Gipuzkoako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Zumarraga Gipuzkoa erdialdeko udalerri bat da, Urola Garaia eskualdean dago, itsas mailatik 356,9 metrotara. 18,23 km² ditu, eta azken zentsuaren arabera 9.681 biztanle ditu. Urola ibaiak berez hirigune bat osatzen duten Zumarraga eta Urretxu udalerriak banatzen ditu.
Zumarraga | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |||||||||||
Zumarraga udalerriaren ikuspegia Antioko baselizatik. | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Urola Garaia | ||||||||||
Izen ofiziala | Zumarraga | ||||||||||
Alkatea | Mikel Serrano Aperribay (en) | ||||||||||
Posta kodea | 20700 | ||||||||||
INE kodea | 20080 | ||||||||||
Herritarra | zumarragar | ||||||||||
Ezizena | otamotzak | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°04′59″N 2°19′00″W | ||||||||||
Azalera | 19,42 km² | ||||||||||
Garaiera | 356,9 m | ||||||||||
Distantzia | 53 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 9.681 (2023) 45 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | -% 0,78 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 17,34 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 50 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 77,49 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 13,35 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 12,19 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 43,76 (2010) | ||||||||||
Etxeko erabilera[2] | % 32.26 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1661 | ||||||||||
Webgunea | https://www.zumarraga.eus |
Urola ibaiak banatzen ditu Zumarraga eta Urretxu. Orobat, Antzuola, Azkoitia, Azpeitia, Ezkio-Itsaso, Gabiria eta Legazpi mugakide ditu.
Zumarragari buruzko lehenbiziko datuak 1366an agertu ziren, tronua eskuratu nahi zuen Henrikek, XIV. mendearen erdialdean Petri I.a Gaztelakoa bere anaiordearen kontrako gerra zibilean ari zela, Zumarragako Monasterioa Lazkaoko Jaunari eman zionean. Geroago, inguru honetako biztanleek Ahaide Nagusi horren pean jasaten zuten kontrol zorrotzetik askatu nahirik, 1383ko abenduaren 11n, Urrutia izeneko tokian, egungo Eitzako auzotik hurbil alegia, konkordia-eskritura bat sinatu zuten Urretxu hiribildu sortu berriarekin. Agiri horren baiezpena Joan II.a Gaztelakoak eman zuen 1385ean, eta Henrike III.a Gaztelakoak berretsi zuen. Hala eta guztiz ere, 1405ean indarrik gabe laga zituzten erabaki horiek, eta herri biek Seguraren jabetzapean geratu behar zutela dekretatu zuten; eta halaxe izan zen 1411 arte. Zehazterik ez dugun garai batean herria Areriako Alkatetza Nagusian sartu zen, eta bertako kide izan zen 1660 arte. Zumarragak 1661ean hiribildu titulua jaso zuen.
Hasiera batean Zumarraga hainbat gune sakabanatuz eraturiko herria zen, Zumarragako Andre Mariaren, gaur egun Antio izenez ezagutzen dugun horren inguruan diren baserriez funtsean. Baina urrunegi omen, eta XVI. mendearen bigarren herenean zehar parrokia haran hondora, ibarrera jaisteko eskaria egin zieten herritarrek eliz agintariei. Garbi noiz izan zen ez dakigu baina Eitzako hiri izaerako gune nagusia sortu zen, Santa Engraziaren baselizaren, egungo San Gregorioren inguruan hain justu, eta San Kristobal baselizaren inguruan ere ba omen zen beste gune bat.
Herriaren historian zehar bada hainbat une edo gertaera berezi, hala nola: lehenbiziko Udal Ordenantzak, 1526koak; lehenbiziko Antolaketa Plana, Estibanz arkitektoarena, 1860koa; ura ekartzeko lehenbiziko lanak, 1861ekoak; hiltegia inauguratzea eta hamabostean behin, ostegunean, merkatua jartzea, 1865ean, inguruko baserrietako produkzioa saltzeko; udaletxe berriaren inaugurazioa 1866an, 1986an birmoldatu zuten estetika irizpide zeharo berrizaleei jarraiturik; hilerri berria zabaltzea, 1875ean, 1984an kriptara itzuliz birmoldatu zutena; 1890ean Eskola Berriak inauguratzea; eta 1930ean Esteban Orbegozo, S.A. enpresa herrian kokatu izana, lanpostu asko eta asko sortu baitzituen, 50eko hamarkadan zehar etorkin saldo handiak erakarri zituztenak, demografia hazkunde izugarria eraginez -biztanle kopurua laukoiztu egin baitzen-, 1977an 12.619 biztanleko kopurura ere heldu zen. Une horretatik aurrera, krisialdi ekonomikoak aldatu egin zuen joera, eta berezko hazkundea baino handiagoko emigrazioa hasi zen eta kopurua egungo 10.053 biztanlera jaitsi zen.
Aipamen berezia merezi du trenbideak, Zumarragaren historian erabakigarria gertatu den elementua baitugu, herrian hiru geltoki izatera heldu da eta. 1864an inauguratu zuten Norteko Trenbidea -gaurko RENFE-, Madril-Paris lineaz; 1889an inauguratu zituzten Ferrocarriles Vascongados haiek, Zumarraga-Maltzaga lineaz; eta azkenik, 1926an, Urolako Trena, "Gure Trena" ospetsua, Zumarraga-Zumaia lineaz. Elementu horrek, Vicente Larreak egin (1986) eta udaletxean kokatuta dagoen eskultura batean alegoria gisa azaltzen denak alegia, Euskal Herriko komunikaziogunerik garrantzitsuenen artean jarri zuen herria, Gaztelako Goi Ordokia Gipuzkoako kostaldearekin eta Bizkaiarekin lotzen baitziren bertan. Gaur egun bakar-bakarrik RENFEren lineak segitzen du lanean.
Zumarraga izan zen Migel Lopez Legazpikoaren jaioterria. 1897az geroztik bere estatua herriko plazan duen horrek Filipinak kolonizatu zituen XVI. mendean, eta oraindik ere zutik dago haren jaiotetxea, duela urte batzuk birmoldaketa izan zuena eta Legazpi Dorretxea edo Jauregi Haundia izenak dituena.
2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian BEGaren arabera: Lehen sektorea %0,4. Bigarren sektorea %14,5. Hirugarren sektorea %81,2. Eraikuntza %3,9.[3]
Industria (siderurgia, zurgintza, kimikoa, ehungintza) da ekonomi jarduera nagusia. "Esteban Orbegozo" enpresaren egoitza (beroko ijezketa) dago bertan. Abeltzaintza (esnea, haragia), nekazaritza (barazkiak) eta basogintza ere badira, garrantzi gutxiagokoak baina. Bigarren sektoreak lanean ari diren zumarragarren erdiak baino gehiago biltzen ditu eta ia erdiak hirugarrenak.
XX. mendearen lehen erdian egonkor mantendu zen Zumarragako populazioa. 1950eko hamarkadatik aurrera, eta 20 urtez, hazkunde handia gertatu zen, eta biztanle kopurua ia laukoiztu egin zen gehien bat Espainiatik etorritako immigrazioaren ondorioz. 1970eko hamarkadatik aurrera, berriz, krisi ekonomikoaren ondorioz biztanle kopurua jaisten hasi zen. XXI. mendearen lehen hamarkadan aurrera jarraitu zuen populazioaren gutxitzeak.
2021an 9.668 biztanle zituen herriak. Horietatik %24,48k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %8,44 ziren.[3]
Zumarragako biztanleria |
---|
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, PSE-EE alderdiko Mikel Serrano hautatu zuten alkate berriro.[4]
2015eko udal hauteskundeetan PSE-EEk berretsi egin zuen bere nagusitasuna, eta gehiengo osoa eskuratu zuen. Mikel Serranok errepikatu egin zuen alkate gisa.[5]
2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: PSE-EEk 2.515 boto (7 zinegotzi). EH Bilduk 1.241 boto. (3 zinegotzi). EAJ-PNVk 912 boto (2 zinegotzi). Podemos-IU-Equok 321 boto (zinegotzi 1). PPk 115 boto.[6] Mikel Serrano izendatu zuten alkate.[7]
Zumarragako udalbatza | |||||
Alderdia |
2015 |
2019 | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 8 / 13 |
7 / 13 |
|||
Euskal Herria Bildu | 2 / 13 |
3 / 13 |
|||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 2 / 13 |
2 / 13 |
|||
Irabazi -> Ahal Dugu | 1 / 13 |
1 / 13 |
|||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean |
Hauek izan dira Zumarragako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[8] | |
Jose Luis Ruiz Idigoras[8][9][10] | 1979 | 1983 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Juan Mari Garitano[9][10] | 1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Julian Irizar[9][10] | 1987 | 1991 | Eusko Alkartasuna | |
Jose Julian Irizar[9][10] | 1991 | 1995 | Eusko Alkartasuna | |
Anton Arbulu Ormaechea[9][10][11] | 1995 | 1999 | Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra | |
Aitor Gabilondo Ruiz[9][10] | 1999 | 2003 | Eusko Alkartasuna-Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Anton Arbulu Ormaechea[9][10][11] | 2003 | 2007 | Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra | |
Anton Arbulu Ormaechea[10][12] | 2007 | 2008 a | Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra | |
Mikel Serrano Aperribay[4][10][13][14] | 2008 | 2011 | Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra | |
Mikel Serrano Aperribay[4][10][13][14] | 2011 | 2015 | Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra | |
Mikel Serrano Aperribay[5][10][13][14] | 2015 | 2019 | Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra | |
Mikel Serrano Aperribay[7][10][15][14] | 2019 | 2023 | Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra | |
Mikel Serrano Aperribay[14] | 2023 | Jardunean | Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra |
a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
Goierriko euskaran[17] [18]kokatzen da Zumarragako hizkera. Urolaldeko hizkerarekin batera Sartaldeko azpieuskalkia osatzen du Goierrikoak, baina Urolaldekoan sakonagoa da mendebaleko euskararen eragina. Nortasun beteko hizkera da Goierrikoa, batasun handikoa, nahiz eta gorabeherak badiren mendebaletik ekialdera, hau da, Segura, Zegama eta Legazpitik Zaldibia edo Legorretara. Ataungoa ere berezia da, ziurrenik, bakarti samar eta Nafarroako mugan dagoelako. Abaltzisketak eta Ikaztegietak Tolosaldearekin lotura egiten dute, eta Urretxuk eta Zumarragak[19], berriz, Goierri eta Urolaldearen artekoa.
2016an herritarren %51,06 euskalduna zen.[3]
Larunbatero herriko plazan azoka ospatzen da. Bertan eguneko produktuak saltzen dira, hala nola, arropa, denetariko janariak e.a.
Urtean bitan Butak 21 elkarteak zineklub zikloak antolatzen ditu. Film ez-komertzialak ematen dituzte bi ostiralean behin gauetan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.