From Wikipedia, the free encyclopedia
Sudan[1] (arabieraz: السودان, as-Sūdān; ingelesez: Sudan, suːˈdɑːn ahoskatua;[2][3]), ofizialki Sudango Errepublika[1] (arabieraz: جمهورية السودان, Jumhūriyyat as-Sūdān; ingelesez: Republic of the Sudan[4]) Afrika ipar-ekialdeko estatua da, zati batean Itsaso Gorriaren ertzean kokatua. Mugakide ditu Egipto iparraldean, Eritrea eta Etiopia ekialdean, Hego Sudan hegoaldean, Afrika Erdiko Errepublika hego-mendebaldean, Txad mendebaldean eta Libia ipar-mendebaldean. Bi hizkuntza ofizialak arabiera eta ingelesa dira, nahiz eta beste hainbat hizkuntzak estatus babestua ere izan, hala nola dinka, peul eta nuer hizkuntzak. Izena arabierazko Bilad as-sudan esapidetik datorkio, hau da, "Beltzen herria".
Sudango Errepublika | |||
---|---|---|---|
Republic of Sudan جمهورية السودان Jumhuriyat as-Sudan | |||
Ereserkia: Nahnu Jund Allah Jund Al-watan (en) | |||
Goiburua: Al-Nasr Lana ("Garaipena gurea da") | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | Khartum | ||
Azalera | 1.886.068 km² (16.) | ||
Punturik altuena | Deriba Caldera (en) (3.042 m) | ||
Punturik sakonena | Itsaso Gorria (0 m) | ||
Kontinentea | Afrika | ||
Mugakideak | Hego Sudan, Txad, Afrika Erdiko Errepublika, Etiopia, Eritrea, Egipto, Libia, Kenya, Uganda, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Bir Tawil (en) eta Ekialde Ertaina | ||
Administrazioa | |||
Gobernu-sistema | Errepublika federal | ||
Chairman of the Transitional Military Council (en) | Abdel Fattah al-Burhan (en) | ||
Legebiltzarra | National Legislature (en) | ||
Harreman diplomatikoak | Ikusi mapa Wikidatan | ||
Zeren kide | ikusi
| ||
Demografia | |||
Biztanleria | 40.533.330 | ||
Dentsitatea | 21,49 bizt/km² (194.) | ||
Talde etnikoak | |||
Hizkuntza ofizialak | |||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Emankortasun-tasa | 4,353 (2014) | ||
Alfabetizazioa | % 60,7 (2018) | ||
Bizi-itxaropena | 64,486 (2016) | ||
Giniren koefizientea | 34,2 (2014) | ||
Giza garapen indizea | 0,508 (2021) | ||
Ekonomia | |||
BPG nominala | 117.487.857.142,86 $ (2017) | ||
BPG per capita | 2.898 $ (2017) | ||
BPG erosketa botere paritarioa | 199.180.035.886 nazioarteko dolar (2017) | ||
BPG per capita EAPn | 4.913,982 nazioarteko dolar (2017) | ||
BPGaren hazkuntza erreala | 3 % (2016) | ||
Erreserbak | 177.933.851 $ (2017) | ||
Inflazioa | 30,5 % (2016) | ||
Historia | |||
Sorrera data: 1956ko urtarrilaren 1a | |||
Bestelako informazioa | |||
Aurrezenbakia | +249 | ||
ISO 3166-1 alpha-2 | SD | ||
ISO 3166-1 alpha-3 | SDN | ||
Ordu eremua | ikusi
| ||
Elektrizitatea | 230 V. 50 Hz.europar loki eta AC power plugs and sockets: British and related types (en) | ||
Internet domeinua | .sd | ||
sudan.gov.sd… |
Estatuko mugen barruan dagoen herri-aniztasuna dela kausa, alde batetik azken urteetan Darfur eskualdean egoera oso latza bizi izan dute; bestetik, zenbait hamarkadatan gehienbat arabiar eta musulmana den iparraldea eta batez ere beltza eta kristau eta animista den hegoaldearen artean Afrikako gerra zibilik luzeena izan da. Horri amaiera emateko, 2011ko urtarrilean Hego Sudanen independentziaren gaineko erreferenduma egin zen, eta uztailaren 9an bilakatu zen estatu independente. Hiriburua Khartum da.
Sudan Afrika ipar-ekialdean dago, Itsaso Gorriaren ertzean (853 km luzeko kosta). Eremua 1.880.068 km² da gaur egun. Hego Sudanen independentziaren aurretik kontinenteko estatu zabalena eta munduko hamargarrena zen. Gaur egun, munduko 16. estaturik handiena da, eta Afrikako hirugarrena. Herrialdea zabaldi handi bat da, mendiek mugatua. Mendebaldean Jebel Marra mendiek mugatzen dute zabaldi hura eta ekialdean Itsaso Gorriko Mendiak. Tontor garaiena Imatong mendia da, hegoaldean kokatua Ugandako mugan.
Sudan Nilo ibaiak ipar-hego zeharkatzen du. Nilo Zuria eta Nilo Urdina ibaiek Khartumen egiten dute bat, iparralderantz Egipto zeharkatu eta Mediterraneoan isurtzeko. Nilo Urdinaren ibilgua Sudan barnean ia 800 km luze da eta bi ibaiadar nagusi ditu: Dinder eta Rahad. Nilo Zuriak ez du ibaiadar garrantzitsurik Sudan barnean.
Hegoaldean klima tropikala du, zingirak eta oihanak nagusi direlarik. Iparraldean basamortuko klima du eta bertan Nubiako basamortu lehorra dago. Elkarren ondoan dauden bi eskualde hauek dela-eta, Sudanek basamortutze prozesu lasterra jasaten ari da iparraldetik hegoaldera, higadura larriak lagunduta.
Antzina, Nilo ibiaren aldamenetako zibilizazioak Egiptokoaren eragin handia izan zuen Nubian (gaur egungo Sudan). Izan ere, K.a. 2000. urte inguruan egiptoarrek Nubiako iparraldea konkistatu zuten, eta Nubiako kulturak Egiptokoaren ezaugarri asko hartu zituen. K.a. 800. urte inguruan erreinu burujabea zen Nubia; Napata eta, geroago, Meroe izan zituen hiriburuak. Meroeko erregeetako batek, Xabakak hain zuzen ere, Egipto konkistatu eta XXV. dinastia sortu zuen (K.a. 715-656). Baina K. o. 350. urte inguruan, Aksum Erresumako etiopiarrek Meroe suntsitu zuten. K. o. VI. mendean zehar, kristau misiolariak sartu ziren Nubian, eta kristau erlijioa zabaldu zuten Meroekoaren ondoren sortu ziren erreinuen artean (iparraldeko Dongola eta hegoaldeko Aloa). 640. urte inguruan, arabiarrek Egipto menderatu zutenean, bi erreinu horiek gainerako kristau herrialdeetatik bereziak geratu ziren. Egiptoarrek eta Dongola erreinuko erregeak hitzarmen bat egin zuten, sei mendeetan iraun zuena. XII. mendetik aurrera, Egiptoko hegoaldeko arabiar nomadak Sudango iparraldean kokatu ziren, eta pixkana, kristau erreinuak menderatu zituzten. Baina, Aloako erreinua, XVI. mendea arte ez zen islamera bihurtu. Geroago esklaboen salerosketa bultzatu zuen.
1820-1823 bitartean, egiptoar agintariek Sudango lurraldea hartu, eta Khartum hiria sortu zuten. Ismail Paxa Egiptoko erregeordeak (1863-1879), europarren diru laguntzak irabaztearren, haiekin bat egin zuen gero eta garrantzi handiagoa zuen Sudango hegoaldeko eta hego-mendebaleko esklaboen salerosketa desegiteko. Britainiar eta egiptoarren esku-hartzeari aurre egiteko, 1881ean, Muhammad Ahmad ibn Abd Allah-k, mahdi («Alaren gidaritzapean dagoena») izendatua, djihad edo gerra santurako deia egin zuen, eta herri matxinadaren buru izan zen. Mahdi-ren osteek britainiar-egiptoar gudarostea menderatzea (1883) eta Khartum hartzea (1885) lortu zuten. Estatu islamdar burujabea sortu zuten baina, handik gutxira mahdi-a hil zen, eta haren ondorengoak, Abd Allah Muhammadek, ezin izan zuen britainiar gudarostea Omdurdamgo guduan menderatu. Hala, 1898ko urtarrilaren 19an, Sudan britainiar eta egiptoarren mendean geratu zen.
Mende hasieran, ingelesek Sudango ekonomia berpiztu zuten ureztatze bideak hobetzean, kotoiaren ekoizpena hastean, burdinbidea eta portu bat egitean, eta neurri batean, irakaskuntza bideratzean. Hala ere, Sudango iparraldearen eta hegoaldearen arteko aldea agerian zegoen: batetik iparraldea, basamortua, biztanleriaren gehiengoa osatzen zuten arabiar eta musulmanen bizitokia, eta bestetik, hegoaldea, zingiratsua, kristau erlijioaren eta animismoaren jarraitzaileen lurraldea. Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, egiptoar abertzaleek Sudan beretzat hartu nahi izan zuten, sudandarrak berak Egiptoren aldekoen eta burujabetasun osoaren aldekoen artean banatuak zeudela. Horrenbestez, 1951n, Faruq I.a Egiptoko erregeak, Ingalaterrarekin egina zuen hitzarmena bertan behera utzi eta Sudango errege izendatu zuen bere burua. Nolanahi ere, 1952an Faruq erregetzatik kendu zuten, eta handik urte gutxira, Kairok autodeterminazio eskubidea (1953) eta burujabetasuna (1956) onartu zizkion Sudani. Antzinako Nubia Sudango errepublika bihurtu zen.
Harrezkero, baina, herrialdearen arazo nagusia erdialdean eta iparraldean bizi diren musulmanen eta hegoaldeko sudandar kristau eta animisten arteko arraza eta erlijio gatazka da, gerra zibil luze bati bide eman diona. Bestalde, musulmanen beren artean, mahd eta jatmi sekten arteko aurkakotasuna politikara hedatu da, eta Sudango errepublikak, batetik, gobernu parlamentario gauzaezak bezain laburrak (1956-58, 1965-69, 1985-89) eta, bestetik, estatu kolpeen bidez aginpidea iritsitako militarren mendeko gobernuak izan ditu. 1969an, bada, Yaffar al Numeiry jeneralak hartu zuen aginpidea. Numeiry-k, Nasser Egiptoko lehendakariaren jarraitzaile izanak, ezkerreko politika bideratu nahi izan zuen, eta SESBen laguntza bilatu zuen sudandar komunisten kontrako esetsaldia bideratzen zuen. Libiako lehendakari Kadafiren aurka eta Anuar as Sadat egiptoarraren alde egin zuen. 1983an Koranaren legea (sharia) ezarri zuen indarrean zegoen kode penalaren ordez. Hegoaldeko biztanleriaren kalterako zen erabaki horren ondorioz, hegoaldearen banakuntza aldarrikatzen duen Sudanen Askapenaren aldeko Herri Gudarostea (SAHG) sortu zen, Kenya eta Etiopiaren laguntzarekin. J. Garang gidari zuen SAHG-ren ekintzei eta eskakizunei aurre egin nahian (sharia baliogabetzea eta hegoaldeko eskualdeei autonomia zabala ematea ziren haren eskakizunak), 1989an, militarrez osatutako eta islamaren hastapenei jarraitzen zien Nazioaren Salbazioaren aldeko Batzorde Iraultzaile batek hartu zuen aginpidea. Erakunde, alderdi politiko eta sindikatu guztiak baztertu ziren, eta lehendakariak, Omar al-Bashir jeneralak, estatuaren eta gobernuaren buruzagitza hartu zuen. Bashir aginpidera iritsi eta hamar hilabetera, gudarostea estatu kolpe bat egiten saiatu zen, baina ez zuen lortu. Bake ekimen guztiek porrot egin zuten. 1991n, gobernuak federazio sistema ezarri eta Sudan bederatzi estatutan banatu zuen, bakoitza bere gobernadorearekin. Urte horretan bertan kode penal berria izenpetu zuen Omar Bashir-ek, sharia musulman legean oinarritua. 1992an Hondamendietako Biktimen Atzerriko Laguntzaren Estatubatuar Bulegoak nuba etniako kideak sistematikoki hiltzen ari zirela salatu zuen eta Khartum-era ihes zihoazenak basamortura bidaltzen ari zirela, urik gabeko guneetara. Etiopia, Iran eta Libiaren laguntzarekin gudarosteak Askapenerako Herri Gudarostearen kontra egin zuen, eta gobernuko soldaduek hegoaldeko Bhor hiria, matxinadaren ikurra, hartzea lortu zuten. Gobernuak galdua zuen herrialdearen kontrola, hegoaldean Askapenerako Herri Gudarostea zen nagusi eta iparraldean Nasir taldea; hala, gobernuak zapalkuntza gogorra bideratu zuen oposiziokoen kontra eta gerrillari laguntzen zioten nekazarien kontra. Nazioarteko herrialdeek behartuta, 1992an Omar al-Bashir presidenteak baliogabe utzi zuen hegoaldera hegazkinak joateko debekua. Debeku horren bidez, elikagai eta botika garraioak ez ziren hegoaldera iristen, eta 1993an 60.000 lagun hil ziren goseak Parayangen, Khartum-etik 800 km-ra. Urte horretan bertan, su-etena izenpetu zuten Askapenerako Herri Gudarosteak eta gobernuak. 1994an gobernuak hitzarmen bat izenpetu zuen bi talde gerrillariekin, laguntza emateko isolaturik zeuden herriei. Hala eta guztiz ere, egoerak okerrera egin zuen eta giza erakundeek salaketa ugari egin zituzten. African Rights erakundeak nuben genozidioaren arduradun salatu zuen Khartum. 1996ko hauteskundeetan Bashir-ek botoen % 76 lortu zuen. 12 urteko gerrak milioi bat hildako eta hiru milioi iheslari utzi zituen, eta bi aldeen arteko akordioak ezinezkoa zirudien. 1998an Estatu Batuak Sudani enbargoa egingo ziola adierazi zuen, nazioarteko terrorismoa babesten zuen salaketapean. NBEk, bestalde, 100 milioi dolarreko laguntza eskatu zien hainbat herrialderi gerraren eta lehortearen biktima ziren lau milioi laguni laguntza emateko.
Darfur Sudango mendebaldeko eskualde bat da. Gatazka yanyauiden edo Abbala leinuetakoen eta fur, zaghawa eta masalit herrien artean sortu zen, batik bat, eta 2003an hasi zen. Sudango gobernuak yanyauidei lagundu zien armaz eta horniduraz eta haiekin batera parte hartu zuen hainbat erasotan, nahiz jendaurrean hori gezurtatzen duen. Sudango Bigarren Gerra Zibilean ez bezala, gerra hau ez da musulmanen eta musulman ez direnen arteko gerra, Darfurreko biztanle gehienak musulmanak baitira. Gerra horrek 400.000 mila hildako eragin ditu bazter haietan eta ia 3.000.000 lagunek handik ihes egin behar izan dute. Gerrako biktima zuzenez gainera, goseteak ere biktima kopuru handia eragin du. 2007ko udan, NBEk Darfurrera 26.000 soldadu bidaltzea erabaki zuen. 2008an, Hagako Nazioarteko Zigor Auzitegiak Sudango lehendakari Al Bachir atxilotzea eskatu zuen genozidioagatik eta gizadiaren aurkako krimenengatik, baina bai Sudango gobernuak, bai Arabiar Ligak eta bai Afrikar Batasunak gaitzetsi egin zuten eskari hori. Gaur egun, Darfurko gerrak bere horretan dirau, konponbiderik aurkitu ez zaiola.
2011ko uztailean Hego Sudan bereizi zen: horren ondorioz, Sudango zabalera herenean murriztu zen.
1994tik 2011ko uztailaren 9 arte, Sudan 26 wilayat edo estatutan banatua egon zen. Hauek dira Sudango Errepublikan geratu diren hamaseiak:
|
|
Lehenago, herrialdea 9 probintziatan banatua zegoen:
Bi estatutan banatu arte, Hegoaldeko gerra zibilak, batetik, eta erregimen aldaketek, bestetik, hondamendian utzi dute Sudango ekonomia. Nekazaritza eta abeltzaintza dira ekonomia jarduera nagusiak: langileen % 80 aritzen da sektore horietan, eta BPGren % 40 eta esportazioen % 90 hartzen dute. Baina zura etxeetako erregai gisa erabiltzearen beharrak eta gehiegizko abere hazkuntzak lurraren higadura ekarri dute. Mende erdian basamortuak 100 km baino gehiago irabazi du hegoalderantz. Lurralde emankorrenak Nilo ibaiaren arroan daude. Kotoia, esportazio gai nagusia, Gezireh eskualdean lantzen da batez ere. Inguru horretako kotoi ekoizpena estatuak kontrolatzen du. Baina kotoi ekoizpena asko jaitsi da azken urteetan. Sudan, bestalde, kakahuete-ekoizle garrantzitsua da, baina esportazioak asko jaitsi dira (238.000 tona 1980an, 104.000 tona 1995ean). Sudandarren oinarrizko elikagaiak laboreak dira, sorgoa batez ere. Sudan da munduko arabi gomaren ekoizle handiena; ekoizten den gehiena Estatu Batuetara saltzen da. Azukre lantegi bat egiteko proiektu handi bat badago, Kenana, Gezireh hego-mendebaldean; azukre plantazio horretan ekoizten dena, ordea, ez da bertakoen beharrak asetzeko nahikoa. Abere hazkuntzari dagokionez, Afrikako herrialde garrantzitsuenetakoa da Sudan: 21 miloi behi, 22 miloi ardi, 16 milioi ahuntz eta 3 miloi ganbelu inguru dago. Jongleiko ubidea egiteko proiektua bertan behera utzi behar izan zen, Sudan hegoaldeko borrokak zirela-eta. Mea baliabide nagusiak, beste batzuen artean, burdina, manganesoa, zinka, kobrea eta zilarra dira. Sudanen ez dago ia industriarik, ehungintzaren sektorean izan ezik. Itsaso Gorriaren ertzean turismo gune garrantzitsua eraiki zen, baina gehiegizko beroa dela-eta, turismo kopurua asko jaitsi da. Sudanek, Saudi Arabia, Britainia Handia, Estatu Batuak eta Europako beste herrialde batzuetatik, industria eta garraio gaiak, petroliotik eratorritako gaiak, manufakturak, elikagaiak, tabakoa, kimika gaiak eta sendagaiak inportatzen ditu, eta Egipto, Italia, Errusia, Japonia, Thailandia, Errumania, Frantzia eta Alemaniari kotoia, arabi goma eta sesamo haziak saltzen dizkie. Garraiobideak txarrak dira. Nilo ibaia da garraiobide eta komunikabide nagusia. Beste herrialdeekiko merkataritza harreman gehienak Port Sudan-go portuaren bidez egiten dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.