Ohio

From Wikipedia, the free encyclopedia

Ohiomap

Ohio Ameriketako Estatu Batuetako ipar-ekialdeko estatua da. Hiriburua Columbus da, baita hiri nagusia ere.

Datu azkarrak Ereserkia, Administrazioa ...
Ohio
 Ameriketako Estatu Batuak
Thumb
Thumb Thumb
Ereserkia
Beautiful Ohio (en)
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
ISO 3166-2US-OH
HiriburuaColumbus
Ohioko gobernadoreaMike DeWine
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak40°30′N 82°30′W
Thumb
Azalera116.096 km²
MugakideakMichigan, Indiana, Kentucky, Mendebaldeko Virginia, Pennsylvania, Ontario, Kanadako Probintzia Batua eta Upper Canada (en)
Punturik altuenaCampbell Hill (en)
Demografia
Biztanleria11.799.448 (2020ko apirilaren 1a)
186.025 (2015)
Dentsitatea101,64 bizt/km²
Etxebizitzak4.717.226
Hizkuntza ofizialabaliorik ez
Ordu eremuaEkialdeko Ordu-eremu eta America/New_York (en)
ohio.gov
Itxi

116.000 km2 ditu eta 11.590.000 biztanle (2014; AEBetako zazpigarren estaturik populatuena da).

Hiri nagusiak

  1. Columbus: 728.432 biztanle (2005).
  2. Cleveland: 461.324.
  3. Cincinnati: 317.361.

Beste bi hiri garrantzitsu: Akron eta Toledo.

Geografia

Thumb
Ohioren mapa.

Erie aintziraren hegoaldean dago.

Lurralde laua da (473 m Bellefontaine mendiak, gainik garaienak). Ohio (Mississippi ibaiaren adarra) eta Scioto ibaiak igarotzen dira Ohio estatutik. Klima kontinental hezea du.

Biztanleak

Biztanle gehienak hirietan bizi dira; erlijioz protestanteak dira.

Ekonomia

Thumb
Cincinnatiko erdigunea gauez.

Ekonomia jarduera nagusiak industria eta nekazaritza dira. Industrian, autoak, pneumatikoak (Firestone, Goodyear...), laborantzarako makinak, makina elektronikoak eta itsasontziak egiten dira, besteak beste. Burdin olek eta petrolio findegiek ere garrantzi handia dute.

Ohioko industriaren garapenean zer ikusi zuzena izan dute aurkitu diren energia iturriek (ikatza, petrolioa eta gas naturala bertan ateratzen dira), eta komunikabide sare onak. Nekazaritza oso aurreratua du. Laborantzarako lurrik emankorrenak ipar-mendebaldean ditu; garia, artoa, tabakoa, soja eta mahatsa lantzen dira, batez ere; abeltzaintzan, berriz, ardiak, behiak eta txerriak.

Ohiotar ospetsuak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Erreferentziak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.