Sydney Opera House
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Sydney Opera House edo Sydneyko Opera XX. mendeko eraikin ospetsu eta bereizgarrienetako bat da. Sydney hirian dago, Hegoaldeko Gales Berrian (Australia). Sydneyko Opera Jørn Utzon daniar arkitektoak diseinatu zuen 1957an, eta 2007ko ekainaren 28an Gizateriaren Ondare izendatu zuten.
Sydney Opera House | |
---|---|
Sydney Opera House | |
UNESCOren gizateriaren ondarea Australian National Heritage List | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Australia |
Australiako estatu | Hegoaldeko Gales Berria |
Local government area of New South Wales | City of Sydney |
Kokapen fisikoa | Bennelong Point (en) |
Ur-masa | Port Jackson |
Koordenatuak | 33°51′25″S 151°12′54″E |
Altitudea | 15 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Construction time | 1959 - 1973ko urriaren 20a |
Irekiera | 1973ko urriaren 20a |
Inaugurazioa | 1973ko urriaren 20a |
Jabea | Government of New South Wales (en) |
Kudeatzailea | Sydney Opera House Trust |
Komisarioa | Government of New South Wales (en) |
Edukiera | 5.738 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Jørn Utzon Peter Hall (en) |
Eraikitzailea | Lendlease (en) |
Egitura ingeniaritza | Arup (en) |
Estiloa | Arkitektura espresionista |
Dimentsioak | 67 () m |
Azalera | 3,82965264 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (i) |
Erreferentzia | 166rev |
Eskualdea[upper-roman 1] | Asia eta Ozeania |
Izen-ematea | 2007 (XXXI. bilkura) |
ANHL | 105738, 2353 eta 105914 |
-0992 | |
Bisitariak urtean | 7.000.000 |
Kontaktua | |
Helbidea | 2 Circular Quay East, Sydney NSW |
Webgune ofiziala | |
Eraikinak estilo espresionista du, eta diseinu berritzailea zeharo. Opera Antzokiak 1,8 hektareako azalera du. 185 metro da luzean, eta zabalean, berriz, 120 metro inguru, gehienez ere. Itsas mailaren azpitik 25 metroraino sartutako 580 zutabek eusten diote eraikinari, eta haren elikadura-iturriak 25.000 biztanleko hiri bateko kontsumo elektrikoari erantzuteko adinako kapazitatea du. 645 kilometro kablek garraiatzen du energia[1].
Artikulu honetan “oskol” deitu diegu Sydneyko Operaren teilatuen egiturei, izen hori erabiltzen baita eskuarki. Arkitektonikoki, ordea, termino hori ez da egokia. Egitura horiek aurrez fabrikatutako hormigoizko panelez daude osatuta, eta panel horiek hormigoizko saihets aurrefabrikatuen gainean bermatzen dira.
Oskolak 1.056.006 lauza beiraztatuz estalita daude, eta horiek “V” irauli edo chevron formako patroi bakun bat osatzen dute. Zuri distiratsuak eta krema mate kolorekoak dira lauzak, baina, urrunetik begiratuz gero, oskolak osotasunean zuriak direla dirudi. Höganäs AB suediar enpresak fabrikatu zituen lauzak eta, euren kasa garbitzeko diseinatuta dauden arren, garbitu egiten dituzte aldian-aldian. Denboraren poderioz lurrera eroritako lauza beiraztatuak konpondu eta berrerabili egiten dituzte, oskolak kolore uniformea gal ez dezan eta adabakidun itxura har ez dezan. 2015ean 40 lauza besterik ez ziren erori, beraz, konponketa gutxi egin behar izaten dira batez beste.[2]
Sydneyko Operaren barrualdea eraikitzeko hiru material erabili zituzten: Tarana eskualdean erauzitako granito arrosa, egurra eta Hegoaldeko Gales Berriko kontratxapatua.[3]
Sydneyko Operak bost antzoki, entseguetarako bost estudio, bi areto nagusi, lau jatetxe, sei taberna eta makina bat oroigarri-denda ditu.
Bost antzokiak honako hauek dira:
Sydneyko Operaren instalazioetan, antzerkiak ekoizteaz gain, beste jarduera batzuk ere egiten dira, hala nola ezkontzak, festak eta konferentziak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.