Remove ads
Nafarroa Garaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Lesaka[6] ([les̺aka]) Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Bortzirietako ibarrekoa, Baztan-Bidasoa eskualdekoa. 2014. urtean 2.742 biztanle zituen.
Lesaka | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Lesakako Beheko plaza. Aurrealdean, Onin erreka —hiribildua bitan banatzen du— eta harlauzazko zubia; hortxe dantzatzen da, San Fermin egunez, zubigainekoa. Atzealdean, Eskol Ttiki etxe arkupeduna. [1][2] | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Iruñea | ||
Eskualdea | Bortziriak | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Lesaka | ||
Alkatea | Ladis Satrustegui Altzugarai (EH Bildu) | ||
Posta kodea | 31.770 | ||
INE kodea | 31153 | ||
Herritarra | lesakar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 43°14′57″N 1°42′14″W | ||
Azalera | 55,54 km² | ||
Garaiera | 77 metro | ||
Distantzia | 75 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 2.731 (2023: −21) | ||
Dentsitatea | 50,04 bizt/km² | ||
Zahartzea[3] | % 32,18 | ||
Ugalkortasuna[3] | ‰ 38,66 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[3] | % 78,96 (2011) | ||
Desberdintasuna[3] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[3] | % 8,81 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[4][5] | % 78,00 (2018: %-2,78) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.lesaka.eus/ |
Lesakako tokirik garaiena Bianditz gailurrean da, itsas mailatik 840 metro gorago; eta baxuena Endarlatsan, itsas mailatik baino 18 metro gorago baita hor Bidasoa. Bi gune horien artean dago herrigunea, 77 metroko garaieran.[7] Onin errekak udalerria gurutzatzen du, hiribildua bitan banatuz, eta ekialdean Bidasoarekin bat egiten du. Aipatzekoak dira, halaber, hidrologiari dagokionez, Endara urtegia (San Anton) eta Domiko.
Inguruko mendien artean hauek dira aipagarrienak: Frain (408 m.) ekialdean, Unanua (650 m.) hegoaldean, lehen aipatutako Bianditz (840 m.) eta Errenga (794 m.) mendebaldean eta Aiako harria (821-832 m), Agiña (614 m) eta Kopakarri (596 m).
Lesakak mugakide ditu iparraldean Irun (Gipuzkoa); hegoaldean Goizueta, Arantza eta Igantzi; ipar-ekialdean Bera eta ekialdean Etxalar; eta mendebaldean Oiartzun (Gipuzkoa).
Lesakak klima atlantiko-hezea du, negu garaiko aldaketa termiko txikia, eta urte osoan zehar jausten den eurite ugariekin. Neguak ez dira oso hotzak izaten, eta udak nahiko epelak dira. Batez besteko tenperatura 12-14 gradukoa eta prezipitazioak 1.600-2.000mm artekoak izaten dira. Urteroko egun euritsuak 180 inguru dira.
Jatorrizko landaredia (pago eta haritzez osatutakoa) ia erabat desagertu da gizakiaren eragina dela eta. Pagoak udalerriko gunerik garaienetan aurki zitezkeen, eta haritzak gunerik baxuenetan. Gaur egun pagadiak udalerriaren mendebalde eta ipar-mendebaldean daude eta hariztiak iparralde eta sakabanatutako beste hainbat guneetan. Gizakiak jatorrizko basoak kendu eta pinu sailak landatu ditu (intsinis pinua eta Japoniatik ekarritako laritza).
Lesakan bi estazio meteorologiko daude, bata itsasoaren mailatik 76 metrora, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak 1979an jarria,[8] eta bestea San Anton auzoan, itsas mailatik 305 metro gorago, 1991ean jarria.[9]
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Herriguneak bi zati ditu, Onin errekak bereiziak: Legarrea ekialdean, Pikuizelaia mendebaldean.[7] Elkarren aurka liskarrean aritu eta gero, XV. mendean bake hitzarmena egin zuten antzinako bi auzo haiek; dirudienez, sute baten aurka guztiak batera aritu behar izanak bultzatu zituen bakeak egitera. Bake hitzarmen haren adierazgarritzat, urtero San Fermin egunez zubigainekoa dantzatzen dute, Beheko plazan, harlauzazko zubiaren gainean (kapitainak) eta Onin errekaren alboetako karelen gainean (gainerako dantzariek).[1][2]
Hauek dira Lesakako gaur egungo auzoak:
XX. mendean zehar aski egonkor mantendu zen Lesakako biztanle kopurua. Kopururik txikiena 1950eko hamarkadan izan zuen (2.200 biztanle inguru) eta gehien 1980ko hamarkadan (3.000 inguru).
Lesakako biztanleria |
---|
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 102 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,68 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Nafarroa Baiko zerrenda baturik egon gabe eta Eusko Abertzale Ekintza legez kanpo utzi zutela, 2007an EAJ (5 zinegotzi) izan zen nagusi; aldiz, EAko (2) Koldo Aingeru Erkizia Otsoteko bihurtu zen alkate, Aralarretik hurbileko[11] Onin Udal Taldearen (4) botoekin. Baliogabeko botoak 317 izan ziren (emandako guztien %18,53) eta boto zuriak 24 (%1,72). Abstentzioa %27,56koa izan zen. 2009an Erkiziak dimititu eta gero EAJko Juan Fermin Mitxelenak hartu zuen alkatetza[12].
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
EAJ | 658 | 5 |
Onin Taldea | 451 | 4 |
Eusko Alkartasuna | 261 | 2 |
2011n hauexek izan ziren aurkeztutako zerrendak eta lortu zituzten zinegotziak: Bildu (6; Peio Etxabide alkate bihurtu zen), EAJ (5), PSN (0) eta UPN (0). Herri honetan, beraz, ez zen NaBai 2011ko zerrendarik aurkeztu.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Bildu | 731 | 6 |
EAJ | 670 | 5 |
PSN | 77 | 0 |
UPN | 46 | 0 |
Udaletxea, XVII. mendearen amaieran eraikitako egitura barrokoa da. Eraiki zenetik hainbat aldiz eraberritu da (batez ere, barrualdea). Lesakako Plaza Zaharrean dago eta Nafarroa iparraldeko eraikuntzen ezaugarri tipikoak biltzen ditu. Beheko solairuan, zutabedun ataria dago, bi koloreko harriz egina. Azken eraberritzea 1980ko hamarkadaren amaieran egin zen, 19,3 milioi pezetako aurrekontuarekin. Udala alkateak eta hamar zinegotzik osatzen dute.
2007-2009 | Koldo Erkizia Otsoteko | EA |
2009-2011 | Juan Fermin Mitxelena Larralde | EAJ |
2011-2015 | Peio Etxabide García | Bildu |
La Burundesa autobus konpainiaren Donostia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Maiztasunak aldakorrak dira, baina gutxinez bi zerbitzu izaten dira norabi bakoitzean egunero. Lineak honako ibilbidea egiten du:
Lesakako festak uztailaren 6tik uztailaren 10era ospatzen dira. Uztailaren 7a, San Fermin eguna, egun garrantzitsuena da.
Inauteriak bereziak dira Lesakan. igandean Zakuzarrak eta Goitarrak izaten dira. Inaute astelehen eta asteartean Fraindarrak ibiltzen dira arraultze-eskean.
Aipatzekoa da, halaber, azaroko bigarren hamabostaldian ospatzen den udazkeneko azoka. Lesaka ezaguna da, orobat, Olentzeroren inguruan egiten dituen ospakizunak direla eta. Izan ere, zenbait ikerlarik (historialariak eta etnografoak, batez ere) Lesakan kokatu dute eguberrietako pertsonaia mitiko horren sorrera.
Beti Gazte kirol elkartea nabarmentzekoa da, futbola, mendia, txirrindularitza, herri kirolak eta bertze atal batzuk lantzen dituena.
Bortzirietako Bertsolaritza eskola Lesakan dago, Manolo Arozena arduradun eta Estitxu Arozena eta Erika Lagoma irakasle dabiltzalarik.
Musika arloan, Lesakako Musika Banda azpimarratzekoa da, Nafarroa osoko zaharrenetarikoa, 1857an sortua baita. Halaber, herrian bi abesbatza, txistu, trikiti eta dantza talde bana daude, Tantirumairu folklore taldearekin batera.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.