From Wikipedia, the free encyclopedia
Joko gaelikoak (irlanderaz Na Cluichí Gaelacha eta ingelesez Gaelic games) Elkarte Atletiko Gaelikoak antolaturik eta bere itzalpean Irlandan jokatu ohi diren kirolak dira. Joko gaelikoetako kirol nagusiak futbol gaelikoa eta hurling-a dira. Halere, Elkarte Atletiko Gaelikoak bertako beste kirol batzuk ere bultzatzen ditu, esate baterako irlandar pilota eta rounders delakoa.
Bestalde, gizonezkoen bertsioez gain emakumezkoena ere baude: camogie eta emakumezko futbol gaelikoa. Elkarte Atletiko Gaelikoak ez ditu emakumezkoen txapelketak antolatzen, baina erakunde honi estuki lotuak daude.
Gaur egun joko gaelikoak Irlandan jarraitzaile eta zaletu gehien dituzten kirolak dira. Horren adibide garbiena, urtero Dublin hiriburuan jokatu ohi den All-Ireland Senior Football Championship deritzon finalak Irlanda osoan pizten duen jakinmin eta zalego ikaragarria.
Dublin, Dublin konderria | Thurles, Tipperary konderria | Cork, Cork konderria | Killarney, Kerry konderria | Clones, Monaghan konderria | |
---|---|---|---|---|---|
Croke Park | Semple Stadium | Páirc Uí Chaoimh | Fitzgerald Stadium | St Tiernach's Park | |
Edukiera: 82.300 | Edukiera: 53.500 | Edukiera: 32.550 | Edukiera: 43.180 | Edukiera: 36.000 | |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.