Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Martin Garziarena Labaien (Leitza, 1927ko irailaren 29a - 2005eko martxoaren 28a), ezizenez Garziarena deitua, nafar aizkolaria izan zen.
Martin Garziarena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Leitza, 1927ko irailaren 29a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | 2005eko martxoaren 28a (77 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aizkolaria |
Iñaki Perurena harrijasotzailearen osaba zen.[1]
Martin Garziarena 1950eko martxoaren 5ean Donostiako zezenplazan egindako lehenbiziko Aizkolarien Txapelketa Nagusian iritsi zen bere kirol gailurrera. Txapelketa horretan Baleztena, Antonio Soraluze Korta eta Ignazio Orbegozo Arria aizkolariei gailendu zitzaien. Ordurako Lesaka, Tolosa eta Azpeitian jokatutako apustuetan ere mendean hartuak zituen.
Baina Gipuzkoak Garziarenari aurre egingo zion aizkolaria aurkitu zuen: Luxia handia. Honek 1950ko urriaren 29an eta 1952ko abenduaren 7an jokatutako bi apustuetan Garziarena menderatu zuen.[2] Bi apustu hauen ondotik, artean 25 urte zituela, aizkora uztea erabaki zuen. Zortzi urte geroago berriz hasi bazen ere, ez zuen lehengo sasoia erakutsi eta 1965ean aizkora betiko utzi zuen.[3]
1949an Korta gipuzkoarrarekin izan zuen lehiaren ostean Paulo Iantzi bertsolariak bertso hauek ondu zituen:[4]
4/ Martin Garziarena, |
|
|
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.