harri-jasotzaile, aktore, harakin leitzarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Iñaki Perurena Gartziarena (Leitza, 1956ko urriaren 25a) nafar harri-jasotzailea da, historiako handienetakoa.[1] Horretaz gainera, aktore, olerkari, bertsolari, eskultore eta historiazalea ere bada.
Iñaki Perurena | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Iñaki Perurena Gartziarena | ||
Jaiotza | Leitza, 1956ko urriaren 25a (68 urte) | ||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||
Familia | |||
Seme-alabak | |||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | aktorea, poeta, eskultorea eta harakina | ||
Genero artistikoa | olerkigintza Eskulturagintza | ||
Martin Garziarena aizkolariaren iloba da.[2] Haurtzarotik harri-jasotzeko zaletasuna zuen arren, etxean ez zuten nahi, eta hasieran ezkutuka ibiltzen zen.[3] Aizkoran ere hasi zen, eta 16 urterekin gazte mailako txapela irabazi zuen.[1] Hogei urte inguru zituela, harri-jasotze apustuak alde batera utzi zituen, "kirola apustua baino nahiago zuelako". Handik aurrera, harri handiekin markak egiten jardun zuen.[4]
Erakustaldiak ere, ugari egin ditu, bai Euskal Herrian, bai Euskal Herritik kanpo (Japonian eta Estatu Batuetan, esate baterako). Hizlari bikaina izanik, plazagizon aparta, lan handia egin du harriaren mundua ezagutarazten. Asmo horrekin, 2009an Leitzako Gorrittenea baserrian, Peru Harri museoa, harriari, herri kirolari eta Euskal Herriko kultura eta historiari eskainitako museoa ireki zuen.[5][6]
1999an Nafarroako Gobernuak Nafarroako Kirol Merituaren Urrezko Domina eman zion. 2011n Lizarrako Irujo Etxea Elkarteak emandako Manuel Irujo saria jaso zuen.[7]
Ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu. Inaxio semea ere harri-jasotzailea da; Xabier, aktorea; eta Maite, txaleko egilea (harriak jasotzeko kirol txalekoak eta haietan oinarritutako kale jantziak josten ditu).[8]
Telebistan ere aritu da, aktore eta aurkezle, baina batez ere Goenkalen Imanolen papera egiteagatik da ezaguna. Ondorengo saio hauetan parte hartu du:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.