Sorauren
Ezkabarteko kontzejua, Nafarroa Garaian From Wikipedia, the free encyclopedia
Ezkabarteko kontzejua, Nafarroa Garaian From Wikipedia, the free encyclopedia
Sorauren[1][lower-alpha 1] Ezkabarte ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Iruñeko merindadean eta Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean dago, Iruñea hiriburutik 8,6 kilometrora. 2020 urtean 190 biztanle zituen.
Sorauren | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Pilotalekua eta eliza; atzealdean Txumendi | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Ibarrak (Iruñerria) |
Udalerria | Ezkabarte |
Administrazioa | |
Mota | kontzeju |
Izen ofiziala | Sorauren |
Posta kodea | 31194 |
Herritarra | soraurendar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°52′03″N 1°36′31″W |
Azalera | 6,27 km² |
Garaiera | 456 metro |
Distantzia | 8,6 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 190 (2020) |
Bertako biztanleak soraurendarrak dira.
Baionatik | Donejakue bidea Baztango bidea |
Donejakuera | |||||
Olaitz (2,4 km) |
Sorauren | Arre (4,3 km) | |||||
Sorauren toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
Soraurengo armarria Ezkabarteko armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[3]
« | Armarri erdibituta: lehen hondo urdin batez eta aurrean urrezko arrano batez osatuta dago eta bigarren hondo hori batez eta aurrean lehoi gorri batez. | » |
Sorauren Ezkabarte ibarrean dago, Iruñeko merindadean. Bitxia da kalean zehar etxe barruko labe zintzilikatu pare bat ikus daitezkeela. Nafarroako iparraldean horrelako hainbat ikusten dira.[4]
Ezkabarte udalerria Iruñeko saihesbideak (PA-30) eta N-121-A errepide nagusiak zeharkatzen dute, baita Aitzoainekin lotzen den tokiko errepide batek ere. Udalerriaren erliebea Ultzama ibaiaren ibarrak definitzen du ekialdean, eta Pirinioaurreko lur-eremu menditsu batek gainerako lurraldean. Hegoaldean, gainera, Ezkaba mendia nabarmentzen da (895 metro), Iruñearekiko eta haren metropoli-eremuarekiko hegoaldeko muga egiten duena.
Iruñerritik pasatzen den Arga ibaiaren ibilbidean 32 kilometro inguruko natur pasealekua antolatu zuen Iruñerriko Mankomunitateak. Parkean Ultzama ibaiko adarra Soraurenen hasten da. Guztira milioi bat metro koadro hartzen ditu parkeak. Ibaiko landarediaz gain beste elementu asko ikus daitezke ibilbidean: zubi historikoak, presak, errotak, zaldainak, lorategiak, parkeak, ontziralekuak, askaldegiak, arrantza lekuak, haztegiak, baratzeak, zaldiak eta behiak belar-soroetan, iturriak, pilotaleku bat, bai eta Ingurumen Heziketarako Museo bat ere.[5]
Ezkabartek klima atlantiarra dauka, urteko batez besteko balioek erakusten duten moduan. Urteroko prezipitazioak 1.000mm eta 1.400mm bitartekoak dira, eta tenperaturak 10 eta 13 gradu artekoak. Egun euritsuak 120 inguru izaten dira. Euria urte osoan zehar egiten badu ere, uda garaian hilabete bateko lehortea izan ohi da.
Prezipitazio ugariek eraginda, landaredia eta basoak ugariak dira. Basa pinuak, pagoak eta beste hainbat zuhaitz espezie daude ibarreko basoetan.
Ezkabarten ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Txulapain pareko udalerrian, estazio bat dagoen Beltzuntze kontzejuan, itsasoaren mailatik 530 metrora, Nafarroako Gobernuak 1988an jarritako estazio meteorologikoa dago.[6]
Datu klimatikoak (Beltzuntze, 1988-2022) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.0 | 20.0 | 25.0 | 28.0 | 33.3 | 39.5 | 40.3 | 40.5 | 37.0 | 30.0 | 22.0 | 17.1 | 40.5 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.5 | 10.0 | 13.3 | 16.3 | 20.0 | 25.3 | 27.6 | 27.8 | 23.9 | 19.1 | 12.1 | 8.9 | 17.7 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.2 | 6.0 | 8.6 | 11.3 | 14.4 | 18.9 | 21.1 | 21.3 | 18.1 | 14.4 | 8.7 | 5.6 | 12.8 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.9 | 2.0 | 3.8 | 6.2 | 8.8 | 12.6 | 14.7 | 14.8 | 12.3 | 9.6 | 5.3 | 2.3 | 7.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -8.0 | -8.0 | -9.0 | -1.8 | -1.0 | 2.0 | 7.0 | 8.0 | 4.0 | -2.0 | -7.0 | -10.0 | -10.0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 113.4 | 100.1 | 95.5 | 106.3 | 74.5 | 63.0 | 34.7 | 35.8 | 57.1 | 80.4 | 134.8 | 112.6 | 1008.3 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 75.0 | 49.0 | 57.5 | 63.0 | 44.0 | 63.0 | 45.0 | 84.0 | 72.0 | 63.0 | 80.5 | 122.0 | 122.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 13.8 | 12.8 | 12.3 | 14.9 | 12.4 | 8.7 | 6.6 | 6.3 | 8.7 | 11.8 | 16.0 | 13.9 | 138.0 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 0.1 | 0.2 | 0.4 | 0.4 | 0.4 | 0.2 | 0.3 | 0.2 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 0.1 | 2.2 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[7] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
1193an, Antso VI.a Jakitunak bertako biztanleei eman zien, eman ohi zioten petxatik, denek batera urtean 300 sos ordain zitzaten, eta ez gehiago. Halaber, lau alargunek laborari batek bezainbat ordain zezatela, ezein jaun, zaldun edo merinok ez zezala haien gain zuzengabekeria edo bortizkeria egiteko eta beren gauzak bortxaz kentzeko ahalmenik izan, eta ez zezatela ezein jaunaren alde egin. Sorauren herriak bere elizaren patronatua erregeari eman zion 1406an, eta erregeak Orreagako monasterioari eskualdatu zion. Soraurenen petxak Joan II.a erregeak eman zizkion 1461ean Joan Peritz Beraitzeri.[8]
1794ko urriaren 15ean, Konbentzioaren gerrapean, Ultzamako ibarra frantziar eraso antolatu baten ondorioz, espainiar tropek ebakuatu zuten, eta Soraurenera itzuli behar izan zuten. Urte bereko azaroaren 24an, Sorauren okupatu zuten frantziarrak Espainiako tropek kanporatu zituzten.
1813an Sorauren gudu odoltsua gertatu zen Iberiar Penintsulako gerran, guztira 7500 hildako izan ziren (4000 frantziar, 1500 britainiar, 1000 portugaldar eta 1000 espainiar).
XIX. mendearen erdialdean, Soraurenek eskola zuen, 1063 errealez hornitua. Eliza zerbitzatzen zuen elizgizona bikario batera murriztu zen, eta haren aurkezpena erregeari edo Orreagako kabildoari zegokion, postua hutsik geratu zen hilabetearen arabera. San Martzial baselizan ibarreko batzarrak egiten ziren. XX. mendearen hasieran errota eta zentral elektriko berriak zituen.[9]
2020 urteko erroldaren arabera 190 biztanle zituen Soraurenek.[10]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
149 | 155 | 159 | 155 | 158 | 160 | 163 | 172 | 179 | 180 | 187 | 189 | 193 | 205 | 198 | 193 | 191 | 190 | 190 | 196 | 189 |
La Burundesa autobus konpainiaren Donostia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Maiztasunak aldakorrak dira, baina gutxienez bi zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean egunero. Lineak honako ibilbidea egiten du:
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Ezkabarteko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian.[11]
Koldo Zuazok, 2010ean, Ezkabarte ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[12]
Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da Olaibarreraz. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Goñerriko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Ezkabarte eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, euskarak eskubide batzuk ditu. 2010ko erroldaren arabera, herritarren %12,35k zekien euskaraz hitz egiten eta 2018n % 16,70k.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.