Nubia

From Wikipedia, the free encyclopedia

Nubiamap

Nubia Nilo ibaiaren arroan dagoen eskualdea da, iparraldeko Sudan eta hegoaldeko Egiptoaren artean dagoena.

Datu azkarrak Mota, Geografia ...
Nubia
Thumb
Motaeskualde geografiko
Geografia
Thumb
Koordenatuak18°57′N 32°16′E
Itxi

K.a. IV. milurtekoan egiptoarrak Asuanen egokitu ziren; handik Nubia kolonizatu eta tenplu egiptoar ugari eraiki zuten (Abu Sinbel, Philae). K.a. VIII. mendean kushitak nagusitu ziren, baina asiriarrek egotzi zituzten handik[1]

Erdi Aroan hainbat nubiar erresuma izan ziren, azkena 1504an Nubia Egipto eta Sennarreko sultanerriaren artean zatitu zutenean. Otomandar Inperioak XIX. mendean berriro Nubia bateratu zuen eta Anglo-Egiptoar Sudanek 1899 eta 1956 artean.

Antzinaroan, Nubiak Kush zuen izena eta Grezia klasikoan Etiopiaren barnean (Aithiopia) kokatzen zuten. Egungo Nubia hitza Noba herritik dator, IV. mendean Meroë erresuma desegin zenean bertan kokatu zen herri nomada. Noba herriak nilotar-saharar hizkuntza bat hitz egiten zuen[2].

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.