Nixelpixel

From Wikipedia, the free encyclopedia

Nixelpixel

Veranika (Nika) Sergeievna Vodvud[1][2], nixelpixel ezizenez ezagunagoa, (errusieraz: Вераника (Ника) Сергеевна Водвуд; Protvino, 1993ko urriaren 20a) errusiar feminista intersekzionala eta youtuberra da.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Nixelpixel
Thumb
Bizitza
JaiotzaProtvino (en) , 1993ko urriaren 20a (31 urte)
Herrialdea Errusia
BizilekuaMosku
Lehen hizkuntzaerrusiera
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakemakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, Interneteko ekintzailea eta video bloggerra

nixelpixel.com
Twitter: nixelpixel
Thumb
Itxi

Bizitza

Veranika Vodvud 1993ko urriaren 20an jaio zen Moskuko oblasteko Protvino hirian. Haren gurasoak diseinu-ingeniariak dira, Mars, Incorporated enpresako langileak. 1999an negozio-bidaia egin zuten Erresuma Batura, eta Veranika ere han bizi izan zen bi urtez. Errusiara itzulita, Stupino hiriko eskola batean ikasi zuen[3], eta 2011tik 2015era Ekonomia Goi Eskolako soziologia fakultatean[4].

Publizitate-agentzia batean lan egin zuen sormen-zuzendariaren laguntzaile gisa, baina 2017ko udan lan hori utzi zuen, bere esanetan, lankideen intolerantziagatik. 2011tik ilustrazioak egiten ditu. Urte berean kanal bat sortu zuen YouTuben[3].

2021eko maiatzean ezkondu zen[5]. Urte bereko abuztuan, senarrari jarraituz Vienara joango zela iragarri zuen Europako Erdialdeko Unibertsitatean masterrean sartu baitzen[6].

2023ko martxoaren 10ean, Errusiako Justizia Ministerioak atzerriko agenteen zerrendan sartu zuen[7].

Aktibismoa

2013an hasi zen feminismoan interesatzen Zhenia Belykhen (Anastasia Davydova-Lewis) bloga ezagutu ostean[3][8]. 2016ko neguan, bideo sorta bat kaleratu zuen YouTubeko kanalaren bidez, eta bertan feminismoaren oinarriei buruz hitz egin zuen. Bost bideoetako bakoitzak bostehun mila ikustaldi inguru jaso zituen[3].

2016an eta 2017an bideorik arrakastatsuenak kaleratu zituen. Abusuari buruzko bideoak milioi bat ikustaldi bildu zituen, kopa menstrualei buruzkoa 2 milioi, eta emakumezkoen masturbazioari buruzkoa 4 milioi[3]. Gainera, garai hartan Piosia txakurrari buruzko komiki bilduma argitaratu zuen eta Tatiana Nikonovaren liburua ilustratu zuen[9]. Ikustaldiak hazten ari zirela, iruzkin iraingarriak agertzen hasi ziren kanalean, eta laster Vodvud Dvatx foruan eta The Question webgunean antolatutako ziberjazarpenaren biktima bihurtu zen[3][10].

2017ko udan, Vodvuden aitari garuneko tumore bat diagnostikatu zioten, eta handik gutxira hil zen. 2018ko udazkenean, Vodvudek esan zuen burn-out sindromea zuela, eta bideoak kaleratzea murriztu zuen. 2019an, feminismoari buruzko hainbat bideo kaleratu zituen. Irailaren 5ean iragarri zuen aktibismoa utziko zuela[3], baina geroago iritziz aldatu zen. 2020ko udaberrian New Yorkera gonbidatu zuten Nazio Batuen Erakundeko Emakumeen Eskubideen Batzordearen 64. saioan hitz egiteko[11]. Hala ere, COVID-19 pandemia zela eta, programa murriztu egin zen, eta Vodvudek ezin izan zuen parte hartu[12].

Meduza webguneak artikulu handi bat eskaini zion eta Errusiako feminista ospetsuena deitu zion[3]. Forbes aldizkariaren arabera, Nika Vodvud Errusiako ziberaktibistarik ospetsuena da[13].

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.