From Wikipedia, the free encyclopedia
Lehenengo Gurutzada XI. eta XIII. mendeetan zehar Ekialde Hurbila asaldatu zuen kanpaina militarrek, erromesaldi armatuek eta hedapen kolonialak osaturiko Gurutzadak izeneko mugimenduaren lehendabizikoa izan zen.
Lehenengo Gurutzada | |||
---|---|---|---|
Gurutzadak | |||
Data | 1096 - 1099 | ||
Lekua | Ekialde Hurbila | ||
Emaitza | Kristauen garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Alexio I.a Komneno bizantziar enperadoreak seljuktar turkiarren aurkako borrokan Urbano II.a aita sainduari laguntza eskatu zionean, honek 1095ean Mendebaldeko Europako erresuma kristau guztiei Lur Santua konkistatzea eskatu zien[3]. Petri Ermitauak lehendabiziko saiakera egin bazuen ere, Germaniako Erromatar Inperio Santuko eta Frantziako nobleziak zuzenduriko armada bat antolatu eta armada honek aurrera egin ahala, Europan nolabaiteko migrazio masiboa sortu zen ekialderantz. Gurutzatuek Rûmgo Sultanerrian sartu eta hegoalderantz jo zuten, hiri asko konkistatu eta, Fatimatar kalifaldiaren lurraldeetan sartu ondoren, 1099an Jerusalem konkistatu zuten.
Horrela eskualdean Gurutzatuen estatuak sortzeaz gain Bizantziar Inperioak lurralde batzuk berreskuratu zituen[4]. Mediterranear eskualdean fanatismo erlijiosoa zabaldu zen, aitasantutzak ospea berreskuratuz[5]. Nazioarteko merkataritza ere bultzatua izan zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.