Lucien Van Impe
txirrindulari belgikarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Lucien Van Impe (Mere, Ekialdeko Flandria, 1946ko urriaren 20a ) flandriar txirrindulari ohia da. 1969 eta 1987 artean profesionala izan zen.
Lucien Van Impe | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Erpe-Mere, 1946ko urriaren 20a (78 urte) |
Herrialdea | Belgika |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia eta kirol zuzendaria |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Sonolor-Gitane | 1969ko ekainaren 26a-1974 |
Kas | 1979-1979 |
Sonolor-Gitane | 1975-1976 |
Lejeune-BP | 1977-1977 |
C&A | 1978-1978 |
Marc-Carlos-V.R.D.-Woningbouw | 1980-1980 |
Boston-Mavic | 1981-1981 |
Vini Ricordi–Pinarello–Sidermec (en) | 1982-1984 |
Bardiani CSF | 1985-1985 |
Relax-GAM | 1986-1987 |
Parte-hartzailea
| |
Posizio edo espezialitatea | igotzailea |
Kirol ibilbidea
Igotzaile bikaina izan zen, bere garaiko hoberena eta historiako onenetako bat. Itzuli handietan eta, batez ere, Frantziako Tourrean nabarmendu zen. 15 aldiz parte hartu zuen Tourrean 1969-1985 bitartean, eta guztiak amaitu zituen. 1976ko edizioa irabazteaz gain, beste zortzi aldiz sailkatu zen sei lehenbizikoen artean. Mendiko sailkapena sei aldiz irabazi zuen.
Mendiko Sari Nagusia sei aldiz irabazirik (1971, 1972, 1975, 1977, 1981 eta 1983an), Federico Martín Bahamontes espainiarraren errekorra berdindu zuen. Hirugarren geratu zen 1971 eta 1975eko ekitaldietan, baina Eddy Merckxen gainbeherak eta Bernard Thévenetek lasterketa bertan behera uzteak 1976ko sailkapen nagusia irabazteko aukera eman zioten, berak mendiko beste sari bat besterik espero ez zuenean. Frantziako sari horiez gainera, hiru aldiz irabazi zuen Italiako Giroan mendiko sailkapenean (1982-1984), eta 1983an, Belgikako Errepide Txapelketa.
2008tik Veranda's Willems-Accent taldeko zuzendaria da.
Palmaresa
1968
- Etorkizuneko Tourreko Mendiko sailkapena eta etapa 1
1969
1970
- Midi Libreko Mendiko sailkapena
- 6. Frantziako Tourrean
- 7. Romandiako Tourrean
- 9. Setmana Catalanan
- 10. Lieja-Bastogne-Liejan
1971
- Romandiako Tourreko Mendiko sailkapena
- 3. Frantziako Tourrean eta Mendiko sailkapena
- 5. Midi Libren
- 7. Dauphiné Libérén
- 9. Luxenburgoko Tourrean eta Mendiko sailkapena
- 9. Rund um den Henninger-Turmean
1972
- 4. Frantziako Tourrean, Mendiko sailkapena
eta etapa 1
- 2. Romandiako Tourrean
- 3. Dauphiné Libérén
- 5. Midi Libren
1973
- 5. Frantziako Tourrean eta etapa 1
- 2. Romandiako Tourrean eta etapa 1
- Midi Libreko etapa 1
- 7. Eskalatzaileen garaikurran
1974
- Romandiako Tourreko Mendiko sailkapena
- 9. Paris-Camemberten
1975
- 3. Frantziako Tourrean, Mendiko sailkapena
eta 2 etapa
- Montjuiceko Igoerako etapa 1
- Tour de l'Aude eta 2 etapa
- 2. Isberguesko Sari Nagusian
- 5. Dauphiné Libérén eta Mendiko sailkapena
- 5. Midi Libren eta Mendiko sailkapena
- 5. Montjuïceko Igoeran
- 6. Paris-Bourgesen
- 6. Eskalatzaileen garaikurran
- 7. Druivenkoers Overijsen
- 9. Munduko errepideko txapelketan
1976
Frantziako Tourra eta etapa 1
- 2. Midi Librean eta etapa 1
- Tour de l'Audeko etapa 1
- Eskalatzaileen garaikurra
- 5. Dauphiné Libérén eta Mendiko sailkapena
- 5. Montjuïceko Igoeran
- 9. Flèche Wallonnen
1977
- 2. Suitzako Itzulian, Mendiko sailkapena eta 2 etapa
- 3. Frantziako Tourrean, Mendiko sailkapena
eta etapa 1
- 3. Dauphiné Libérén eta etapa 1
- 6. Eskalatzaileen garaikurran
- 8. Romandiako Tourrean
1978
1979
- 5. Espainiako Vueltan eta etapa 1
- 11. Frantziako Tourrean eta etapa 1
- Kataluniako Voltako etapa 1
- Kataluniako Voltako etapa 1
- 6. Belgikako Itzulian
- 7. Valoniako Tourrean
- 8. Valentziako Erkidegoko Itzulian
- 8. Amstel Gold Racen
1980
- 4. Suitzako Itzulian eta Mendiko sailkapena
- 8. De Kustpijl Heisten
1981
- 2. Frantziako Tourrean, mendiko sailkapena
eta etapa 1
- Polynormande
1982
- 4. Italiako Giroan, Mendiko sailkapena
eta etapa 1
- 3. Suediako Itzulian
- 5. Pratoko Industria eta Merkataritza Sari Nagusian
- 6. Eddy Merckx Sari Nagusian
- 10. Druivenkoers Overijsen
1983
Belgikako errepide txirrindularitzako txapelketa
- 4. Frantziako Tourrean, Mendiko sailkapena
eta etapa 1
- 8. Apeninoetako Giroan
- 9. Italiako Giroan, Mendiko sailkapena
eta etapa 1
1984
- 6. Nationale Sluitingsprijsean
- 7. Italiako Giroan
1985
1986
- Meatze Haranetako Itzulia eta etapa 1
- 8. Asturiasko Itzulian
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.