Bortziriak
Nafarroako eskualdea From Wikipedia, the free encyclopedia
Nafarroako eskualdea From Wikipedia, the free encyclopedia
Bortziriak edo Bortzerriak, Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko eskualde bat da, Euskal Herrian kokatzen dena. Gipuzkoa eta Lapurdirekin mugan dago eta bost herriek osatzen dute: Bera, Arantza, Igantzi, Etxalar eta Lesaka; guztira 8.500 biztanle inguru ditu, herririk handiena Bera izanik. Bidasoa ibaiaren alboetan kokatzen da eskualdea eta bere azalera 262,1 km2-koa da. Bestalde, Nafarroa iparraldean dagoen zonalderik industrializatuena da.
Bortziriak | |||
---|---|---|---|
Euskal Herria | |||
| |||
Lesaka | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Nafarroa Garaia | ||
Udalerriak | Bera, Arantza, Etxalar, Igantzi, Lesaka | ||
Herri handiena | Bera | ||
Izen ofiziala | |||
Geografia | |||
Koordenatuak | 43°14′12″N 1°41′22″W | ||
Azalera | 262,1 km² | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 8.537 (2023: −166) | ||
Dentsitatea | 32,57 biztanle/km² |
Eskualde honek duen izena, osatzen duten bost herriek ematen diete: “bortz” “hiriak”. Florentzio Idoate Iragik dio 1366ko dokumentuetan jada azaltzen dela “Las Cinco Villas” izenean. 1989ra arte herrien izen ofizialak Vera de Bidasoa, Lesaka, Etxalar, Aranaz, eta Yanci izan ziren.
Bost herriak Bidasoa ibaiaren bi aldeetan daude, eta paisaia berde bizia dute. Baserriz josita dago, larreen, iralekuen, pinu, haritz, pago eta gaztainondoen artean. Eskualde hegoaldetik iparraldera bidasoa ibaiak zeharkatzen du, horrela hau ibar bilakatuz.
Nafarroako Foru Komunitateko ipar-mendebaldean dago eskualdea, Nafarroako Mendialdea izeneko eskualde geografikoaren barrenean. Eskualdeak 262,1 m2-ko azalera du eta Kantauriko haranetako parte da. Bortziriak, hainbat eskualdeekin egiten du muga: mendebaldean Bidasoaldea eta Oiartzualdea eskualde gipuzkoarrak aurkitzen dira; iparraldean Ezpeletako kantonamendua; hegoaldean berriz Malerreka eskualdea eta ekialdean, Baztanaldea.
Klima atlantiko-hezea du Bortziriak, negu garaian tenperatura antzekoak izaten dira eta euria maiz egiten du eskualde osoan. Batez besteko tenperaturak 12º-14ºkoak dira eta prezipitazioak 1600-2000mm artean ibiltzen dira. Prezipitazioengan eragiten duen faktore garrantzitsuena itsasoarekiko eskualdeak duen hurbiltasuna litzateke, prezipitazio gehienak inguru horretan deskargatuz. Hala ere, prezipitazioek urtean maiztasun handia izaten duten arren, nahiko berdinak diren euriak izaten dira.
Itsasoaren hurbiltasunak eta altitude baxuko haranak izateak ere badu tenperaturan eragina, apalagoak bilakatzen baititu.
Klima zehatz honek, zuzenean eragiten bertako biodibertsitatean. Pagoa eta haritza izan dira bertako landareak, baina, azken hamarkadetan gizakiak hauek bota eta pinu sailak landatu ditu. Orain pagoak eskualdeko leku altuetan aurkitu daitezke eta haritzak herri alturetan gutxi gorabehera.
Lur sailen erabilerari erreparatuz, herri inguruetan erabilera herritar zein industrialak nabarmentzen dira, zehazki Lesaka eta Bera inguruetan, horiek baitira gune industrializatuenak. Beste guztia, landa lurrak dira eta mendian gora eginez gero, baso eta belardiak aurki ditzakegu.
Datu klimatikoak (Lesaka, 1991-2022) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 22.5 | 28.0 | 29.5 | 32.0 | 37.0 | 44.0 | 43.0 | 42.0 | 39.0 | 34.0 | 29.0 | 28.0 | 44.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 11.8 | 13.3 | 16.0 | 17.8 | 21.2 | 24.0 | 25.9 | 26.5 | 24.5 | 20.7 | 15.2 | 12.7 | 19.1 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 7.7 | 8.6 | 10.8 | 12.5 | 15.8 | 18.7 | 20.6 | 21.0 | 18.8 | 15.7 | 10.9 | 8.6 | 14.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 3.5 | 4.0 | 5.6 | 7.3 | 10.4 | 13.3 | 15.3 | 15.6 | 13.1 | 10.7 | 6.7 | 4.5 | 9.2 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -12.0 | -8.0 | -8.0 | -3.0 | 2.0 | 4.0 | 8.0 | 7.0 | 5.0 | 0.0 | -6.0 | -9.0 | -12.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 208.3 | 174.5 | 163.5 | 158.1 | 140.8 | 96.2 | 71.6 | 92.6 | 117.9 | 146.7 | 235.5 | 203.1 | 1808.7 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 131.3 | 129.2 | 108.3 | 80.6 | 119.3 | 102.4 | 59.3 | 201.3 | 82.6 | 95.1 | 119.5 | 176.2 | 201.3 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 14.9 | 13.5 | 13.9 | 15.2 | 14.9 | 12.6 | 11.9 | 12.2 | 11.8 | 13.1 | 15.2 | 14.2 | 163.3 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 0.8 | 0.7 | 0.4 | 0.1 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.3 | 0.2 | 2.6 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[1] |
Eskualdeari bortz herri hauek ematen diote izena, alfabetikoki ordenaturik:
Biztanleriari dagokionez, Bera eta Lesaka dira herri jendetsuenak, hurrenez hurren 3.792 eta 2.731 biztanle izanik. Etxalar, Igantzi eta Arantzak aldiz, 833, 572 eta 609 biztanle dituzte. Hala ere, nahiz eta biztanleriaz oso jendetsua ez den eskualdea izan, deigarria da azken 10 urteetan, zer-nolako bilakaera izan duten zifra horiek. Izan ere, Etxalar ez beste herri guztietan, biztanleriak behera egin baitu.
Etxalar herriko kondaira batek dionaren arabera, Ponpeiok sortutako herria dela esaten da, Pirineoak zeharkatuz, Erromatik zetorrela eta Pompaelo izena jarri ziotela eta herria defenditu zutela esaten da, horrela bere zereginen gunea bihurtuz.[2]
Orain dela 4.000 urte ingurukoak dira Arantzako lehen aztarnak. Lehen biztanleen aztarnak ere badira. Hauen heriotza eta lurperatze errituen aztarnak: trikuharriak, harlauzez osaturiko hilobiak, hildakoaren gorpu osoa lurperatzeko tokiak; eta harrespilak, zutarri txikiez osaturiko zirkuluak, erdian hildakoaren errautsak ontzi batean lurperatzeko tokiak. Hildakoaren gorpuaren edo errautsen ondoan gezi puntak eta zintzilikariak agertu dira, ustez hurrengo bizian lagungarriak izan ahal zirenak.
Etxalarri Orreagako batailan 778. urtean porrot egin ondoren, Eblo eta Azeari Garindoitz I.ak Karlomagnoren aginduz Etxalar indarrez hartzen saiatu zirela diote, baina ez zutela bereganatu esaten da.Gartzia V.a Ramiritz, Iruñeko lehen erregeak, "Abarka" ezizena zuen, frankoen kontrako borrokaldia eduki zuen Etxalar inguruetan eta, herriaren zerbitzu leiala eskertzeko, pribilegioak eta armarri bat eman zizkion abarken irudiarekin (996). Santxo Gartziak biziki estimatzen zuen herria eta horren seinale Sobrarbe gurutzea oparitu zion.
Antso V.a Ramiritz, Aragoiko erregea, Iruñeko errege izendatu zutenean (1076), Etxalartarrek izendapena ukatu zuten. Gartzia V.a Ramiritzek, berriz, Etxalartarrak lagundu zituen errege izendatu zutenean.
Beste aldetik, Lesakako lehen gizaki arrastoak Erdi Arokoak dira Agina inguruko trikuharri eta Mairubaratzetan aurkituak. Herriaren lehen aipamenak berriz, 1203. urtekoak dira Alfontso VIII.ak Hondarribiari emandako gutun batean azaldutakoak. Hala eta guztiz, 1266. eta 1280. urteetako kontu-erregistroetan, ez da Lesakak ordaindutako zergarik agertzen, ondorioz, XIV. mendearen lehen erdialdean Lesakako udalerria sortu zela esaten da.[3]
Igantziko udalerria Foruen liburuan agertzen da lehen aldiz aipatua 1366an, Bortzirien barruan sartuta.
1402. Nafarroako errege Nafarroako Karlos III.ak Lesakako eta Berako herritarrei hainbat pribilegio eman zizkien, bere lurra gipuzkoarren eta lapurtarren izenean defenda zezaten.
Azkenik, historiaren zati honetan, XII. mendean sortu zen Arantza Nafarroako Erregearen menpean. Erdi Aroan eraiki ziren lehenengo burdinolak, herrigunetik kanpo eta
erreka ondoan, eta hauek dira Arantzako etxe zaharrenetarikoei izena eman diotenak: Aranibar, Ola eta Ibarrola.
1499. urtean hamabost egunean behin azoka egiteko baimena eman zen Lesakan eta urtean bi feria egitekoa. Honen ondorioz biztanleriara nabarmen igo zen garai horretan. Hori dela eta, 1486an, 500 biztanle zituen Lesakak; 1553an, aldiz, 264 ziren bertan bizi ziren familiak eta 1646an, 293. Azpimarragarria da 1786. urtean 2.035 biztanle bizi zirela Lesakan.
1562an bi burdinola zeuden Igantzin. Bi mende ondoren, burdinola bat zegoen eta herritarrek alokatzen zuten. 1818an Juan Bautista eta Juan Francisco Belarra anaiek memoriala gortetara eraman zuten Frantziarako esportazio tasak jaisteko eskatzen. Memorialak inguruko 22 burdinolen izenean hitz egiten zuen, bertako biztanleen gehiengoaren bizi bitartekoa metalaren lanketa zela esanez.
1610eko Logroñoko Fede Autoarekin amaitu ziren gertaera tragikoetan, 40 pertsonari ustezko sorginkeria-praktiken lekukotza egin zitzaien, eta horietatik 20k bertan akelarre bat zegoela aitortu zuten. 15 urte arteko neskato batzuek aitortu zuten harreman sexualak izan zituztela deabruarekin, baina Gorlarte Jesuitak 1611n egin zuen txostenean agertzen denez, "aztertu ondoren, osorik aurkitu dira".
Bera, Arantza eta orokorrean Bortzirietara 1610 inguruan artoa ekarri zen Ameriketatik, ondoren Baionatik behera eta hortik aurrera nekazarien oinarrizko laborea izan zen. Horrela, artoa, talo edo opila izan dira bertako oinarrizko janariak.
1638. urtean Louis de Rouvroy, Saint-Simongo dukearen tropek, Altzate eta Urtubiko jaunaren gidaritzapean, Berari su eman eta goitik behera erre zuten.
1795eko ekainaren 24tik abuztuaren 1era, frantsesek Igantzi okupatu zuten, Konbentzio gerraren harira.
Igantzi ez zen izan Konbentzio Gerrak zapaldu zuen bakarra, Bera ere 1794ko uztailera arte, Espainiako tropek okupatu zuten. Hurrengoan, 1794ko uztaila bukaeratik aurrera, frantsesek hartu zuten herria, eta bertan izan ziren, 1795eko ekainean guda bukatu zen arte.[4]
1813-1814. urteetan Napoleondar Gerrak zirela eta, 1813ko abuztuaren hasieran, tropa aliatuak, Wellingtongo dukea, Arthur Wellesley, agintean zutela Bortzirietan, Urdazubin eta Donezteben finkatu ziren, Nicolas Jean de Dieu Soult frantsesarenei jarraikiz. 1813ko azarora arte izan ziren bertan, eta heriotza--krisi nabarmena eragin zuten. Egoera horretan, 1813ko irailaren 1an, Berako San Migel zubiko gudaldia izan zen.
1830ko urriaren 20an, Francisco Espoz Mina jenerala Berara igaro zen, konstituzio liberala absolutismoaren izenean aldarrikatzeko intentzioarekin. [5]
1838.urteko Lehen Karlistaldian, zehazki, apirilaren 4an, liberalek herria utzi zutenean Berako eliza erre zuten, eta kalte nabarmenak eragin zituzten.
1855eko maiatzaren 1eko Desamortizazioari buruzko Legea betez, herri horretan, 1864an, errota bat saldu zen baratzearekin, burdinola bat etxearekin, teileria bat eta etxe bat kotxea gordetzeko lekuarekin.
1872an Karlos Maria Borboi Austria-Estekoa Beratik sartu zen, Amadeo I.a Savoiakoa aurkako gerra aldarrikatzeko. Hirugarren Karlistaldian, Manuel Ignazio Santa Kruz Loidi apaizak zenbait borrokaldi eragin zituen Beran.
XX. mendean, industriaren barnean zeuden hainbat zentral elektriko eta zenbait zerrategi Arantzan ,1913. urtean, “Electra Aranaz” zentral elektrikoa sortu zen, eta gutxienez 1800 zaldi produzitzen zituen Errenteriako papertegirako edo mugako trenentzat.
Arantzako populazioa pixkanaka igotzen joan da nahiz eta gora-behera batzuk eduki 1950. urtera arte, orduan 1200 biztanletara iritsi zen. Ordutik biztanle kopuruak behera egin du. Asko izan dira herritik kanpo lana bilatu behar izan zuten arantzarrak, gehienak herrian ikasitakoa egiteko: Amerikara artzainak joan ziren, Pirinioetara eta Alpeetara mendiko mutilak, eta kostaldeko hoteletara neskak eta zerbitzariak. [6]
Bortziriak osatzen duten 5 herriek armarri bera dute.
Armarri osoa apaingarriz inguratua ageri da eta gainean koro batekin. Lau laukitan zatitutako armarria da eta bakoitzak bere berezitasun eta esanahiak ditu.
Lehendabiziko laukia lau zatitan banatuta dago: lehendabizikoak eta laugarrenak, zilarrezko fondoa dute eta burdinezko bi aizta makil edo gezi urdin; bigarren eta hirugarrenean, urrezko fondoan, dituzten bi otso ibiltari ageri dira.
Bigarren laukian, zilarrezko fondoan, zeruko lainoen gainean ihes egiten duen gurutze urdina ageri da, 724. urte inguruan herrian azaldu zenaren oroimenez.
Hirugarren laukian, gorrian, Nafarroako banderan agertzen diren urrezko kateak agertzen dira, erdian esmeralda berdea duela, Nafarroako erregek Navas de Tolosan Miramolin el Verde-ren kontra irabazitako gudaz geroztik erabiltzen dena honi erreferentzia egiteko.
Laugarren karratuan, zilarrean, zuhaitz berde bat agertzen da eta bere alboetan lokarri gorriekin lotutako urrezko bi abarka daude, Antso Abarka-ren armak.[3]
1499.urtean, Juan III.a Albret erregeak eta Nafarroako Catalina I erreginak 15 egunean behin merkatu bat egiteko baimena eman zuten, eta baita urtean bi azoka egiteko baimena ere. Horrek, burdinolak jartzearekin batera, eskualdearen garapen ekonomikoa bultzatu zuen. [7]
1950ean, biztanleriaren % 6,8 baino ez zegoen industrian lanean. Enpresa berriak sortu arren, nekazaritza-giroa zen nagusi. 1964an, Nafarroako Diputazioak industria sustatzeko plan bat egin zuen, kanpoko inbertsioa erakartzeko. Egungo industriaren pisua burdinola eta metalen fabrikazioarena izan zen.
1958ko ekainaren 6an, José Luis Várez Fisa buru zuen industrialari talde bat notarioaren aurrean aurkeztu zen, altzairua ijezteko enpresa bat eratzeko asmoz: Laminaciones de Lesaca, SA. Industrializazioak, 1958. urtetik aurrera enpresa ezartzearekin batera, aldaketa sakona eragin zuen herriaren ezaugarrietan, eta biztanleriaren hazkunde handia eragin zuen.
Enpresa horrek hazkunde ikaragarria izan zuen 60ko hamarkadan (200 langileko fabrika bat eta 70.000 tonako ekoizpena). Herrian eta eskualdean ere aldaketa soziologiko handia eragin zuen. 1970eko eta 1980ko hamarkada zailetan mobilizazio eta greba asko egon zirenez, 1973an, industria siderurgikoaren egoera zailean, Várezek Laminaciones de Lesaca Bizkaiko Labe Garaiei saltzea erabaki zuen. Hortik aurrera, siderurgiak egindako fase guztietatik igaro zen, eta munduko talde siderurgiko garrantzitsuenetako bat bihurtu zen. [8]
Historikoki eskualdearen diru-iturri nagusia lurren laborantza izan den arren, 50eko hamarkadatik gaur egunera, Lesaka eta Beran batez ere, industria guneak gailendu dira, batez ere burdinola eta metalen fabrikazioaren inustria nagusituz. Indar ekonomiko handia duten enpresen ingurune bilakatu dira. Hala ere, arto, indaba edota sagarren ekoizpenak ere jarraitzen du.[9]
Hemen, eskualdean kokatzen diren egungo industriarik ezagunenak:[10][11]
1988an Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea sortu zen Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesakako herritarrei arreta emateko eta baita Gizarte Zerbitzuak herritarrengana hurbiltzeko ere. Unibertsaltasuna, berdintasuna, hurbiltasuna, herritarren parte-hartzea eta kalitatea bezalako printzipioetan oinarritzen da. Gainera, erabiltzaileek zerbitzuetara berdintasunez iristeko eta parte hartzean erabakiak hartzeko eskubidea dute[erreferentzia behar].
Momentuz lau programa ditu abian: harrera eta orientazioa; mendekotasuna; haurrak, gazteak eta familia, eta gizarteratzea. Horrez gain, beste hiru proiektu prozesuan daude: berdintasunaren arloa, boluntariotza-taldearekiko lankidetza eta enplegu sozial babestua.[12]
Hau da 2019ko eta 2023ko udal-hauteskundeetan erregistratutako datuen konparazioa [13]:
Bortziriak eskualdeko 2019 eta 2023ko udal-hauteskundeakko udalbatza | |||||
Alderdia |
2019 |
2023 | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
EH Bildu | 15 / 36 |
19 / 36 |
|||
GBAI | 5 / 36 |
4 / 36 |
|||
Herrirako (Bera) | 4 / 36 |
2 / 36 |
|||
Herri Taldea (Etxalar) | 5 / 36 |
4 / 36 |
|||
Herri Taldea (Igantzi) | 7 / 36 |
7 / 36 |
|||
UPN | 0 / 36 |
0 / 36 |
|||
PP | 0 / 36 |
0 / 36 |
|||
NA+ | 0 / 36 |
0 / 36 |
|||
Datuen iturria: |
Nafarroa Garaiko ingurunerik euskaldunenen artean dugu Bortziriak, euskal hiztunak biztanleen % 70etik gora izanik. Eskualdea osatzen duten herri guztiak UEMAko kide dira. Euskalkiari dagokionez, eskualdeko berezko hizkera goi-nafarrera da, zehazki, iparraldeko goi-nafarrera.
Ehuneko hirurogeita hamar horrek, euskararen erabilera gailentzen dela adierazten digu. Hori horrela izateko lan egiten duten hainbat proiektu aurki daiztezke eskualdean bertan, hala nola: Ttipi-Ttapa komunikazio taldeak euskarazko aldizkaria (paperez eta interneten) eta telebista katea eskaintzen ditu. Bestalde, bertsolaritza moduko jarduerak bizi-bizi daude gaur egun Bortzirietan. [17]
Bortzirietako Euskara Mankomunitatea ere bertan kokatzen da, xedetzat bizitzako arlo guztietan euskararen normalizazioa lortzea duena. Nahiz eta euskara izan gailentzen den hizkuntza, bertako gazte askok gipuzkeraz hitz egiten zutela nabari zuten eta beraz, bertako euskalkia berriro erabiltze aldera, lanean jarduten du Euskara Mankomunitateak, Ahotsak proiektuarekin batera. Hauek hainbat ikerketa egin dituzte, bai euskararen erabileraren inguruan eta baita bertako euskalkiaren inguruan ere. Badaude bertan soilik erabiltzen diren hainbat hitz:
Aiako harria (837 m) Bortzirietako ipar-mendebaleko muturrean dago, Gipuzkoako Oiartzualdea eta Bidasoaldea eskualdeekin mugakide, Lesaka, Irun eta Oiartzun artean. Halaber, hainbaten ustez Mendebaldeko Pirinioetako lehen tontorra da, itsasotik begiratuta. Hortik gertu, Bianditz (844 m) eta Larhun (905 m) mendiak ere aipatzekoak dira, azken hau Bera, Sara eta Azkaine artean dagoena. Mendaur (1.1.31 m) eta Izu (829 m) Arantza aldean daude kokatuta. [19]
Bidasoa da Bortzirietako ibai nagusia, Igantzitik eta Beratik igarotzen da, hegoaldetik Sunbillatik etorrita. Gipuzkoan sartzen da Endarlatsa auzotik pasatuta. Bidasoko bide berdea Doneztebetik Beraraino luzatzen da gaur egun, ibaiaren ibilbidetik paraleloa doana eta garai bateko Bidasoko trenaren bidearen zati bat hartzen duena. [20]
Bestela, Lesakan Endara urtegia aipatzekoa da, izen bereko auzoan dagoena eta San Anton izena ere hartzen duena. Aritxulegi inguruan kokatuta dago, lehen aipatutako Aiako Harriaren azpian. Endara ibaiaren urak jasotzen ditu. Paisaiari dagokionez, zelaiak, iratzeak eta pinudi, harizti, pagadi eta gaztainondo basoak dira nagusi, klima ozeanikoarekin lotuta. [21][22]
Paisaiari dagokionez, zelaiak, iratzeak eta pinudi, harizti, pagadi eta gaztainondo basoak dira nagusi, klima ozeanikoarekin lotuta. [21]
Horrez gain badira hainbat naturgune eskualde honetan:
Horrez gain badira hainbat ondasun arkeologiko herri honetan:
Arantzako beste ondasun arkeologiko:
Etxalarreko beste ondasun arkeologiko:
Berako beste bi erlijio-eraikinak:
XIV. mendean eraikia izan zen eta orain dela urte gutxi arte dorretxeak baserri itxura zuen. Luzaroan huntzak estalirik egon arren, ezaugarri bereziak gorde ditu eta gaur egun itxura bikaineko eraikina da. Julio Caro Barojak idazlan batean baino gehiagotan marraztu zuen, betiere dorretxearen jatorrizko itxura mantenduz. [55]
Bestaberri egunean prozesio bat egiten da, eta ibilbidean zehar zapi bat irekitzen da, iratzez estalia. Herriaren bandera txistua ukitzen duen melodiarekin mugitzen da. Urtean egiten diren beste jai batzuk:
Gabonzahar gauean ere badituzte ohitura batzuk:
Inauterietan batetik artzai eta inudeen dantzak egiten dituzte. Bestetik, inauterietako astelehenean, zingar-arrautzearen eskea egiten da. Kuadrilak mozorrotu eta baserriz baserri ondorengoa abestuz eskean aritzen dira: "zingar-arrautze, zingar-arrautze, bat ez bada bertze, bertze!" [57][58][59]
Herriko festak abuztuaren 15ean izaten dira, Amabirjiniaren omenez. Honako ekitaldiak izaten dira: musika, dantzak, meza eta prozesioa. Ondoren, herriko gazteek rock kontzertua antolatzen dute.
Inauterietan ere badituzte hainbat ohitura:
Herriko festak abuztuaren 14tik 18ra iztaen dira. 14an jai-bezpera da, 15ean patroiaren eta Amabirjinaren eguna, 16an haur eta gazteen eguna eta 18an erretiratuen eta Asauren eguna.
Herriko festak irailaren 29an, San Migel egunean egiten dira eta hurrengo edo aurreko egunetan. Jaietan herriko dantza-taldearen emanaldiaz, kontzertuez eta hainbat jai-ekitaldiz goza daiteke.
Erritual dantzatu horretan, kapitain batek bi ilaratan banatzen diren gazteez osatutako segizioa zuzentzen du. Haien janzkera zuria da, koloretako zintak, espartinak eta kaskabiloak ditu zango-sagarretan. Azkenik, hiribilduaren bandera zubiaren gainean jartzen da.
NA-1000tik - NA-1999ra
NA-4000tik - NA-4999ra
NA-8000tik - NA-8999ra
Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Ministerioak 3,75 milioi euroko dirulaguntza eman dio Nafarroako Gobernuari, NA-4000 errepidearen saihesbide-proiektua idatzi eta gauzatzeko. Saihesbide hori Foru Komunitateko sare autonomikoaren parte da, Lesaka udalerriaren parean.
Populazio-aldaera hori egitea beharrezkoa da Lesakako zentroa eraberritze-plana burutzeko. Udalerri- eta mugikortasun-eredu horrek oinezkoak lehenesten ditu, herritar guztien irisgarritasuna bermatzen du eta, bereziki, kolektibo zaurgarriak hartzen ditu kontuan. [68]
Hainbat ikastetxe, eskola, ikastola... daude eskualde osoan banaturik. Hala ere, Berako Toki Ona BHI-n elkartzen dira, batxilergo zein goi maila ikasketak egin nahi dituzten gazteak. Bertan soilik baitago ikasketa horiek egiteko aukera. [69]
Hemen agertzen dira Bortziriak eskualdean dauden aukera desberdinak, guztiak D ereduan izanik:
Nafarroa Garaian, osasun-sistema Nafarroako Gobernuaren menpe dago, zehazki Osasun Departamentuaren menpe. Herrialdea bi barrutitan banatzen da, bakoitzak erreferentziako ospitale bat duela, eta eremu bakoitzak eskualde desberdinak ditu, horietako bakoitza osasun-etxe bati atxikita, eta osasun-etxe horrek ematen dio zerbitzua bere lurraldeari.
Osasun-etxe horietan biltzen dira herritarrak aldizka artatzen dituzten lehen mailako arretako profesionalak (pediatria, erizaintza...). Zainketa espezializatuagoetarako, barruti bakoitzeko ospitaleak arduratzen dira haietaz, nahiz eta espezialitate oso zehatz batzuk Nafarroako Unibertsitate Ospitalean bakarrik dauden eskuragarri, Iruñean.[70]
Eskualde honetan honako osasun-etxe hauek daude:
3 dira, Bortziriak eskualdetik pasatzen diren autobus lineak, zehazki La Burundesa [71] eta La Baztanesa [72] enpresetakoak. Hona hemen bakoitzaren ordutegiak:
Bortziriak eskualdetik pasatzen diren autobus lineak | ||
---|---|---|
LA BAZTANESA | ||
Iruñea-Mugaire-Donostia | ||
Hasiera | Ibilbidea | Helmuga |
Iruñea | Iruñea (Autobus geltokia) • Burlata • Atarrabia • Sorauren • Olabe • Enderitz • Ostitz • Burutain • Etulain • Olague • Lantz • Arraitz Bentak • Almandoz • Berroeta • Mugaire • Narbarte • Legasa • Doneztebe • Sunbilla • Igantziko Bentak • Etxalar (Hotela) • Lesaka (Zubia) • Bera (Agerra, Zalain 12) • Behobia • Irun • Donostia | Donostia |
Elizondo-Donostia | ||
Hasiera | Ibilbidea | Helmuga |
Elizondo | Elizondo • Irurita • Arraioz • Mugaire • Narbarte • Legasa • Doneztebe • Sunbilla • Igantziko Bentak • Etxalar (Hotela) • Lesaka (Zubia) • Bera (Agerra, Euskalduna, Zalain industrialdea 12) • Behobia • Irun ( San Juan plaza, Pasealekua 43) • Errenteria • Donostia Autobus geltokia | Donostia |
LA BURUNDESA | ||
0028 Irun-Iruñea | ||
Hasiera | Ibilbidea | Helmuga |
Irun | Irun (Ospitalea, Renfe, Colon pasealekua 43, San Juan Plaza) • Behobia • Bera (Zalain industrialdea 12 • Toki ona, Herreria, Agerra) • Lesaka (Suhiltzaileak, Bidegurutzea) • Etxalar Bidegurutzea • Igantzi Bentak • Sunbilla • Doneztebe • Legasa • Narbarte • Oronoz-Mugaire • Arraitz Bentak • Olague • Ostitz • Sorauren • Iruñea | Iruñea |
Bortzierietako kirol talde, elkarte zein azpiegituren zerrenda:[69]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.