Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Dublingo Gaztelua (ingelesez Dublin Castle eta irlanderaz Caisleán Bhaile Átha Cliath). Irlandako Errepublikaren hiriburua den Dublin hirian kokatzen da. 1922. urterarte britainiar gobernuak Irlandan zuen egoitza nagusia izan zen.
Dublingo Gaztelua Dublin Castle Caisleán Bhaile Átha Cliath | |
---|---|
Dublingo Gaztelua. Barnekaldeko Patioak. Ezkerretara Erregeordearen Egonlekuaren sarrera ofiziala. Irlandako Koroaren harribitxiak eskubiko eraikinetik lapurtuak izan ziren. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika |
Province of Ireland | Leinster |
Desagertutako erakunde administratiboa | Dublingo konderria |
Hiria | Dublin |
Koordenatuak | 53°20′35″N 6°16′03″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1204 |
Jabea | Irlandako Gobernua |
Arkitektura | |
Webgune ofiziala | |
Gaur egun dakusagun gehiena XVIII mendekoa bada ere, gazteluaren historia 1204ean hasten da. Normandiarren 1169ko inbasioa gertatu berria zen eta Joanes Lur Gabeak Meiler Fitzhenry-ri agindu zion horma sendodun gaztelua eraiki zezala Dublinen, hiria babestu, justizia ezarri eta erregearen altxorra gordetzeko balio zezan. Lanak 1230an bukatu zituzten. Gazteluaren bi alde Poddle ibaiak mugatzen zituen eta beste bi aldeak hiriko harresien parte ziren.
Erdi Aroan gazteluaren barnean zeuden egurrezko eraikinak aldatuz joan ziren. Aipagarriena Gela Nagusia izan zen, harriz eta zurez egindakoa, Parlamentu, epaitegi eta Oturuntza gela izan zelarik. 1673ko suteak Gela suntsitu zuen. Gaur egun ez da hasierako eraikinik gelditzen dorre borobila ezik.
Irlandar Independentzia Gerran (1920-22), britainiarren gotorleku nagusia izan zen. 1922an Irlandako Estatu Askea sortzerakoan bere aurreko funtzioak galdu zituen. Urte gutxi batzutan epaitegia izan zen baina ondoren Estatu Zeremoniak baino ez ziren egin bertan. Gaur egun turismoarentzako eraikin erakargarria da eta hitzaldiak ere egiten dira bertan.
Dublin gaztelua hainbat filmetan agertu da, besteak beste Barry Lyndon, Michael Collins, Becoming Jane eta The Medallion
Maiatzero Heineken Green Energy Festival izaten da. 1996an izan zuen lehen ekitaldia eta urtero 50.000 ikusle inguru izaten ditu. Irlandar musikariek jotzen dute bertan (Van Morrison, The Cranberries, Sinéad O'Connor, Snow Patrol, Kíla ...) bai eta atzerrikoek ere (Lou Reed, Iggy Pop, Alice Cooper, The Kooks, Morrissey, Beck, Supergrass, Manic Street Preachers...)
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.