henry Vestine , estatubatuar gitarra-jotzailea, Canned Heat taldeko kidea (j. 1944 ).
1998 – Alfred Roth , suitzar arkitektoa (j. 1903 ).
1999 – Jack Lynch , Irlandako Errepublikako laugarren Taoiseacha (j. 1917 ).
2007 –
2010 – Robert Katz , estatubatuar idazle eta kazetaria (j. 1933 ).
2011 – Muammar al Kadafi , Libiako de facto zko buruzagia (j. 1942 ).
2012 – Edward Donnall Thomas , estatubatuar medikua, 1990eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1920 ).
2013 – Lawrence Klein , estatubatuar ekonomista, 1980ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1920 ).
2016 – Junko Tabei , japoniar alpinista, Everest tontorrera iritsi zen eta Zazpi Gailurrak konkistatu zituen lehen emakumea (j. 1939 ).
2017 – Federico Luppi , argentinar-espainiar aktorea (j. 1936 ).
2018 – Wim Kok , Herbehereetako lehen ministroa (j. 1938 ).
2022 – Anton Dontxev , bulgariar idazlea (j. 1930 ).
2023 – Hiba Kamal Abu Nada , palestinar poeta, eleberrigilea, biokimikaria, aktibista feminista (j. 1991 ).