From Wikipedia, the free encyclopedia
The Kooks Ingalaterrako musika talde bat da. Taldea Luke Pritchard, Hugh Harris, Peter Denton, Chris Prendergast eta George Manckuso musikariek osatzen dute. Jotzen duten generoa rocka da, indie rock eta rock alternatiboa, hain zuzen ere.
Taldea 2004 urtean sortu zen, Brightonen (Ingalaterra). Une hartan, The Kooks-eko partaideetako batzuk Brighton-eko Musika Modernoren Institutuan ikasten ari ziren eta han ezagutu zuten elkar. Taldearen izena David Bowieren "Kook" izeneko kanta batetik hartu zuten. The Kooksek eragin nabaria jaso du beste taldeetatik, besteak beste, The Police, Neil Young, The Rolling Stones eta, nagusiki, The Beatles taldetik. Taldea bezala jo zuten lehenengo abestia “Reptilia” izan zen. Historikoki talde honek beste musikariekin harreman nahiko txarrak izan ditu, besteak beste, Razorlight eta Arctic Monkeys taldeekin.
Bitxikeria bezala, esan daiteke badagoela 90 hamarkadan osatutako Suediako beste “The Kooks” izeneko talde bat. Suediako taldearen abesti batzuk Youtuben agertzen dira, Ingalaterrako taldeko abestiekin nahasketa sortu delarik. Izan ere, Suediako taldearen abestietan, Ingalaterrako taldearen argazkiak azaltzen dira.
(Ingelesez): Webgune ofiziala,
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.