From Wikipedia, the free encyclopedia
John Mary "Jack" Lynch (irlanderaz Seán Ó Loinsigh; Shandon, 1917ko abuztuaren 15a - Dublin, 1999ko urriaren 20a) Irlandako Errepublikaren laugarren Taoiseacha (gobernu burua) izan zen, kargu hortaz bi agintaldietan zehar gozatu ahal izan zuen, 1966tik 1973ta eta 1977tik 1979ra.
Lynch lehendabiziko aldiz 1948an Dáil Éireanneko (irlandar behe ganbera) diputatu (Teachta Dála) gisa Cork Konderria ordezkatuz hautatua izan zen, 1981an berhautatua izan zelarik. Lau txandatan Ogasun Ministari (1965-1966), Industria eta Merkatal Ministari (1959-1965), Heziketa Ministari (1957-1959) eta Gaeltachteko Ministaria (irlandera hitz egiten diren eremuak, 1957) ere izan zen. Lynch Fianna Fáil alderdiaren hirugarren burua izan zen, 1966tik hasi eta 1979 arte, kargu honetan oso eragin handiko Seán Lemass ordezkatuz. Ordezkarien Ganberan 1977an gehiengo osoa lortzen Fianna Fáil alderdiaren azken burua izan zen.
Bere ibilbide politikoaren aurretik Lynchek kirol mailan sekulako arrakasta izan zuen, "kirol gaelikoak" deritzonetan ibilbide bikoitza (dual player) burutuz. Bere herriko Glen Rovers taldean hurling kirolera jokatu zuen, bai eta Cork konderriko taldean ere 1936tik 1950ra. Bertako St. Nicholas taldean futbol gaelikora jokatu zuen, bai eta bere konderriko taldearekin 1936tik 1950ra. Historia guztiko jokalari bikoitz edo dual players hoberenetakoenetzat hartua izan da. de la historia. Irlandako bost hurling txapelketa (All-Ireland) eta lau liga nazional irabazi zituen, bai eta Irlandako futbol gaeliko txapelketa bat ere.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.