From Wikipedia, the free encyclopedia
Areto-futbol 36 x 18 metroko eremu angeluzuzenean, normalean estalpekoa, bosna jokalariz (atezaina eta 4 jokalari) osatutako bi talderen artean jokatzen den futbol-mota da[1].
1980. hamarkadara arte, kirolak erregulazio bakarra izan zuen eta "futsal" izena hartu zuen. Araugilea FIFUSA izeneko elkartea izan zen, orain Asociacion Mundial de Futsal (AMF) izenekoa. Orduz geroztik, nazioarteko bi erakundek arautzen dute, AMFk eta FIFAk, zeinak arau eta eskumen ezberdinak ezarri dituzten, eta, horregatik, zenbait adituk diote bi kirol ezberdin direla. Bata, AMFk gaztelaniaz "futsal" edo "fútbol del salón" izendatutakoa, eta, bestea, FIFAk "fútbol sala" izendatutakoa[2][3][4].
1930an Juan Carlos Ceriani argentinarrak asmatu zuen futsala, Uruguaiko soin hezkuntzako irakasle zenak. Hasiera batean, "indoor soccer" deitu zion. Kirolak berehala irabazi zuen ospea, Uruguaik antolatu eta irabazitako 1930eko lehen Munduko Koparen grinagatik, eta berehala hedatu zen Hego Amerikan eta baita gainerako kontinenteetan ere.
1930ean Montevideon sortu zen kirol hau, Uruguaik antolatu eta irabazitako 1930eko lehen Munduko Koparen urtean. Gazteak futbolean asko aritzen ziren eta kantxa gutxi izaten zituzten praktikatzeko, beraz, kalean eta lursail txikiagoetan jolastera behartuta egoten ziren.
Montevideoko Gizonezko Gazte Kristauen Elkarteko (YMCA) Juan Carlos Ceriani irakaslea izan zen bere praktika areto itxietara eraman zuena. Futboleko arauak, eskubaloia, waterpolo eta saskibaloia bezalako beste kirol batzuetako arauekin konbinatuz, zelai txiki eta gogor batera egokitzea bururatu zitzaion. Saskibaloitik jokalari kopurua hartu zuen, talde bakoitzeko bost, eta 40 minutuko joko-denbora guztira; eskubaloitik, ateen tamaina, errebote eskaseko baloia eta zelaiaren neurriak; eta waterpolotik, atezainaren arauak. Hasiera batean, "Aretoko futbola" deitu zitzaion, eta sentsazioa sortu zuen Uruguaien; ondoren, Hego Amerika osora igaro zen, eta kontinente guztietan zabaldu zen[5].
1965ean, Aretoko Hego Amerikako Futbol Konfederazioa sortu zen, kirol honen nazioarteko lehen erakundea. Urte horretan Hego Amerikako selekzioen lehen txapelketa ere ospatu zen.
1971n, Areto-Futbolaren Nazioarteko Federazioa (FIFUSA) sortu zen São Paulon. Erakunde horrek 1982an egin zituen kirolaren lehenengo zazpi mundialak. FIFUSA erakunde independente gisa mantendu zen 2002an desegin zen arte[6][7].
1985eko amaieran, FIFUSAren eta bere afiliatuen krisi ekonomikoaren aurrean, Brasil buru zuten zenbait herrialdek FIFAko presidente zen Joao Havelangeri eta bere idazkari nagusi Joseph Blatterri areto futbola FIFAren antolakuntzan sartzeko eskatzea erabaki zuten[8].
2000. urtean, barne arazoen eta FIFUSAren aurkako salaketen ondorioz federazio eta konfederazio askok utzi egin zuten. Ondoren, FIFArekin bateratzen saiatzeko alternatiba sortu zen, baina akordioak ez zuen aurrera egin. Azkenik, FIFArekin kirola bateratzeko akordiorik lortu ez zuten konfederazioek Areto-Futbolaren Munduko Elkartea (AMF) eratzea erabaki zuten 2002an, egoitza nagusia Asuncionen (Paraguai) jarrita[6].
FIFUSAk utzitako bideari jarraitu zion erakunde berriak, eta kontinenteko eta munduko txapelketekin jarraitu zuen; hasieran, zailtasunak izan zituen FIFArekin (eta oraindik mantentzen dira) zuen gerraren ondorioz. Gerrate hau kirolaren kontrolagatik gertatzen da eta AMFko jokalari eta langile asko FIFAra mugitu direlako. Hala ere, kirol eta zuzendaritza talentu berriak sortzea lortu du, herrialde gehienetan konfederazio kontinental eta nazional berriak sortuz areto-futbolaren ospea areagotu du. Are gehiago, Munduko Jokoen Nazioarteko Elkarteak (IWGA), Munduko Jokoen antolatzaileak, ofizialki aitortzen du AMF.
Areto-futbolaren arauak desberdinak dira AMF edo FIFAren arabera:[3]
Arauak | AMF | FIFA |
---|---|---|
Baloiaren zirkunferentzia | 58-60 cm | 62-64 cm |
Baloiaren pisua | 450-470 gr | 40-440 gr |
Baloiaren presioa | 9 Ibs | 9 Ibs |
Zelaiaren luzeera | 30-40 m | 38-42 m |
Zelaiaren zabalera | 16-20 m | 18-22 m |
Penalti bikoitza jautitzeko distzantzia | 9 m-ko distantzia | 10 m-ko distantzia |
Aldaketak (jokoa geldituta dagoela) | Bai | Ez |
Adaketak (arbitroaren abisua) | Bai | Ez |
Jokalarien penalizazioen metaketa | Bai | Ez |
Hesia | 3 m | 5 m |
Alboko sakea | Eskuekin atera | Hankarekin atera |
Korner | Eskuekin atera | Hankarekin atera |
Txartel urdina | Bai | Ez |
Bost jokalariz osatutako bi talderen artean jokatzen da, eta taldeko lau jokalari eta atezain bat ditu. Aldaketak mugagabeak dira, eta aldatua izan den jokalari bat itzul daiteke zelaira jokatzera. Ez da beharrezkoa jokoa gelditzea aldaketa bat egiteko. Kanporaketengatik edo lesioengatik talde batek hiru jokalari baino gutxiago izango balitu, partida bertan behera geratuko litzateke.
Hauek izan dira erakunde bakoitzeko jokalari adierazgarrienak:
Areto-futbolean formazio desberdinak erabil daitezke:
Pilotarik gabeko ekintza taktikoak dira. Honako hauek aurki ditzakegu:
Baloia gure taldeak duenean egiten diren ekintzak dira. Honako hauek daude:
Areto-futboleko partida batek 40 minutu irauten du eta 20 minutuko bi denboratan banatzen da, baloia jokoan ez dagoen bakoitzean kronometroa geldituz. Gainera entrenatzaileak minutu bat baino gutxiagoko hutsarteak eskatzeko aukera izango du.
Kanporaketa zuzeneko partidetan partida bat berdinketan amaitzen bada, 5 minutuko bi zati gehigarri jokatuko dira. Berdinketak jarraitzen badu, penalen txandara joko da, futbol profesionalaren antzekoa dena. Bost penaltien ordez hiru penalti botatzen dira areto-futbolean.
Klub antolatzaileak gutxienez bi baloi izan beharko ditu prest partida egiteko. Baloi horiek epaileei aurkeztu beharko zaizkie beren aldageletan, aztertu ditzaten eta arauak betetzen dituzten ikusteko.
Pilota borobila da, larruzkoa edo beste material egoki batekoa, 62 eta 64 zentimetro arteko zirkunferentziarekin. 2 metroko altueratik erortzen utziz, errebotea 50 zentimetro baino altuagoa eta 65 zentimetro baino txikiagoa izan beharko da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.