Bonn
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bonn Alemaniako mendebaldeko hiri bat da, Ipar Renania-Westfalia estatuan kokatua. Rhin ibaiaren ertzean, Mendebaldeko Alemaniako hiriburua izan zen 1949tik 1990 arte. Bonnen jaio zen Ludwig van Beethoven, 1770ean.
Bonn Bonn | |||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
hiri handia | |||||||||||||||||||||
Administrazioa | |||||||||||||||||||||
Estatu burujabe | Alemania | ||||||||||||||||||||
Alemaniako estatua | Ipar Renania-Westfalia | ||||||||||||||||||||
Eskualdea | Kolonia | ||||||||||||||||||||
Alkatea | Katja Dörner | ||||||||||||||||||||
Izen ofiziala | Bonn | ||||||||||||||||||||
Jatorrizko izena | Bonn | ||||||||||||||||||||
Posta kodea | 53111–53229 | ||||||||||||||||||||
Udalerri kodea | 05314000 | ||||||||||||||||||||
Geografia | |||||||||||||||||||||
Koordenatuak | 50°44′02″N 7°05′59″E | ||||||||||||||||||||
Azalera | 141,06 km² | ||||||||||||||||||||
Altuera | 60 m | ||||||||||||||||||||
Mugakideak | Rhein-Sieg District (en) , Ahrweiler (en) eta Alfter | ||||||||||||||||||||
Demografia | |||||||||||||||||||||
Biztanleria | 336.465 (2022ko abenduaren 31) 4.580 (2021) | ||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||
Dentsitatea | 2.385 bizt/km² | ||||||||||||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||||||||||||
Telefono aurrizkia | 0228 | ||||||||||||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||||||||||||
Hiri senidetuak | Oxford, La Paz, Opole, Tel Aviv, Potsdam, Bukhara, Aveiro, Jogjakarta, Minsk, Belfast, Cape Coast, Budafok (en) , Ramallah eta Chengdu | ||||||||||||||||||||
Matrikula | BN | ||||||||||||||||||||
bonn.de eta international.bonn.de |
Rhin ibaiak zeharkatzen du hiria eta mendebaldean Siebengabirge (Zazpi mendi) mendilerroa du, mendirik altuena Ölberg (461m) eta ezagunena Drachenfels (321m) direlarik. Bonn Koloniaren eskualdean sarturik dago eta hegoaldean Renania-Palatinatua estatuarekin egiten du muga.
Jakina da k.a. 10 urtean erromatarrek Rhin ibaia gurutzatzeko zubia egin zutena Bonna izeneko lekuan. Badirudi aurretik zeltak egon zirela, izan ere zelteraz "bonna" hitzak "hiria" esan nahi baitu. Teutoburgoko oihaneko gudua galduta, gotorlekua eraiki zuten germaniarrekiko muga zaintzeko. 7000 legionario hartzen zituen. Orduko Castra Bonnensia da oraingo hiriaren jatorria.
Karolingiar Inperioa hiri erligioso bihurtu zuen. Bonnburg gotorlekuaren hegoaldera hiria zabalduz joan zen eta XI eta XIII mendeen artean Bonn Münster basilika eraiki zen. 1597tik 1794rarte Koloniako Artzapezpiku Hautatzailearen egoitza Bonn-en egon zen. Garai hartan hainbat eraikin barroko sortu ziren, hala nola, unibertsitatea, udaletxe zaharra eta Poppelsdorf jauregia. Napoleonek 1794ean hiria setiatu eta bereganatu zuen. 1815ean Napoleonen porrotaren ondoren Bonn Prusiaren esku gelditu zen. XIX mendean garrantzi gutxiko hiri txiki lasaia izan zen Bonn, Alexander von Humboldtek munduko zortzigarren miraria zela zioen.
Lehen Mundu Gerra bukatu eta 1926 arte hiria hainbat tropa atzerritarrek okupatua egon zen, hasieran kanadiarren esku, ondoren britainiarren esku eta azkenik frantsesak ere egon ziren bertan. Bigarren Mundu Gerran naziek 1000 judu akatu eta 8000 deportatu zituzten kontzentrazio-esparrutara. 1945ean Estatu Batuarrek hartu zuten hiria eta ondoren briatiniarren okupazio eremuan gelditu zen.
Berlin erabat suntsituta egonik Bonn Mendebaldeko Alemaniako hiriburu bihurtzea erabaki zuen, beste hautagaia zen Frankfurten kaltetan.Honen ondorioz Alemania eta atzerriko hainbat instituzioren egoitza da. Adibide gisa aipatu Nazio Batuen 17 instituzio bertan daudela.
1990ean Alemania bateratzean berriz ere Berlin hiriburu bihurtu bazen ere, 1999arte gobernuak Bonnen egoten jarraitu zuen.
Deutsche Telekom Alemaniako telekomunikazio enpresa handiaren egoitza Bonnen dago.
Bonn ondorengo hiriekin senidetuta dago:[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.