From Wikipedia, the free encyclopedia
Arabiarrak (arabieraz: عربي, ʿarabi) Arabiako penintsulan bizi diren etnia bateko kideak dira, eta, hedaduraz, Ekialde Hurbileko (Irak, Siria, Libano, Jordania) eta Ipar Afrikako (Egipto, Sudan, Libia, Tunisia, Aljeria, Maroko, Mendebaldeko Sahara, Mauritania) biztanleria arabieradunetakoak. Bere burua linguistikoki,[1] kulturalki, politikoki edo genealogikoki horrela aurkezten duen etnia da.[2] Eskuarki, arabiar nortasuna ez ezik, tokian tokiko beste nortasunen bat ere izaten dute: beren Estatukoa (egiptoarrak, libanoarrak, palestinarrak...), tribukoa, herrikoa edota klanekoa.
Arabiar العرب al-ʿarab | |
---|---|
Filipo Arabiarra • Joan Damaskokoa • Al-Kindi • Al-Khansa Faisal I.a Irakekoa • Gamal Abdel Nasser • Asmahan • May Ziade | |
Biztanleak guztira | |
450 milioi | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
430.722.765 Arabiar Liga 12.000.000 Brasil 6.000.000 Frantzia 3.500.000 Argentina 3.500.000 Ameriketako Estatu Batuak 700.000 - 2.000.000 Iran 1.500.000 Israel 1.100.000 Mexiko | |
Hizkuntza | |
Arabiera Hainbat dialekto ditu | |
Erlijioa | |
Gehienbat Islam; Kristau gutxiengoa ere badago. | |
Zerikusia duten beste giza taldeak |
Etnia honen ezaugarri nagusia arabiera da, eta dialekto ugaritan banatuta dago. Islama hedatzearekin batera, herri askoren akulturazio prozesua zabaldu zen: arabiartzea kulturan, eta islamiartzea erlijioan. Hala ere, arabiarren artean bada gutxiengo kristau handi bat, egun % 7,1 eta % 10 bitartekoa dena.[3]
K.a. X. mendetik ezagutzen dira arabiarrei buruzko lekukotasunak, Arabiako penintsulan. Siria eta Palestina alderako migrazioak aspaldian hasi baziren ere, islama nagusitu arte (VII. m.) ez ziren arabiarrak hasi hurbileko eta harantzagoko lurrak konkistatzen. Ordutik hona, herri asko islamiartu eta arabiartu da. Hizkuntza asko desagertu da, aginpide arabiarraren eraginaz, VIII. eta XIV. mendeen artean (arameera, koptoa, asiriera, berberiar dialekto zenbait). Arabiera nagusitu zen hasiera-hasieratik liturgia, administrazio eta jakintza hizkuntza gisa. Kultura arabiar-musulmanaren garapenean berebiziko garrantzia izan zuten persiarrek ere neke handiak izan dituzte berezko hizkuntzari eusteko, unean uneko egoera politikoen gorabeheran.
Arabiarrek (300 bat milioi, egun)[4] ez dute arraza bakarra, besteetatik bereizia, osatzen: ezaugarri etnografiko eta soziologiko komunak dituzte beste etnia askorekin. Egungo batasun kontzientzia turkiarren nagusitasunaren aurkako borroka urte luzeetan mamitu bazen ere (XVI-XIX. mendeak), egungo kultura eta politika XIX-XX. mendeetako kolonialismoaren kontrako jardun etengabean sustraitu da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.