Flandriako Tourra
txirrindularitza lasterketa From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Flandriako Tourra (nederlanderaz: Ronde van Vlaanderen; frantsesez: Tour des Flandres) Flandrian udaberrian, apirileko lehenbiziko igandean, jokatzen den egun bakarreko txirrindulari lasterketa klasiko profesional bat da. Galtzada-harrien klasikoak osatzen duten lau lasterketako bat da. Lehen edizioa 1913an izan zen eta 1915-1918 artean, Lehen Mundu Gerra zela eta, baino ez da jokatu gabe gelditu.
Remove ads
Milan-San Remo, Paris-Roubaix, Lieja-Bastogne-Lieja eta Lonbardiako Giroarekin batera txirrindularitzako bost monumentuetako bat da.
Oso ibilbide ikusgarria da. Aldapa labur baina tente ugari dago, askotan galtzadarrizko zola dutenak (Hormak deituak). Oso ospetsuak dira Koppenberg, Muur Kapelmuur (frantsesez: Mur de Grammont) eta Bosberg hormak.
Remove ads
Ibilbidea

1998tik lasterketa Brujasen hasi eta, Ostende eta Torhouten zehar, Kortrijkerantz joaten da. Gero Flandriako muinoak zeharkatzen ditu eta amaiera Meerbeken izaten du. Ibilbide zehatza urtero aldatzen da. 250 km inguruko ibilbidean, 15-20 horma (nederlanderaz: hellingen) eta 20 km galtzadarri izaten dira. Hormak ez dira luzeak, baina bai tenteak, eta gehienek galtzadarrizko zola dute. 2011n hauek izan ziren 18 hormak:
Remove ads
Irabazleen zerrenda





Oharra: UCIk, Lance Armstrongen dopin-aferaren ikerketan zehar, George Hincapiek 2006ko lasterketan eskuratu zuen hirugarren postua bertan behera utzi zuten[3]
Remove ads
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads