Segura
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Segura Gipuzkoako hegoaldeko udalerri bat da, Goierri eskualdekoa, Oriaren haraneko buruan kokatua, ibai horren gaineko muino batean. Mutiloa, Idiazabal, Zegama eta Zerain herriekin egiten du muga. 1.498 biztanle zituen 2016. urtean.
Segura | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |||||||||||
Segurako Ama Jasokundearen eliza. | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Goierri | ||||||||||
Izen ofiziala | Segura | ||||||||||
Alkatea | Izarra Urdalleta Iraola (EH Bildu) | ||||||||||
Posta kodea | 20214 | ||||||||||
INE kodea | 20070 | ||||||||||
Herritarra | segurar | ||||||||||
Ezizena | zopajalek | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°00′33″N 2°15′10″W | ||||||||||
Azalera | 9 km² | ||||||||||
Garaiera | 240 m | ||||||||||
Distantzia | 50 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 1.460 (2023) −9 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 162,22 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 19,37 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 13,11 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 67,69 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 77,17 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 9,56 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 6,63 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 83,82 (2010) | ||||||||||
Etxeko erabilera[2] | % 75.05 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1256 | ||||||||||
Webgunea | https://www.segura.eus/ |
Segura herriak, 1256an Segura izendatua izan aurretik, Erraztiolatza izena zuela uste da, eta gaur egun San Andres ermita dagoen inguruan zegoela.[3] Antso X.ak sortu zuen 1256 urtean. Gaztela Europarekin komunikatzen zuen ibilbide estrategikoaren barruan kokatua zegoen.
Segurarrek zopajale ezizena hartzen dute eta, batzuetan, lumero-zopajale.
1996ko otsailaren 6an, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen, monumentu-multzo sailkapenarekin.[4][5]
Herriari Gaztelako Alfontso X.ak eman zion hiribildu izaera, 1256an, Gasteizko Forua emanez. Hiri berria muino baten gainean eraiki zen, ibaiaren eskuinaldean, gotorlekua egiteko aproposeko lekuan. Kokapen hori oso komenigarria zen estrategiaren aldetik, Nafarroako Erresumaren mugan eta oso ondo komunikatuta baitzegoen, Gipuzkoarako bide nagusiaren ertzean hain zuzen ere. Bide hori Arabatik zetorren eta iparralderantz zihoan, Lizarratetik. Dagoen lekuagatik, Segura asko hazi zen Behe Erdi Aroan, eta hori erraz antzematen da hirigunea noraino zabaldu zen ikusita (3,4 hektareara iritsi zen). Hirigune historikoak Erdi Aroko morfologia gordetzen du argi eta garbi. Hiruki formazko plano irregularra dauka; bertan dago Kale Nagusia, eta huragurutzatuz,Untzurruntzaga kalea, Lardizabal eta Zurbano kaleetan banatzen dena.
Ondoren, XVI. mendetik aurrera, hiria bere garrantzia galtzen hasi zen, muga lekuz aldatzeagatik eta, batez ere, Lizarrate errepidea apurka-apurka baztertuta geratzeagatik, Leintz haraneko bidea nagusitzen hasi zenean. Horixe izan zen XVIII. mendean zalgurdien errege-bidea egiteko aukeratu zena. Etzegarateko bidea egin zenean, Segura komunikabide nagusietatik baztertuta geratu zen, eta merkataritza-hiri izateari utzi zion.
2019an herriak zituen 1.523 biztanleetatik %18,91k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %10,37 ziren.[7]
Segurako biztanleria |
---|
2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: Lehen sektorea BEGaren %2,8. Bigarren sektorea %33,4. Hirugarren sektorea %60,5. Eraikuntza %3,3.[7]
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Segurako alkatea Bilduko Eluska Gerriko izan zen.[8]
Segurako udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24a |
2011ko maiatzaren 22a | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euskal Herria Bildu* | 5 / 9 |
5 / 9 |
|||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)** | 4 / 9 |
4 / 9 |
|||
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa. **2011ko hauteskundeetan Segura Lantzen plataforma aurkeztu zen | |||||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean |
2015eko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 404 boto (5 zinegotzi), EAJ-PNVk 355 boto (4 zinegotzi), PSE-EEk 6 boto.[9] Eñaut Telleria izendatu zuten alkate.[10]
2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 427 boto (5 zinegotzi), EAJ-PNVk 399 boto (4 zinegotzi) eta PSE-EEk 8 boto.[9] Izarra Urdalleta izendatu zuten alkate.[11][12]
Hauek izan dira Segurako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[13] | |
Guillermo Areizaga Intxausti[13][14] | 1979 | 1983 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Guillermo Areizaga Intxausti[14] | 1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Guillermo Areizaga Intxausti[14] | 1987 | 1991 | Eusko Alkartasuna | |
Maria Carmen Echeverria[14] | 1991 | 1995 | Eusko Alkartasuna | |
Karmentxu Etxeberria Erauskin[14] | 1995 | 1999 | Eusko Alkartasuna | |
Luis Maria Telleria Leceta[13] | 1999 | 2003 | Euskal Herritarrok | |
Mikel Areizaga Camara[13] | 2003 | 2007 | Eusko Alkartasuna-Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Maixabel Telleria Urbizu[13] | 2007 | 2011 | Segura Lantzen | |
Eluska Gerriko | 2011 | 2015 | Bildu | |
Eñaut Telleria Urkia[13] | 2015 | 2019 | Euskal Herria Bildu | |
Izarra Urdalleta Iraola[15][16][17] | 2019 | 2023 | Euskal Herria Bildu | |
Izarra Urdalleta Iraola | 2023 | Jardunean | Euskal Herria Bildu |
Segurako euskara[21] gipuzkeraren aldaera bat da, sartaldeko euskaren artean, Goierriko euskara[20] da herrian hitz egiten dena. Urolaldeko hizkerarekin batera Sartaldeko azpieuskalkia[19] osatzen du Goierrikoak, baina Urolaldekoan sakonagoa da mendebaleko euskararen eragina. Nortasun beteko hizkera da Goierrikoa, batasun handikoa, nahiz eta gorabeherak badiren mendebaletik ekialdera, hau da, Segura, Zegama eta Legazpitik Zaldibia edo Legorretara. Ataungoa ere berezia da, ziurrenik, bakarti samar eta Nafarroako mugan dagoelako. Abaltzisketak eta Ikaztegietak Tolosaldearekin lotura egiten dute, eta Urretxuk eta Zumarragak, berriz, Goierri eta Urolaldearen artekoa.
2016an herritarren %83,67 euskalduna zen.[7]
Herriko festa nagusiak Donibane egunaren ingurukoak dira, Sanjoanak. Ekitaldi berezien artean, San Joan sua, haurren danborrada eta kuadrila arteko lehiaketa antolatzen dituzte, besteak beste.
Aste Santuan egindako prozesioak ospe handikoak dira. Herritarrek parte hartzen dute mezan eta prozesioan, hainbat jantzi jarrita: nazarenoak, meza-mutilak, aingeruak, erromatarrak, penitenteak... Bi egunetan egiten da prozesioa; horietako batean, herriko gazte bat Mikel santuaz janzten da, eta haur txikiak aingeruz. Bestalde, Kristo gurutzetik jeistearen antzezpen modukoa egiten da mezan.
Garai horren inguruan, udaberriko lore eta landareen azoka izaten da, martxoan eta hil berean, Iparra-Hegoa kultura ekimena (zazpi probintziak elkartzen dituena), musika, dantza eta hitzaldi eta eztabaidekin.
Erdi Aroko Festa, bi urtetik behin, urte bikoitietan, uztailean. Bertan, herriko etxeetako atariak antzina bezala apaintzen dira, errepideak moztu eta lurra lastoz estaltzen da eta herritarrak mozorrotu egiten dira. Atarietan hainbat produkturen artisauak egon ohi dira ikusgai, eta produktu ugari salgai.
Euskal Herriko Solteko Dantza Txapelketa 1977tik ospatzen da Seguran. Guillermo Areizaga alkateak jarri zuen abian eta gaur egun Euskal Herriko txoko desberdinetako dantzariak elkartzen ditu. EITBk ematen du telebistan.
San Nikolas Txiki Eguna, abenduaren 6an, haurren zaindari den santuarena. Herriko sei urteko haur bat santuz janzten da eta ibilbide bat egiten du pottokaz herrian zehar. Umeak atzetik joaten dira eta herritarrek gozokiak botatzen dizkiete balkoitik abesti bat abestu ostean. Abestiak honela dio:
« |
San Nikolas txikia |
» |
Hiria harresiz inguratuta egon zen garai batean, eta bost ate zituen. Horien artean nagusi ziren Behekoa (iparraldean) eta Goiko edo Gaztelako Ataria (hegoaldean). Bien bitartean errepidea zegoen, gaurko Kale Nagusian. Beste ateak Zeraingoa (Zubihaundikoa) eta Oxinakoa (Nafarroakoa) ziren, Zerain kantoiko sarreretan zeudenak, eta Oxinakoa, izen bereko kantoiaren ekialdeko muturrean zegoena. Hiri zaharraren inguruetan, mendebaldean, dagoen parrokia-eliza hiriko harresiaren zati bat zen. Gaur egun ez dago harresirik, baina kantoietako hiru atariak kontserbatu dira, baita hormaren zati batzuk ere, gune batzuetan.
Hiri zaharraren barrualdeko etxaldeak bikoitzak dira, eta dagokien karkaba kontserbatu da. Ertzetako etxaldeak, ordea, bakunak dira. Orubeetako batzuk estuak eta sakonak dira, gotiko berantiarrean bezalaxe, baina sute ugarien eragina ere sumatzen da bertan, horiek izan ondoren eraiki ziren etxeetan. Bestalde, populazioa oso astiro hazten zenez, esparru zabalagoak sortu ziren, hala nola Oxina kantoian dagoen San Juan plaza. Hori 1645eko sute handiaren ondoren egin zen, etxalde oso bat desagertzean gelditutako orubeak udalaren esku geratzean.
Eraikinak mota anitzekoak dira, baina batez ere mehelina duten etxeak daude, bi edo hiru solairukoak. Aniztasunak arkitekturaren bilakaera islatzen du: badaude hiriko etxe tradizionalak, 1645eko sutearen ondoren egindako etxe klasizistak (barrokoak), Pizkundeko eta Barrokoko jauregiak eta neoklasizismo eta eklektizismoko adibideren bat.
Hiriko etxe tradizionalak ugari dira. Lursail sakonetan egindako eraikinak dira, zeharkako bi hormarte dituztenak. Suhesi bat daukate mehelin moduan. Fatxadetan bilbadura daukate eta solairuak hegalkinean eginda daude. Kale Nagusiko 12an dagoena, Ardixarra, aipatzeko da, horixe baita, agian, Segurako hiri zaharreko etxerik zaharrena. Barroko klasizista ere leku askotan sumatzen da: estilo horretako eraikinak soilak dira, hiriko etxearen eta jauregiaren arteko erdibide bat. Beren fatxadak harlanduzkoak izaten dira, arku itxurako portadekin. Horietako batzuen lursailak Erdi Aroko neurrikoak dira; beste batzuen orubeak zabalagoak dira, Kale Nagusiaren hasierako Balantzegi etxea esaterako, eta horietako batzuk eraikin askeak dira (Ondarra, Latinetxe). Jauregi izeneko jauregiaren estiloa ere barrokoa da, baina apaindura gehiagorekin. Neoklasiko herrikoiari dagokionez, adibideak San Juan plazan eta, batez ere, errebalean ditugu. Eraikin horiek diskretuak dira eta erraz egokitzen zaizkio hiri zaharrari. Eklektizismo historizistaren adierazgarri nagusia Zurbano jauregia da, gaurko Kultura Etxea alegia. Estilo erromantikoaren adibideak ere badaude: Alustiza jauregia (Kale Nagusiaren bukaeran) eta Arrietaenea etxea (Untzurruntzaga kalean).
Hirigunean balio handiko eraikinak hauek badaude, besteak beste:
Hirigunetik kanpora dauden eraikinak:
Segura Gipuzkoako Partzuergo Txikiko eta Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorreko kide da berauen sorreratik.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.