Elizondo
Baztango lekua, Nafarroa Garaia From Wikipedia, the free encyclopedia
Elizondo Nafarroa Garaiko iparraldeko lekua da, Baztan udalerriko handiena eta erdigunea. Lau auzo ditu: Antzanborda, Etxaide, Berro eta Beartzun. 2022 hasieran, 3536 biztanle zituen.[1]
- Artikulu hau Baztango herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elizondo (argipena)».
Elizondo | |
---|---|
Euskal Herria | |
Elizondoko ikuspegi orokorra. | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Baztan |
Posta kodea | 31700 |
Herritarra | elizondoar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°08′49″N 1°31′02″W |
Garaiera | 200 m |
Demografia | |
Biztanleria | 3.519 (2020) |
Biztanleria
1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2000 | 2010 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2132 | 2153 | 2272 | 2848 | 2900 | 3246 | 3102 | 3543 | 3519 |
Ekonomia
Zerbitzu-sektorea (administrazioa, irakaskuntza, osasuna, merkataritza, ostalaritza), industria eta eraikuntza dira herriko ekonomi jarduera nagusiak.
Azpiegiturak
Garraioa
La Baztanesa autobus enpresak Elizondo-Iruñea eta Elizondo-Donostia lineak ditu.
Kultura
Euskara
Elizondon[4] Baztango euskara[5] egiten da, nafarreraren aldaera.
Festak eta ospakizunak
Elizondoko bestak Done Jakue Egunez, uztailaren 25ean ospatzen dira.
Bestalde, urtero Done Jakue aurreko edota ondorengo igandean Baztandarren Biltzarra ospatu ohi da, Baztango 15 herrien arteko anaikidetza jaialdia.
Udaberriko feriak Aste Santu ondoko ostiralean izaten dira, eta udazkenekoak San Lukas (urriak 18) ondoko igande ondoko ostiralean.
Kaleko eskulturak
- Jorge Oteizarena, Done Jakue elizaren aurrean.
- Xabier Santxotenarena, Done Jakue elizaren aurrean. Elizondoko abesbatzak Aita Donostiari eskainitako omenaldia da.
GR 11 ibilbidea
Pirinioetako hegoaldeko isurialdea aldenik zeharkatzen duen GR 11 ibilbidea udalerri honetatik igarotzen da.
Ondarea
- Antxitonea trinketa
- Antxitoneako zubia: Bertatik Baztan ibaia eta Elizondoko argazki ohikoenetako bat atera liteke.
- Apezenea
- Arizkunenea jauregia, XVIII. mendeko eraikin barrokoa.
- Arotzarena jauregia, XVII. mendeko eraikin barrokoa, gaur egun kultur-etxea da.
- Baztan Balleko Etxea: XVII. mendean eraikia, Baztango udaletxea da.
- Baztan pilotalekua: 1968an inauguratua.
- Datue jauregia: XVII-XVIII. mendeen artean eraikia.
- Done Jakue eliza: 1916-1925 bitartean eraikia.
- Elizondoko Abesbatzaren plaza
- Foruen plaza
- Istekonea
- Jaime Urrutia karrikako arkuak
- Paularena
- Poskonea
- Puriosenea, XV. mende bukaerako edo XVI. mende hasierako etxea.
Elizondar ospetsuak
- Pedro Medinueta Muzkiz (1736-1825), militar eta politikaria.
- Anastasio Etxeberri Santxolur (1822-1907), apaiza eta euskal idazlea.
- Braulio Iriarte (1860-1932), enpresaburua, Corona edo Coronita mexikar garagardoaren sortzailea.
- Paskual Bernardino Biguria (1871-1932), euskal idazlea.
- Jabier Lazkoz Biguria (1887-1965), apaiza eta gaztelaniazko nahiz euskarazko idazlea.
- Bittori Etxeberria (1908-1997), Emakume Abertzale Batzako presidentea, erresistentea.
- Mariano Izeta Elizalde (1915-2001), euskal idazlea eta euskaltzaina.
- Ana Mari Marín (1933-2020), margolaria eta erreferente sozial eta kulturala
- Manuel Martorell (1953-), historialari eta kazetaria, Ekialde Hurbilean aditua.
- Leopoldo Jaen Sobrino (1960-), UPNko politikari-ohia.
- Kepa Arizmendi Bereau "Baztan", (1957-2009), margolaria.
Argazki galeria
- Baztan ibaia Elizondon
- Baztan ibaia Elizondon
- Xabier Santxotenaren eskultura, Elizondoko Abesbatzak Aita Donostiari eskainia.
- Baztan Balleko Etxea edo Baztango udaletxea.
- Arizkunenea
- Istekonea
- Paularena
- Puriosenea
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.