Urretxu
Gipuzkoako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Gipuzkoako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Urretxu Urola Garaian (Gipuzkoa), Irimo mendiaren magalean kokaturik dagoen udalerria da. 6.850 biztanle zituen 2016. urtean eta 7,9 km² ditu. Urola ibaiak banatzen ditu Urretxu eta Zumarraga.
Urretxu | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Urola Garaia | ||||||||||
Izen ofiziala | Urretxu | ||||||||||
Alkatea | Jon Luki Albisua | ||||||||||
Posta kodea | 20700 | ||||||||||
INE kodea | 20077 | ||||||||||
Herritarra | urretxuarra | ||||||||||
Ezizena | otamotzak | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°05′30″N 2°18′50″W | ||||||||||
Azalera | 16,88 km² | ||||||||||
Garaiera | 355-896 (355 udaletxean) | ||||||||||
Distantzia | 53 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 6.739 (2023) 1 (2023)/(2022)/(2021)/(2020)/(2019)/(2016)/(2015)/(2014)/(2013)/(2009)/(2008)/(2007)/(2006)/(2005)/(2004)/(2003)/(2002)/(2001)/(1996)/(1991)/(1988)/(1986)/(1981)/(1970)/(1966)/(1960)/(1950)/(1940)/(1930)/(1920)/(1910)/(1900)/(1897)/(1887)/(1877)/(1860)/(1857) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 3,99 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 2,82 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 13,47 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 42,41 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 81,18 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 4,71 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 10,38 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 51,94 (2010) | ||||||||||
Etxeko erabilera[2] | % 43.84 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1383 abenduaren 11 | ||||||||||
Webgunea | http://www.urretxu.eus/ | ||||||||||
Hiri senidetuak | Schwarzenbruck (en) |
Urretxu izenak ziurrenik hurr(e)itz hitzetik dator.[3][4]
1916ra arte, herriaren izen ofiziala Villarreal zen. 1916ko dekretuaren arabera, Villarreal de Urrechu edo Villarreal de Urrechua izena jarri zioten.[5]
1970eko hamarkadan, herriaren izena aldatzeko eskaera bat sortu zen. Ekimen hau, besteak beste, Koldo Mitxelena hizkuntzalariak sustatu zuen.[6] 1989an, euskarazko izena ofizial bihurtu zen.[7]
Urretxuarrei, zumarragarrei eta ezkiotarrei bezala, otamotz deitzen zaie.[8]
Urola ibaiak banatzen ditu Zumarraga eta Urretxu. Orobat, Antzuola eta Legazpi mugakide ditu.
1383. urtean sortu zuen Joan I.a erregeak Urretxua asentamenduaren lekuan, gaur egun oraindik mantentzen den hirigune historikoa, Villa Real izenarekin.[5][9] 1383ko urriaren 3an, erregeak hiri-gutuna sinatu zuen[10]. Herriak bi kale nagusi zituen, Goikokale eta Bekokale (gaur egun Jauregi eta Iparragirre, hurrenez hurren), hainbat kantoiek zeharkatuak. Era berean kale txikiago batzuk zituen herriaren gune desberdinak lotzeko, Kale Txiki esate baterako. Erdi Aroan herria harresiz inguratua egon zen, baina banderizoen gerrateen amaieraren ostean ezarri zen lasaitasunak, harresien kanpo eraikitzea opa zien urretxuarrei, harresiak eskaintzen zuen babesaren menpe egon gabe.
1383ko abenduaren 11n, hitzarmen bat sinatu zen Urretxu eta Zumarraga herrien artean, zeinaren arabera zumarragarrek eta urretxuarrek ordainketa berdinak eman behar zituzten eta ezin zituzten oloa eta abereak bi herri hauetatik kanpo saldu. Hitzarmen hau 1405eko uztailaren 15ean baliogabetu zen Burgosen, Zumarraga Segurako jurisdikziokoa zela zehaztu zenean.[11]
1658ko martxoaren 8an, herriak sute handi bat pairatu zuen, etxe gehienak eta San Martin Tourskoaren eliza erre zituena.[12]
XVII. mendean Urretxuk hazten jarraitu zuen eta hainbat eraikin garrantzitsu altxatu ziren bertako jauntxoentzako, Corral Ipiñarrieta edo Jauregi jauntxoak kasu. Eraikin hauek harlanduzko harriz daude eraikiak eta interes arkitektoniko handikoak dira.
1717. urtean Santa Lutzi egunean feria antolatzeko eskubidea eman zion Felipe V.ak, ordura arte Ezkio-Itsasoko Santa Lutzi auzoan antolatzen zena.
1900. urtetik aurrera herria Legazpirantz hasi zen hazten, hazteko modurik naturalena zen eta lursail onak zeuden, kostaldea eta barnealdea lotzen zituen errepidearen ertzean etxebizitzak eta lantegiak sortu ziren.
1927an, Urretxu Zumarragarekin batzeko proiektua aurkeztu zen, baina ez zen gauzatu.[5] Herriak batzeko bigarren saiakera, gauzatu gabea ere, 1966an egin zen.[13]
1950, 1960 eta 1970. hamarkadetan beharrak eraginda asko eraiki zen Urretxun, burdin lantegietara lan egitera etorri zirenentzako eraiki zen, haientzako auzoak egin ziren Santa Barbara edo San Sebastian, esate baterako.
1973. urtean Urretxuko etxe orratza eraikitzen amaitu zuten, eraikin hau beharrak eraginda izan zen sortua, eta Urretxuko herriaren itxura guztiz aldatu zuen.
2008. urtean Mattin Osinalde Beristain legazpiarrak Urretxuren logotipoa diseinatu zuen.[14]
Honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian 2017an: Lehen sektorea %0,3. Bigarren sektorea %25,7. Hirugarren sektorea %59,5. Eraikuntza %14,5.[15]
2022an, langabezia-tasa % 6,7 ingurukoa zen.[16]
Merkataritza- eta zerbitzu-enpresak batez ere Labeaga eta Ipeñarrieta auzoetan daude, baita Zumarraga herrian ere. Esaterako, tren eta autobus geltokiak, ospitalea eta postetxea Zumarragan daude eta ez Urretxun.[17]
XX. mendearen hasieratik jasan zuen populazio hazkundea Urretxuk, baina 1950eko hamarkadatik aurrera asko bizkortu zen hazkundea. 1970eko krisialdiaren ondoren, biztanle kopurua jaitsi egin zen hamar urtez, baina 1990eko hamarkadatik aurrera hazteari ekin zion berriro.
2019an 6.802 biztanle zituen eta horietatik %21,86k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %7,53 ziren.[15]
Urretxuko biztanleria |
---|
2011ko udal eta foru hauteskundeetan Bildu koalizioak gehiengoa eskuratu zuen, hamahiru zinegotzitik sei eskuratu baitzituen. Hori horrela izanik, udalean gehiengo osoa lortu zuten eta Oihane Zabaleta alkate izendatu zuten.
2015eko udal hauteskundeetan, berriz, Euskal Herria Bilduk eta Eusko Alderdi Jeltzaleak berdindu egin zuten zinegotzi kopuruan, baina EAJk boto gehiago jaso zituen. Bigarren alderdi horretako Jon Luki hautatu zuten alkate[18], bere taldearen botoei esker. Euskal Herria Bilduk eta Irabazik bakoitzak bere hautagaiari eman zion botoa, eta PSE-EEko zinegotziek zuri bozkatu zuten. EAJ alderdiak alkatetza izan zuen azken alditik 32 urte igaro ondoren eskuratu zuen hura berriro.
Urretxuko udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24a |
2011ko maiatzaren 22a | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 5 / 13 |
4 / 13 |
|||
Euskal Herria Bildu* | 5 / 13 |
6 / 13 |
|||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 2 / 13 |
2 / 13 |
|||
Irabazi (2015) / Ezker Batua - Berdeak (EB-B) (2011) | 1 / 13 |
0 / 13 |
|||
Hamaikabat | 1 / 13 |
||||
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen. | |||||
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean |
2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EAJk 1.697 boto (7 zinegotzi). EH Bilduk 1.171 boto (4 zinegotzi). PSE-EEk 536 boto (2 zinegotzi). Podemos-IU-Equok 176 boto. PPk 56 boto. EB-AZk 10 boto.[19] Jon Luki (EAJ) aukeratu zuten berriro alkate.[20]
Hauek izan dira Urretxuko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[21] | |
Juan Arbizu Larraza[21][22] | 1979 | 1983 | Agrupacion Electoral Independiente | |
Leon Arrieta[22] | 1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Ramon Arbizu Larraza[23] | 1987 | 1991 | Eusko Alkartasuna | |
Ramon Arbizu Larraza[22][24] | 1991 | 1995 | Eusko Alkartasuna | |
Pello Gonzalez Argomaniz[22][24][25] | 1995 | 1999 | Eusko Alkartasuna | |
Pello Gonzalez Argomaniz[24] | 1999 | 2003 | Eusko Alkartasuna-Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Pello Gonzalez Argomaniz[24] | 2003 | 2007 | Eusko Alkartasuna-Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Iñaki Zabala Bengoetxea[26] | 2007 | 2009 a | Eusko Abertzale Ekintza | |
Iñaki Zabala Bengoetxea[27] | 2009 | 2011 | Ez esleituak | |
Oihane Zabaleta Mujika[27][28] | 2011 | 2015 | Bildu | |
Jon Koldobika Luqui Albisua[18] | 2015 | 2019 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jon Koldobika Luqui Albisua[20][29] | 2019 | 2023 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jon Koldobika Luqui Albisua[29] | 2023 | Jardunean | Euzko Alderdi Jeltzalea |
a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu, Eusko Abertzale Ekintzaren hautagai bezala.
2016an herritarren %59,97 euskalduna zen.[15]
Goierriko euskaran[31][32] kokatzen da Urretxuko hizkera. Urolaldeko hizkerarekin batera Sartaldeko azpieuskalkia osatzen du Goierrikoak, baina Urolaldekoan sakonagoa da mendebaleko euskararen eragina. Nortasun beteko hizkera da Goierrikoa, batasun handikoa, nahiz eta gorabeherak badiren mendebaletik ekialdera, hau da, Segura, Zegama eta Legazpitik Zaldibia edo Legorretara. Ataungoa ere berezia da, ziurrenik, bakarti samar eta Nafarroako mugan dagoelako. Abaltzisketak eta Ikaztegietak Tolosaldearekin lotura egiten dute, eta Urretxuk eta Zumarragak[33], berriz, Goierri eta Urolaldearen artekoa.
1992an, Urretxuko eta Zumarragako Zintzo Mintzo euskara elkartea sortu zen.[34]
1995etik 2020ra, Aikur erle museoak ere funtzionatu zuen[41]
Urretxuko Udalak Auzobusa zerbitzua jarri zuen martxan. Bederatzi geltokiz osatutako linea bat du.[53]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.