Zegama Gipuzkoako hegoaldeko udalerri bat da, Goierri eskualdekoa. Arabako mugan eta Nafarroa Garaiko mugatik hurbil dago, haran menditsu batean, mendiz inguraturik, Oria ibaiaren ertzean. Itsas mailatik 296 metro gorago dago, 35 km2 ditu eta 2016. urtean 1.521 biztanle zituen.
Zegama | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |||||||||||
Zegamako ikuspegi orokorra. | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Goierri | ||||||||||
Izen ofiziala | Zegama | ||||||||||
Alkatea | Iker Zubeldia | ||||||||||
Posta kodea | 20215 | ||||||||||
INE kodea | 20025 | ||||||||||
Herritarra | zegamarra | ||||||||||
Ezizena | beleak | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 42°58′33″N 2°17′25″W | ||||||||||
Azalera | 35 km² | ||||||||||
Garaiera | 296 m | ||||||||||
Distantzia | 53 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 1.542 (2023) 4 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 44,06 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 19 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 17,84 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 67,85 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 72,55 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 21,08 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 8,76 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 86,19 (2010) | ||||||||||
Etxeko erabilera[2] | % 73.33 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1615 (juliotar egutegia) | ||||||||||
Webgunea | https://www.zegama.eus |
Mugakide ditu iparraldean Zerain eta Segura, ekialdean Segura berriro eta Idiazabal, mendebaldean Legazpi, eta hegoaldean Asparrena eta Zalduondo (biak Arabakoak).
Aizkorriko mendilerroak eta Altzaniako mendiek Arabatik banatzen dute udalerria. Zegama Aizkorriren barrenean dago, Gipuzkoa eta Araba arteko bidean. Era berean, Nafarroatik ere oso hurbil dago.
Zegama Gipuzkoa eta Arabako pasabide natural garrantzitsu batean dago: Otzaurtetik eta Lizarratetik barrena doana, hain zuzen. Bide hori Erdi Aroaz geroztik behintzat erabili izan da Arabarekin bat egiteko.
Zegamak klima atlantikoa dauka. Haren batez besteko tenperatura 12 °C ingurukoa da. Toki euritsua da, egun euritsuak gutxi gorabehera urtearen erdiak dira, eta udazken haizetsuak ditu.
Zegamako jarduera ekonomiko nagusia industria da. Papera eta papergintzako produktuak ekoizten ditu, tresneria, eraikuntzarako materialak, lixibak, kloroa eta automobilen piezak.
Nekazaritzak eta artzaintzak ere garrantzia dute herrian. Nekazaritza mota ozeanikokoa da: artoa, patatak, barazkiak eta belarra ekoizten da. Ardien abeltzaintza ere nabarmena da.
Honela banatzen ziren sektoreak BEGaren arabera 2017an: Lehen sektorea % 4. Bigarren sektorea % 36,3. Hirugarren sektorea % 49,9. Eraikuntza % 9,8.[3]
2019an 1.532 biztanle zituen herriak. Horietatik % 19,13k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak % 9,4 ziren.[3]
Zegamako biztanleria |
---|
2015eko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: Zegama Lantzenek 442 boto. EH Bilduk 394 boto. PSE-EEk 4 boto. PPk 2 boto.[4][5] Zegama Lantzeneko Joseba Izagirre izendatu zuten alkate.[6][7]
2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: Zegama Lantzenek 474 boto. EH Bilduk 397 boto. PSE-EEk 4 boto.[5][8] Zegama Lantzeneko Joseba Izagirre izendatu zuten alkate.[9]
Hauek izan dira Zegamako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[10] | |
Jose Telleria Telleria[10] | 1979 | 1983 | Independenteak | |
1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | ||
1987 | 1991 | Eusko Alkartasuna | ||
1991 | 1995 | Independenteak | ||
1995 | 1999 | Eusko Alkartasuna | ||
1999 | 2003 | Eusko Alkartasuna-Euzko Alderdi Jeltzalea | ||
2003 | 2007 | Eusko Alkartasuna-Euzko Alderdi Jeltzalea | ||
2007 | 2011 | Zegama Lantzen | ||
2011 | 2015 | Zegama Lantzen | ||
Joseba Izagirre Arocena[6] | 2015 | 2019 | Zegama Lantzen | |
Joseba Izagirre Arocena[9][11] | 2019 | 2023 | Zegama Lantzen | |
Iker Zubeldia Katarain | 2023 | Jardunean | Euskal Herria Bildu |
Zegama ingurutik, baina ez herritik bertatik, N-1 errepidea igarotzen da. Gipuzkoa eta Araba lotzen dituen errepide nagusi honetara iristeko bi modu daude, bata Etzegaratetik eskualde mailako GI-2637 errepidea jarraituz (Arabatik etorriz gero) eta bestea Beasaindik errepide bera baina iparraldetik hartuz (Donostiatik etorriz gero).
Irun-Madril trenbidea udalerritik igarotzen da eta bi geltoki ditu, Apeaderoa eta Otzaurte.
Garraio publikoari dagokionez, Goierrialdea autobus konpainiak Zegama-Beasain bidea eskaintzen du.
2016an herritarren % 83,25 euskalduna zen.[3]
Zegamako euskara[14] gipuzkeraren aldaera bat da, sartaldeko hizkeren artean, Goierriko euskara[15][12], hain zuzen. Urolaldeko hizkerarekin batera Sartaldeko azpieuskalkia[13] osatzen du Goierrikoak, baina Urolaldekoan sakonagoa da mendebaleko euskararen eragina. Nortasun beteko hizkera da Goierrikoa, batasun handikoa, nahiz eta gorabeherak badiren mendebaletik ekialdera, hau da, Segura, Zegama eta Legazpitik Zaldibia edo Legorretara. Ataungoa ere berezia da, ziurrenik, bakarti samar eta Nafarroako mugan dagoelako. Abaltzisketak eta Ikaztegietak Tolosaldearekin lotura egiten dute, eta Urretxuk eta Zumarragak, berriz, Goierri eta Urolaldearen artekoa.
2004tik aurrera, urtero maiatzean, Zegama-Aizkorri mendi maratoia egiten da: Mendi Lasterketako Munduko Koparako puntuagarria da.
Zegama Gipuzkoako Partzuergo Txikiko eta Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorreko kide da berauen sorreratik.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.