Eugene Victor Debs (Terre Haute, Indiana, AEB, 1855eko azaroaren 5a - Elmhurst, Illinois, AEB, 1926ko urriaren 20a) estatubatuar politikaria izan zen. AEBetako langile mugimendua sustatu zuen eta American Railway Union (ARU), Industrial Workers of the World (IWW) eta AEBetako Alderdi Sozialistaren lider izan zen. AEBetan sozialisten emaitza hoberenak berarekin lortu ziren, 1912an.

Datu azkarrak member of the Indiana House of Representatives (en), Bizitza ...
Eugene Debs

Ahotsa
member of the Indiana House of Representatives (en) Itzuli

1885eko urtarrilaren 8a - 1887ko urtarrilaren 6a
Terre Hauteko municipal clerk (en) Itzuli

1879 - 1883
Bizitza
JaiotzaTerre Haute, 1855eko azaroaren 5a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaElmhurst, 1926ko urriaren 20a (70 urte)
Hobiratze lekuaHighland Lawn Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, sindikalista, bakearen aldeko aktibista, militante politikoa eta idazlea
Lantokia(k)Indianapolis
Jasotako sariak
Mugimendualabor movement in the United States (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Amerikako Alderdi Sozialista
Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata
Social Democracy of America (en) Itzuli
Social Democratic Party of America (en) Itzuli

Musicbrainz: 640474ba-4ac5-4cb1-8e34-08c909a0557e Find a Grave: 268 Edit the value on Wikidata
Itxi

Biografia

Eugene Victor Debs Terre Hauten jaio zen, Indianan, AEBn, 1855eko azaroaren 5ean. Hamalau urterako etxetik joana zen, trenbideetan lan egiteko eta berehala erakarri zuen sindikalismoak. Estatubatuar Burdinbideetako Sindikatuko lehendakari, arrakasta handiko greba zuzendu zuen 1894an Great Northern Railroad trenbide konpainiaren aurka. Bi hilabete geroago, preso hartu zuten Woodstockeko kartzelan Chicagoko Pullman konpainiaren aurka egindako greba zela-eta. 125.000 sindikalistek utzi zuten lana eta milaka soldadu eta polizia saiatu ziren hura hausten. Bi astetan, 12 pertsona behintzat hil ziren eta trenbideetako jabetza handiak geratu ziren suntsituta. Grebak porrot egin zuen eta Debs eta beste ARUko buruzagiak atxilo hartu zituzten[1]. Kartzelan ezagutu zuen gero kongresista izango zen Victor Berger sozialista eta honek erakutsi zizkion Karl Marxen ideiak eta sozialismoa. Atera bezain pronto, Debsek bere burua sozialista aldarrikatu zuen.

Asko baino lehenago, Alderdi Sozial Demokrata sortu zuen, 1901ean AEBko Alderdi Sozialista izango zena. Behin eta berriro aurkeztu zen lehendakaritzara (1904, 1908, 1912 eta 1920an) azkenekoan 915.000 boto jaso zituelarik. 1918az geroztik, kartzelan zegoen, 10 urteko kartzela-zigorra ezarri baitzioten I. MGren aurka egoteagatik. Sedizio salaketapean, 1921ean Warren G. Hardingek askatu arte egon zen atxilo[2].

1926ko urriaren 20an, kartzelan garatutako bihotzeko gaixotasunak hil zuen Debs Elmhursten, Illinoisen.

Erreferentziak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.