Sunbilla
Nafarroa Garaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Nafarroa Garaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Sunbilla[4] ([s̺unβiʎa]; Sunbil [s̺unβil] Malerrekako hizkeraz) Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerri bat da, Malerrekako ibarrekoa, Baztan Bidasoa eskualdekoa. Iruñeko merindadekoa. 650 biztanle zituen 2014. urtean. Nafarroa Garaiko hiriburu Iruñetik 56 kilometro iparraldera dago. Nekazaritzan eta zerbitzuetan dago oinarrituta ekonomia, baina azken urteetan bultzada nabarmena izan du turismoak.
Sunbilla | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Sunbilla udalerriaren ikuspegi orokorra. | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Iruñea | ||
Eskualdea | Malerreka | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Sunbilla | ||
Alkatea | Amets Inda Gorriaran (EH Bildu) | ||
Posta kodea | 31791 | ||
INE kodea | 31226 | ||
Herritarra | sunbildar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 43°09′52″N 1°40′06″W | ||
Azalera | 10,33 km² | ||
Garaiera | 106 metro | ||
Distantzia | 56 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 672 (2023: −5) | ||
Dentsitatea | 0,65 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 19,33 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 59,7 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 74,19 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 11,14 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 89,00 (2018: %0,19) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.sunbilla.com |
Sunbilla Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldean dago. Bi auzoz osatua dago, bakoitza Bidasoa ibaiaren alde batean. Bi auzoak antzinako harrizko zubi zaharrak batzen ditu 1562az geroztik. Zubi modernoa ondoren eraiki zen. Herriko kale handiena eta udalerria egituratzen duena Kale Nagusia da.
Sunbillak Igantzi eta Etxalar ditu mugakide iparraldean, Arantza mendebaldean, Bertizarana ekialdean, eta Doneztebe hegoaldean.
Mendaur mendi ospetsua hurbil dago, hegoaldera (1.131 m).[5][6]
Bisusta ur-jauzia herriko iparraldean dago. Mendaurko mendilerroko Urkidi (624 m) eta Abelu-Apausa (682 m) mendietako urak jasotzen dituen Burdinzelaieta errekan dago, azken zatian. Erreka Bidasoara heldu baino 30 metro lehenago 10-20 metroko jauzia egiten du urak antzinako trenaren ibilbidearen azpitik pasa baino lehenago.[1][2]
Sunbillak klima atlantiko epela du, prezipitazioak ugariak dira urte osoan, eta Nafarroa Garaiko erdialdeko eta hegoaldeko udalerrietan ez bezala, udak ez dira batere lehorrak. Urtean batez beste prezipitazioak 1.800 eta 2.000 mm bitarte izaten dira, tenperatura 14 °C, eta egun euritsuak 180.
Landaredian intxaurrondoak eta haritzak dira nagusi; udalerriaren altuera dela eta, pagoak nahiko urriak dira. Horrez gain, XIX. mendean birlandatzen hasitako hainbat konifera ere badira, hala nola intsinis pinua eta japoniar laritza.
Sunbillan, itsas mailatik 117 metro gorago, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak 1979an jarritako estazio meteorologikoa dago.[7]
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Sunbillako biztanleria |
---|
[8]2008ko erroldan jasota dagoenez, Espainiaz kanpoko lau etorkin bizi ziren herrian, biztanleen % 0,60 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).
XX. mendearen erdialdean egon zen migrazio-prozesua nabarmentzekoa da; herritar askok alde egin zuten Frantzia eta Estatu Batuetara, batez ere. 1950ean sunbildarrak 1.090 ziren, 30 urte geroago 721 bakarrik, heren bat gutxiago. Hori dela eta, udaletxeko horma batean zubi zaharraren aldekoan, bertso hau irakur daiteke:
« |
Hamaika gazte Amerikara |
» |
Agustin, 2010-9-19 |
2007an Sunbillako alkate kargurako Eusko Alkartasuneko José Francisco Errandonea Zubieta aukeratu zuten. Udaletxeko zazpi zinegotzietatik sei lortu zituen bere talde politikoak, gehiengo osoa udalean. Boto baliogabeak 85 izan ziren (emandako guztien % 17,60) eta boto zuriak zazpi (% 1,76). Abstentzioa % 27,37 izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Eusko Alkartasuna (EA) | 298 | 6 |
Sunbildarrak | 93 | 1 |
2011ko udal hauteskundeetan zazpi zinegotziak lortu zituen zerrenda bakarra aurkeztu zen, Bildukoa.[9] Amets Inda aukeratu zuten alkate, eta Errandonea alkate ohia zinegotzi.[10]
Udaletxea XIX. mendearen erdian eraiki zen eta inguruko eraikuntzen estilo bera dauka. Udal bulegoez gain, udaletxean, ostatua, taberna eta helduen irakaskuntza klaseak daude. Udala alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute.
2007-2011 | José Francisco Errandonea Zubieta | EA |
2011-2015 | Amets Inda Gorriaran | Bildu |
Iruñetik Irunera doan N-121-A errepide nazionalean dago Sunbilla, 56. kilometroan. Garai batean errepide nazionala herriko Kale Nagusitik pasatzen zen, baina tunela eta herriko saihesbidea eraiki eta gero herria errepide nazionaletik kanpo geratu zen.
La Burundesa autobus konpainiaren Donostia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Maiztasunak aldakorrak dira, baina gutxienez bi zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean egunero. Lineak honako ibilbidea egiten du:
Bidasoako trenbidea, Tren Txikitoa izenez ezagunagoa, 1889. urtean sortu zuen Ingalaterrako Bidasoa Railway and Mines enpresak. Trenbidea Irun eta Endarlatsa lotzeko sortu zen. Trena bide estukoa zen, eta lurrunaren bitartez mugitzen zen. Hasiera batean minerala garraiatzen zuen Endarlatsako meategietatik Irunera. Baina gerora, Irun-Elizondo ibilbidea egiten hasi zen, bidaiariak eramaten.
Gaur egun, antzinako burdinbidetik Bidasoko bide berdea dago, eta Irungo Behobia auzotik Legasaraino joan daiteke (51 km). Bidea Sunbillatik pasatzen da, eta oinez edo bizikletaz egiteko aproposa da.[11]
Sunbillako jaiak abuztuaren 11n ospatzen dira, San Tiburtzioetan.
Sunbillan[14] Malerrekako hizkera[15] egiten da, ipar sartaldeko nafarrera.
Sunbilla "Malerrekako Zerbitzuen Mankomunitateko" kidea da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.