Remove ads

Juan Jose Narbaiza Ibarbia, ezizenez Luxia (Azkoitia, 1921 1979) gipuzkoar aizkolaria izan zen. Gorputzez luzea eta meharra zelako Luxia ezizena jaso zuen. Garaipen handienak lortu zituen garaia 1949 eta 1959 urteen artekoa da[2].

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Juan Jose Narbaiza
Thumb
Bizitza
JaiotzaAzkoitia, 1921
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1979 (57/58 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaizkolaria
Izengoitia(k)Luxia
Itxi
Thumb
Luxia 1949 urtean[1].

Biografia

Hasierako urteak

Azkoitiko Urrategi auzoko Zabaleta-Azpikoa baserrian jaio zn 1921 urtean. Baserriko lanetan zaildu zen eta aizkora probak jokatzen hasi zen. 1948an egin zuen debuta bikotekako desafiotan eta Kortaberri-rekin izandako lehiaren ondoren Iturrino izeneko industriagizon eibartarrak bere babesean hartu zuen. Honek entrenamendu modernoak ezarri zizkion eta berehala hasi zen garaiko aizkolarien artean sona hartzen. 1949 urtean Deban Airoko Pago izeneko enborra mozteko desafioa onartu zuen[1]. 2'10 metrotako diametrodun enborra zen, Nabarnizko aizkolari batzuek ebaki zutena. 50.000 pezeta gurutzatu zituzten baina bero handiko eguna zen eta Luxiak amore eman behar izan zuen.

Gartziarena-Luxia desafioa

1950 urtean Donostian Espainiako Aizkolari txapelketa antolatu zen. "Arriya" eta "Korta" gipuzkoarrek eta Gartziarena eta Baleztena nafarrek jokatu zuten eta nafarrak izan ziren lehen bi postuetan. "Luxiak" ez zuen nafarren nagusitasuna onartu eta desafioa bota zion Gartziarenari. Milioi erdi pezeta jokatu zuten eta aizkolaritzaren desafio handiena bihurtu zen. Nafarrak enbor gogorrak eraman zituen eta gipuzkoarrak egur bigunekoak. Txandakatuta ezarri zituzten Donostiako zezen plazan, urte hartako urriaren 29an[3]. 72 hazbeteko lau enbor eta 80 hazbeteko beste lau moztu behar zituen bakitzak. Aurreneko hiru enborretan Luxiak bi minutu t'erdiko abantaila atera zion baina Gartziarena distantzi laburtzen hasi zen. Azken enborrera 46 segunduko aldeaz iritsi zen eta Luxia harrapatzear zihoala enborra mugitu eta han galdutako segunduen erruz Luxia izan zen irabazlea[4].

Aizkolari onena

Hurrengo urteetan aizkolaririk onena kontsideratua izan zen. 1950 eta 1951 urteetan Urretxuko Ramon Iurrebasorekin izan zituen demak, apusturik jokatu gabe ordea. 1952an Gartziarenak errebantxa jokatu zuen, toki berean eta lan berbera eginez. Baina oraingoan Luxia nabarmen nagusitu zitzaion eta sei munutuko aldea zeramala Gartziarena erretiratu egin zen[4]. Hurrengo urteetan inor ez zen ausartu Luxiaren aurkako desafiorik planteatzen eta exibizioko demak jokatu zituen.

Azken desafioa

1958an Ramon Latasa aizkolari nafarrak desafioa bota zion Luxiari. 1959ko apirilaren 26an jokatu zen Donostiako zezen plazan. 54 hazbeteko 14 enbor eta 110 hazbeteko bi moztu behar zituen bakoitzak eta milioi erdi pezeta jarri zituen. 17.890 ikusle bildu ziren eta Latasa nagusitu zen 115 minutu eta 53 segundu erabilita. Luxiak 4 minutu eta 24 segundu gehiago behar izan zituen[5].

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.

Remove ads