From Wikipedia, the free encyclopedia
Zanzibar Afrikako ekialdean dagoen uhartedia da. Indiako ozeanoan dago. Administratiboki Tanzania da, eta bertako hiru eskualde osatzen ditu: Zanzibar Central/South, Zanzibar North eta Zanzibar Urban/West.
Zanzibar | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | estatu federatu eta lurraldeko administrazio-erakunde |
Azalera | 2.461 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 5°54′S 39°18′E |
UTC ordua | Ekialdeko Afrikako Ordua |
Herrialdea | Tanzania |
Bi uharte hartzen ditu barne: Unguja (nagusia, Zanzibar ere deitua) eta Pemba. Bi uharteek lurralde autonomo bat osatzen dute Tanzaniako Errepublikaren barruan.
1.070.000 biztanle zituen 2004an. Zanzibar City da uhartediko hiriburua (391.002 biztanle), Unguja uhartean dagoena.
Tanzaniako itsasertzaren aurrean dagoen koral uhartedia da Zanzibar. Izen bereko itsasarteak bereizten du Afrikako kostaldetik.
Klimari dagokionez lurralde epel euritsua da.
Teka arbola eta erretxina zuhaitzen oihan asko da eta kotoia, azukre kanabera eta kokoa ekoizten dira. Zanzibarrek dauka iltzearen munduko monopolioa.
Antzinatean sultan herria izan zen, eta bertan zegoen Afrikako esklaboen salerosketarako merkaturik handiena. 1890eko hamarkadan, Anglo-zanzibartar Gerra eta gero, britainiar protektoratu bihurtu zen.
1963an, burujabetza lortu zuen Commonwelth erakundearen barruan. Handik urte betera, iraultza bat izan zen, sultan herria desegin eta errepublika sortu zen. Urte hartan bertan, uharteak Tanganikarekin batu ziren eta Tanzaniako Errepublika sortu zuten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.