Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Josu Juaristi Abaunz (Azkoitia, Gipuzkoa, 1964ko martxoaren 4a), kazetaria da. Radio Exterior de España irratian, EiTBn eta Egin egunkarian lana egin ondoren, Garako zuzendaria izan zen. 2014ko Europako Hauteskundeetarako Euskal Herria Bilduren hautagaia izan zen BNGrekin batera osatutako hautagaitzan, eta europarlamentaria izan zen 2018an Ana Mirandak ordezkatu zuen arte. 2019tik 2022ra marketingean eta komunikazioan formatu eta egin du lan, Bizilore hezkuntza proiektu aitzindaria sostengatzeko jaio zen Abaraxka Azkoitia Hostel proiektuan. Gaur, herri lanean ari da Azkoitian eta herriko Ingurumen Mahaian eta Maxixatzen Euskaldunon Elkartean hartzen du parte
Josu Juaristi | |||
---|---|---|---|
2014ko uztailaren 1a - 2018ko otsailaren 27a - Ana Miranda Paz (en) → Barrutia: Espainia Hautetsia: 2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeak | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Azkoitia, 1964ko martxoaren 4a (60 urte) | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | kazetaria eta politikaria | ||
Lantokia(k) | Estrasburgo eta Brusela | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Euskal Herria Bildu |
Kazetaritzako lizentziaduna (1989) eta graduondoko diplomaduna da Nazioarteko Harremanetan eta Europar Integrazioan (1996) Euskal Herriko Unibertsitatean.
1985ean hasi zuen bere ibilbide profesionala, Radio Exterior de España irratian, euskarazko erredaktore bezala.
Ondoren, Kulturako erredaktorea izan zen EiTBn (1986-1990) eta Kultura eta Nazioarteko erredaktorea Egin egunkarian (1990-1998). Bertan, Europan hilabetekariaren editore lana egin zuen (1997 – 1998). Gara egunkarian Nazioarteko sailburu bezala hasi zen, 1999an, eta 2004tik 2011ra zuzendari izan zen.
2011tik 2014ra, aldiz, Gararen 7K aldizkari-igandekariko editore izan zen. Erreportaje eta elkarrizketa ugari egin zituen astekari honetan, nazioarteko gaiei buruzkoak eta baita naturari eta zientziari lotuak ere.
EiTBn Katu Kale izeneko musika saioan egin zuen lan.
Artikuluetan, bidaietan eta Naiz.info webgunean duen gaurEUROPE blogean Europako Parlamentuari buruzko lana egin du bereziki. Europako Herritar Ekimena (European Citizens' Initiative) ere hasiera-hasieratik jarraitu eta aztertu du.
1992an Txekoslovakiako banaketaren berri eman zuen; Hilabete batzuk geroago, 1993. urtearen hasieran, Bosniako gerraren berri eman zuen. Batez ere Mostarrera eta inguruko herrietan egon zen, gerraren berri zuzenean emateko.
1995ean Quebeceko independentziako bigarren erreferenduma ere bertatik kubritu zuen.
1996tik Europar Batasunari buruzko informazioan espezializatua da Juaristi (Eginen, Garan, Gaur8n eta 7Kn, bai eta, hilabetean behin, Info7 irratian ere). Bruselara eta Estrasburgora joanda, sarritan berriemaile aritu da Europar Batasuneko gailurretan, osoko bilkuretan, jardunaldietan eta hitzaldietan (Parlamentuan, Batzordean eta Europar Kontseiluan). Bereziki, Europar Batasunaren arkitektura instituzionalaren bilakaera aztertuz, Maastrichteko Itunetik aurrera. Europako Herritar Ekimena (European Citizens' Initiative) ere hasiera-hasieratik jarraitu eta aztertu du.
2004ko maiatzean, Europar Batasunaren zabalkunderik handienaren berri eman zuen Gararentzat, Estonia, Letonia, Lituania, Polonia, Txekiar Errepublika, Eslovakia, Hungaria eta Eslovenia zeharkatuta.
2014ko Europako Hauteskundeetan EH Bilduren hautagaia izan zen, eta Herriek Erabaki koalizioko zerrendaburua izan zen. Koalizioa bigarren indarra izan zen EAEn zein Nafarroan, eta orotara parlamentari bat eskuratu zuen. Josu Juaristi europarlamentaria izan zen GUE-NGL taldean, hauteskunde-akordioen ondorioz 2018an BNGko Ana Mirandak ordezkatu zuen arte, Europako Aliantza Askea taldean.
2019ko Europako Hauteskundeetan EH Bilduk hautagaitza bateratua osatu zuen besteak beste ERC eta BNGrekin (Orain Errepublikak), eta Josu Juaristi EH Bilduren primarioetara aurkeztu zen koalizioaren hautagai izateko. Lorena Lopez de la Callerekin lehiatu zen, eta militantziaren botoen %75,6 eskuratu zuen. Era horretan, Orain Errepublikak zerrendako hirugarren postuan kokatu zen.
Hala ere, 2019ko apirilaren 5ean Josu Juaristik hautagai izateari uko egiten ziola adierazi zuen, bere bikotekide ohiarekin harremana hautsi ondoren jarrera desegokiak mantentzeagatik, besteak beste baimenik gabe lekuz kanpo zeuden mezuak bidaliz. Honen harira EH Bilduk militantzia eten zion behin-behinean, eta laster hautagai berria hautatzeko barne-prozesua abiatuko zela adierazi zuen.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.