Baztan (ibaia)

Euskal Herriko ibaia From Wikipedia, the free encyclopedia

Baztan (ibaia)map
Remove ads

Baztan[1] Bidasoa ibaiaren goiburua da, Nafarroa Garaian dagoena. Baztan eta Bertizarana zeharkatzen dituenean hartzen du izen hori, Erratzun jaiotzen denetik Doneztebera bitarteko ibilbidean. Hortik aurrera, Bidasoa izena hartzen du, Galbaraialde ibaiarekin elkartzerakoan.

Datu azkarrak Mota, Geografia ...
Remove ads
Artikulu hau ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baztan (argipena)».
Remove ads

Deskribapena

Izpegi errekak Izpegiko mendatetik eta Hauza mendiaren hegalean dagoen Istauz sakanetik gertu bat egiten duen lekuan sortzen da. 26,8 kilometro luze da, Erratzu eta Doneztebe artean, herri honetan Malerrekatik heldu diren Ezkurra eta Ezpelura ibaien elkartzea den Galbaraialde ibai motzarekin elkartzean Bidasoa izena hartzen baitu. [2]

Ibilbidea

Erratzu inguruan jaiotzen da, Elbete, Elizondo, Lekaroz, Irurita, Arraioz eta Oronoz-Mugairitik herri baztandarretatik igaroz, gero Bertizaranan sartu eta Oieregi, Narbarte eta Legasa igaro ondoren Doneztebera iritsi eta Galbaraialde ibaiarekin elkartzean Bidasoa izena hartuz.

Uholdeak

1913ko ekainaren 2an, euri-jasen ondorioz, ibaiak gainezka egin zuen, eta kalte material handiak eragin zituen ibaiertzeko herrietan, eta hainbat pertsona hil ziren. 2014ko uztailaren 4an, 100 urte baino zertxobait geroago, uholdeak izan ziren berriro antzeko arrazoiengatik.

Erreferentziak

Loading content...

Kanpo estekak

Loading content...
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads