Indiana
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Indiana Ameriketako Estatu Batuetako erdialdeko estatua da. Estatuko hiriburua eta hiri garrantzitsuena Indianapolis da 887.642 biztanle 2020an. 94.321 km2 ditu, eta 6.785.528 biztanle zituen 2020an.
Wabash ibaiaren arroak eta Mississippirenak osatzen dute estatuaren zatirik handiena. Iparraldeko ibaiek Michigan aintzirara isurtzen dute beren ura.
Klima hezea du; udak oso beroak dira, eta neguak luzeak eta hotzak. Iparraldean erruz egiten du elurra, eta hego-mendebalean, berriz, lehorteak izaten dira sarritan.
Michigan iparraldean eta ipar-ekialdean, Ohio ekialdean, Kentucky hegoaldean eta hego-ekialdean eta Illinois mendebaldean ditu.
Artoa lantzen da batez ere, eta abere hazkuntzan, berriz, zerria da ekoizpen nagusia. Iparraldean esnekien lanketak pisu handia du. Ikatz egurra eta gas naturala ateratzen dira lurpetik. Gary, Hammond, East Chicago eta Whiting dira industriagune nagusiak.
William Henry Harrison gobernadoreak han bizi ziren indiarrak bota zituen 1800-1841 bitartean. 1811n Batasunean onartu zuten Indiana. Sezesio Gerran Batasunaren alderdian borrokatu zen.
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.