Walter Godefroot

txirrindulari belgikarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Walter Godefroot
Remove ads

Walter Godefroot (Gante, 1943ko uztailaren 2a - 2025eko irailaren 1a) belgikar txirrindularia izan zen, profesionala 1965 eta 1979 artean. Tropeleko kideen artean ‘’Flandriako bulldog’’ goitizenarekin ezaguna zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Kirol ibilbidea

Amateurretan, brontzezko domina irabazi zuen 1964ko Olinpiar Jokoetako errepide proban.

Egun bakarreko lasterketetan espezialista, txirrindularitzako bost monumentuetatik hirutan lortu zuen garaipena: Lieja-Bastogne-Lieja 1967an, Paris-Roubaix 1969an, eta Flandriako Tourra 1968an eta 1978an.

Itzuli handietan ere, emaitza onak izan zituen, Frantziako Tourrean 10 etapa garaipen eskuratu zituen eta 1970ean Puntukako elastiko berdea ere lortu zuen. Horretaz gain, Espainiako Vueltan 2 etapa eta Italiako Giroan etapa 1 poltsikoratu zituen.

1977ko apirilean, klasikoen kanpainaren ostean, dopin kontrol batean positibo eman zuen. Garai hartako tropeleko beste hainbat txirrindulari garrantzitsuk bezala, tartean Freddy Maertens eta Eddy Merckx.

Erretiratu ostean, Godefroot kirol zuzendari lanetan aritu zen, IJsboerke, Capri Sonne, Lotto eta Weinmann taldeetan. 1992an Telekom taldearekin fitxatu zen, non, besteak beste, Bjarne Riis, Jan Ullrich, Andreas Klöden edo Erik Zabel agindupean izan zituen. 2005eko denboraldiaren amaieran, Godefroot talde alemaniarretik aldendu zen eta txirrindularitzaren mundutik urrun mantendu zen, 2006ko uztailean Astana taldearen nominan aholkulari gisa sartu arte (Alexander Vinokurovek eskaturik). Astanarekiko lankidetza 2007ko uztailean amaitu zen.

Remove ads

Palmaresa

1964

1965

1966

1967

1968

1969

1970

1971

1972

1973

1974

1975

1976

1977

1978

1979

Remove ads

Emaitzak lasterketa nagusietan

Thumb
Godefroot tropelaren aurrean, 1975eko Flandrian Zehar lasterketan

Klasikoak, Txapelketak eta Olinpiar Jokoak

Informazio gehiago Lasterketa ...

—: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu
X: ez zen jokatu

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads