Remove ads
txirrindulari italiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Gianni Bugno (Brugg, Suitza, 1964ko otsailak 14) errepideko italiar txirrindulari ohi bat da, profesionala 1985 eta 1998 artean. Proba orotara egokitzen zen, egun bakarreko klasiketan zein Itzuli Handietan nabarmentzen zelarik.
Zaletu mailan zenbait garaipen lortu zituen Italian, batez ere jazarpen eta taldekako jazarpen probetan.
Nahiko bizkorra zen, eta, horren ondorioz, bi aldiz jarraian irabazi zuen Munduko Txirrindularitza Txapelketa, Miguel Indurain eta Laurent Jalaberten mailako txirrindulariak gaindituz. Bere lorpenen artean Italiako Giroa irabazi izana ere badago, lehen etapatik azkeneraino lider izan zelarik 1990eko Italiako Giroan. Ikuskizun handia ematen ohi zuen Frantziako Tourrean. Hiru Itzuli Handietan lortu zituen etapa garaipenak, bi aldiz Alpe d'Huez mitikoan irabazi zuelarik.
Bugnoren errendimendua Itzuli Handietan Miguel Indurainek itzaldu zuen, honen arerio nagusia izan zelarik Claudio Chiapuccirekin batera 1991 eta 1992an. 1992ko Frantziako Tourraren ondoren, denboraldi osoan zehar prestatu zuena, Bugno, geroz eta gehiago, egun bakarreko lasterketetara dedikatzen hasi zen, 1994ko Italiako Giroan ere protagonista handia izan zen arren, batez ere lehen etapetan. Profesional bezala eman zituen azken urteetan, umiltasunez lan egin zuen luxuzko txirrindulari laguntzaile bezala Mapei taldean. Bere adierazpenen adeitasunarengatik nabarmendu zen, Espainiako Vueltan irabazi zituen bi etapak bere arerio nagusia izan zen Miguel Induraini eskaini zizkiolarik, 1996koa nafarra erretiratu zelako, eta 1998koa, honen aita hil zelako.
Txirrindularitza profesionaletik erretiratu ondoren, hegaldietara dedikatu zen, helikoptero gidari bihurtuz, txirrindularitza erretransmisioetan pilotu bezala ere parte hartuz, adibidez Italiako Giroan, lan hori Nazioarteko Txirrindulari Elkartearen presidentziarekin uztartuz. Gainera, 2004an De Nardi taldearen kirol zuzendaria izan zen.
1985
1986
1987
1988
1989
1990
1991
1992
1993
1994
1995
1996
1997
1998
Itzuli Handia | 1986 | 1987 | 1988 | 1989 | 1990 | 1991 | 1992 | 1993 | 1994 | 1995 | 1996 | 1997 | 1998 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | 41. | UT | UT | 23. | 1. | 4. | — | 18. | 8. | — | 29. | 75. | 50. |
Frantziako Tourra | — | — | 62. | 11. | 7. | 2. | 3. | 20. | UT | 53. | — | — | — |
Espainiako Vuelta | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | 56. | 95. | 75. |
Munduko Txapelketa | 81. | 62. | 52. | 8. | 3. | 1. | 1. | UT | — | UT | 12. | 56. | 51. |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.