txirrindulari belgikarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Édouard Louis Joseph "Eddy" Merckx (Meensel-Kiezegem, Flandria, 1945eko ekainaren 17a) Belgikako txirrindulari ohia da. 1965 eta 1978 artean profesionala izan zen.
Eddy Merckx | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Édouard Louis Joseph Merckx |
Jaiotza | Meensel-Kiezegem (en) , 1945eko ekainaren 17a (79 urte) |
Herrialdea | Belgika |
Lehen hizkuntza | nederlandera |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | nederlandera frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 74 kilogramo |
Altuera | 1,82 metro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Aditu askoren ustez, historiako txirrindularirik onena da, bai eta historiako kirolari onenetako bat ere. Bost aldiz irabazi zituen bai Tourra (1969, 1970, 1971, 1972 eta 1974), baita Giroa (1968, 1970, 1972,1973 eta 1974) ere. Munduko Txirrindularitza Txapelketa hirutan irabazi zuen, behin Espainiako Itzulia, eta klasikoetan, 31 garaipen lortu zituen.
Bere karrerako 13 denboraldietan, 1.582 lasterketatan parte hartu zuen, eta horietatik 525 irabazi; horrez gain, beste hainbat ohorezko postu ere lortu zituen. Beraz, parte hartutako lasterketen % 35,5 irabazi zituen. Horregatik, eta irabazi-nahi aseezina zuelako, Eddy Merckxi "Kanibala" edo "Tervuerengo Ogroa" ezizenak jarri zizkioten.[1]
1974 urtea biribila izan zen harentzat, txirrindularitzaren Koroa Hirukoitza lortu baitzuen, Italiako Giroa, Frantziako Tourra eta Mundu Txapelketa irabazi baitzituen.
1967ko abenduaren 5ean, Claudine Acou-rekin ezkondu zen eta bi seme-alaba dituzte: Sabrina (1970ean jaioa) eta Axel (1972an jaioa). Semea, aita bezala, 1993 eta 2007 artean[2] txirrindulari profesionala izan zen.
Eddy Merckx Meensel-Kiezegemen, Flandrian, jaio zen 1945eko ekainaren 17an. Hiru senidetan zaharrena izan zen; beste biak, Micheline eta Michael, bikiak ziren. Txikia zenean, Bruselako Woluwe-Saint-Pierre auzora joan ziren bizitzera eta familiak fruta-denda bat zuen han.
« | Haurtzaro ederra izan nuen. Guraso maitagarri eta sentiberak. Ez ginen aberatsak, baina... nire senideak eta nik ez genuen inoiz beste ezer nahi izan. Aita tenple handiko gizona zen eta ama, berriz, gozoa oso. Biak izan ziren eredu niretzat eta biren nahasketa naiz ni. Aitarengandik jaso nuen lanerako grina. Nekatu gabe egin zuen lan negozioa altxatzeko, zorrotza zen diziplinan, baina, era berean, filosofo samarra ere bai. Nire amarena dut alde xamurrena: zaila egiten zait inori ezezkoa ematea...[3] | » |
Izan zuen lehen bizikleta bigarren eskukoa zuen. Zortzi urte zituen eta, garai hartan, Stan Ockers belgikar txirrindularia (1956an hila, Anberesko Sei Egunetan izandako istripu batean) haren heroia izan zen.
Merckx ez zen ikasle ona izan, baina kiroletan beti nabarmendu zen. Horrela dio:
« | Gorroto nion eskolari. Gustuko nituen kirolak, baina gorroto nion eskola barnean egoteari eta ahal izan nuen bezain pronto utzi nuen. Arazoak izan nituen etxean horregatik, aitarekin batez ere... | » |
Eddy Merckx txirrindularitzan 1961eko uztailaren 16an hasi zen Lekenen. 1964an lortuko zuen bere lehen titulu garrantzitsua: Mundu Amateurreko Txapelketa.
1965eko maiatzaren 1ean, txirrindularitza profesionalera egin zuen salto eta palmares distiratsua lortu zuen, txirrindularitzan izandako handiena. 525 garaipen eskuratu zituenez, haren izena txirrindularitzan betirako nabarmendu zen. Garaipenaren egarri, parte hartzen zuen lehiaketa oro Kanibalaren helburu izaten zen eta ez zuen erraz amore ematen.[4]
1970ean, munduko kirolari hoberena izendatu zuten.
1972ko urriaren 25ean, orduaren mundu marka gainditu zuen eta 49,431 km baino gehiago egin zituen Mexiko Hiriko belodromoan. 1984ra arte eutsi zion errekorrari, Francesco Moserrek hobetu zuen arte. 1964an Tokioko Joko Olinpikoetan hartu zuen parte.
Azken urteetan osasun arazo larriak izan ditu. Urdaila gutxitu eta 2004an zertxobait galtzea lortu badu ere, gizeneriak hartu du.
RTBFn aholkulari izateaz gain, Eddy Merckx Cycles enpresa sortu zuen, 30 bat langileko enpresa. 2004 arte, Grand Prix Eddy Merckx erlojuaren kontrako karrera antolatu zuen Brusela inguruan.
2007an Action Damien proiektua bisitatu zuen Kinshasan eta legenar eta tuberkulosiaren aurka borrokatzen duen Belgikako erakunde horren aitapontekoa izan zen 2008 eta 2009an.
1965
1966
1967
1968
1969
1970
1971
1972
1973
1974
1975
1976
1977
Itzulia | 1964 | 1965 | 1966 | 1967 | 1968 | 1969 | 1970 | 1971 | 1972 | 1973 | 1974 | 1975 | 1976 | 1977 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Paris-Niza | — | — | 4. | 10. | UT | 1. | 1. | 1. | 2. | 3. | 3. | 2. | — | — | |
Tirreno-Adriatiko | X | X | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | 2. | — | |
Kataluniako Volta | — | — | — | — | 1. | — | — | — | — | — | — | — | — | — | |
Romandiako Tourra | — | — | — | — | 1. | — | — | — | — | — | — | 14. | 3. | 7. | |
Dauphiné Libéré | — | — | — | X | X | — | — | 1. | — | — | — | 10. | — | 8. | |
Suitzako Itzulia | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | 1. | 2. | — | 12. |
Lasterketa | 1964 | 1965 | 1966 | 1967 | 1968 | 1969 | 1970 | 1971 | 1972 | 1973 | 1974 | 1975 | 1976 | 1977 | |||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Omloop Het Nieuwsblad | — | — | 3. | — | — | 12. | 7. | 1. | 3. | 1. | 6. | 6. | 15. | 5. | |||
Milan-San Remo | — | — | 1. | 1. | 31. | 1. | 8. | 1. | 1. | — | — | 1. | 1. | 96. | |||
E3 Harelbeke | — | — | — | 8. | 17. | 7. | — | 3. | 2. | 14. | — | — | — | — | |||
Gante-Wevelgem | — | — | 9. | 1. | 9. | — | 1. | 14. | 3. | 1. | 2. | 6. | 10. | — | |||
Flandriako Tourra | — | — | — | 3. | 9. | 1. | 3. | 76. | 7. | 3. | 4. | 1. | 17. | — | |||
Scheldeprijs | — | 10. | — | — | — | — | — | — | 1. | 9. | — | — | — | — | |||
Paris-Roubaix | — | — | 15. | 8. | 1. | 2. | 1. | 5. | 7. | 1. | 4. | 2. | 6. | 11. | |||
Flèche Brabançonne | — | — | — | — | 8. | — | — | 2. | 1. | — | — | 18. | 2. | — | |||
Amstel Gold Race | X | X | — | 16. | — | 3. | 8. | — | — | 1. | — | 1. | — | 9. | |||
Flèche Wallonne | — | — | — | 1. | — | 5. | 1. | — | 1. | 2. | — | 3. | 4. | — | |||
Lieja-Bastogne-Lieja | — | — | 8. | 2. | — | 1. | 3. | 1. | 1. | 1. | — | 1. | 6. | 6. | |||
Züricheko txapelketa | — | — | — | — | 12. | 4. | — | — | — | — | — | 2. | 7. | 4. | |||
Paris-Tours | — | — | 20. | — | 8. | — | — | — | 115. | 6. | — | 9. | — | 38. | |||
Lombardiako Giroa | — | — | 2. | 6. | 3. | — | 4. | 1. | 1. | UT | 2. | 6. | — | — | |||
Olinpiar Jokoak (errep.) | 12. | X | — | X | — | X | — | X | |||||||||
Munduko txapelketa | — | 29. | 12. | 1. | 8. | UT | 29. | 1. | 4. | 4. | 1. | 8. | 5. | 33. | |||
Belgikako txapelketa | — | 2. | 15. | — | 11. | 31. | 1. | 5. | 2. | 2. | — | 3. | — | 9. |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
Bost alditan irabazi zuen Eddyk Frantziako Tourra, 34 etapatan garaipena lortuta. Edizio berean, 3 norbanako klasifikapenetan (orokorra, erregularitatea eta mendia) irabazi duen txirrindulari bakarra da eta behin baino gehiagotan egin zuen hori. Egun gehienetan maillot horia soinean izan zuena ere bada: 96 egun.
Aurrekoa Jan Janssen |
Frantziako Tourraren irabazlea 1969, 1970, 1971 eta 1972 |
Ondorengoa Luis Ocaña |
Aurrekoa Luis Ocaña |
Frantziako Tourraren irabazlea 1974 |
Ondorengoa Bernard Thévenet |
Italiako Giroan 5 alditan izan zen garaile eta 24 etapa garaipen lortu zituen.
Behin bakarrik hartu du parte, 1973an, eta Eddy Merckx garaile izan zen orokorrean, erregularitatean, tarteko helmugetan eta konbinatuan. Gainera, 6 etapa irabazi zituen.
Txirrindularitzako Munduko Txapelketetan 3 garaipen lortu zituen profesional gisan eta bat amateur bezala; azkena, 1964an, Sallanchesen (Frantzia) eginiko txapelketan.
Maila profesionalean lortutako garaipenak hurrengoak izan ziren:
Hauek izan ziren ezagunenak
Urtea | Milan- San Remo |
Flandriako Tourra | Gante-Wevelgem | Paris-Roubaix | Liège- Bastogne-Liège |
Flèche Wallonne | Amstel Gold Race | Züricheko txapelketa | Paris-Tours | Lonbardiako Giroa |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1966 | Garaile | Utzi | 9.a | 15.a | 8.a | Utzi | 20.a | 2.a | ||
1967 | Garaile | 3.a | Garaile | 8.a | 2.a | Garaile | 16.a | 6.a | ||
1968 | 31.a | 9.a | 9.a | Gariale | 8.a | 3.a | ||||
1969 | Garaile | Garaile | 2.a | Garaile | 5.a | 3.a | 4.a | |||
1970 | 8.a | 3.a | Garaile | Garaile | 3.a | Garaile | 8.a | 4.a | ||
1971 | Garaile | 74.a | 14.a | 5.a | Garaile | Garaile | ||||
1972 | Garaile | 7.a | 3.a | 7º | Garaile | Garaile | 116º | Garaile | ||
1973 | 3.a | Garaile | Garaile | Garaile | 2.a | Garaile | 6.a | |||
1974 | 3.a | 2.a | 4.a | Utzi | 2.a | |||||
1975 | Garaile | Garaile | 6.a | 2.a | Garaile | 3.a | Garaile | 2.a | 9.a | 6.a |
1976 | Garaile | 17.a | 10.a | 6.a | 6.a | 4.a | 7.a | |||
1977 | 96.a | 11.a | 6.a | 9.a | 4.a |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.