From Wikipedia, the free encyclopedia
Hurlinga (irlanderaz iomáint edo iománaíocht) antzinako irlandar eta gaelikoen artean sortutako taldekako kirol bat da, Elkarte Atletiko Gaelikoak arautua (irlanderaz: Cumann Lúthchleas Gael; ingelesez: Gaelic Athletic Association). Kirol honek historiaurrean du jatorria, eta duela 3.000 urte baino gehiago hasi ziren jokatzen.[1] Irlandan jokatzen diren joko gaelikoetako bat da, eta hainbat ezaugarri partekatzen ditu futbol gaelikoarekin, hala nola jokalekua eta ateak, jokalari kopurua eta terminologiaren zati handi bat. Eskozian jokatzen den shinty kirolaren antzekoa da. Bada emakumeek jokatzen duten gisa bereko joko bat ere, camogie izenekoa.
Jokoaren helburua, jokalari bakoitzaren tresna nagusia den makila (irlanderaz: camáin; ingelesez: hurley) erabiliz, aurkariaren atean pilota (irlanderaz: sliotar) pasatzean datza, pilota gurutze-barraren gainetik pasatuz gero puntu batez, eta gurutze-barraren azpian, atezain batek zaindutako sare batean sartuz gero hiru puntu. Sliotarra eskuan har daiteke eta gehienez lau pausu eman daitezke berarekin askatu gabe. Baita ere airean jo ahal zaio edo lurretik jo hurleyarekin. Ostikada bat edo zaplazteko bat eman dakioke eskuaz (eskuarekin pasatzen da), tarte laburrera pasatzeko. Baloiarekin lau pausu baino gehiago eman nahi duen jokalariak makilaren puntan (bakarka) errebotatuz edo orekan eraman ahal du, eta baloia bi aldiz bakarrik maneiatu daiteke jokalariaren eskuan dagoen bitartean beste jokalariren batek ikutzen ez duen bitartean.
Jokalariek buruko kaskoa bakarrik erabiltzen dute babes gisa. Kaskoak pelotak edo eta beste jokalari baten makilak buruan jotzetik babesten du jokalaria, eta burdinezko saretzo bat ere badauka burezurraz gain aurpegia ere babesteko. Horretaz aparte jokalariek ez dute beste inolako babesik.
Seniorretan, partiduak 35 minutuko bi zatitan (70 minutu) edota 30 minututko bi zatitan (60 minutu) jokatu daitezke. Talde bakoitzak 15 jokalari ditu eta zenbait posiziotan bereizten dira;
Hurling zelai bat rugby zelai baten antzekoa da, baina handiagoa. Zelaia lauki formakoa da, 130 – 145 metro luze eta 80 – 90 metro zabal. H formako atezaindegiak daude mutur bakoitzean, bi zutoinez osatuak, normalean 6 – 7 metroko altuerakoak, 6,5 metroko zabaleran finkatuak daudenak, eta lurretik 2,5 metrora gurutze-barra batez lotuak. Atearen atzean zabaltzen den sare bat dago gurutze-barran eta beheko helmugan. Joko bera erabiltzen da futbol gaelikorako; GAAk, bi kirolak antolatzen ditu, eta erakunde honek hau erabaki zuen erabilera bikoitza errazteko. Lurreko lerroak 14 yarda (12.8 metro), 21 yarda (19.2 metro) eta 65 yarda (59,4 metro) markatzen dituzte azken lerrotik. Kategoria txikietan, jaurtiketa laburragoak eta gol aukera txikiagoak erabiltzen dituzte gazte taldeentzako.
Kirol honen jatorria antzinakoa da, duela 3.000 urte ingurukoa eta hurlingari buruzko lehen aipamena 1272koa da. Irlandako kondaira eta mito askoren parte ere bada, eta agertzen den kondairarik ospetzuena Táin Bo Cuailgne pertsonaiaren historioa da.
Esanguratzua da zeltiar ordenamenduan, antzinatik, hurlingean aritzen ziren eta bertan lesionatzen ziren jokalariek kalte ordainak eskatzeko eskubideak agertzea da mende askotan zehar. Legeei dagokienez gorabeherak izan ditu eta XII. mendean debekatua izan zen Normandiarren okupazioa zela eta. Hala ere, eta nahiz eta garai hobeak eta okerragoak izan 1850. urtena dublingo gazteluak praktika legal moduan aitortu arte biziraun zuen.
Jokatzeko era desberdinak izan dira irlanda osoan mendeetan zehar, baina XIX. mendean zehar klub batzuen sorrerak eta GAAk kirol modalitate berri gisa aukezteak ekarri zuen gaur egun ezagutzen dugun hurlingaren estandarizazioa.
2023ko datuak barne.
Postua | Taldea | All-Ireland | National League | Guztira |
---|---|---|---|---|
1 | Kilkenny GAA | 36 | 18 | 54 |
2 | Tipperary GAA | 27 | 19 | 46 |
3 | Cork GAA | 30 | 14 | 44 |
4 | Limerick GAA | 8 | 11 | 19 |
5 | Galway GAA | 4 | 9 | 13 |
6 | Wexford GAA | 6 | 4 | 10 |
7 | Dublin GAA | 6 | 3 | 9 |
8 | Clare GAA | 4 | 4 | 8 |
9 | Offaly GAA | 4 | 1 | 5 |
10 | Waterford GAA | 2 | 3 | 5 |
Urtea | All-Ireland | National League |
---|---|---|
2000 | Kilkenny | Galway |
2001 | Tipperary | Tipperary |
2002 | Kilkenny | Kilkenny |
2003 | Kilkenny | Kilkenny |
2004 | Cork | Galway |
2005 | Cork | Kilkenny |
2006 | Kilkenny | Kilkenny |
2007 | Kilkenny | Waterford |
2008 | Kilkenny | Tipperary |
2009 | Kilkenny | Kilkenny |
2010 | Tipperary | Galway |
2011 | Kilkenny | Dublin |
2012 | Kilkenny | Kilkenny |
2013 | Clare | Kilkenny |
2014 | Kilkenny | Kilkenny |
2015 | Kilkenny | Waterford |
2016 | Tipperary | Clare |
2017 | Galway | Galway |
2018 | Limerick | Kilkenny |
2019 | Kilkenny | Clare |
2021 | Waterford | |
2022 | Kilkenny | Cork |
2023 | St. Thomas | Kilkenny |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.