Asparrena
Arabako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Arabako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Asparrena[4] Arabako ipar-ekialdeko ertzeko udalerria da, Arabako Lautadako kuadrillakoa. Gipuzkoaren eta Nafarroa Garaiaren mugakide da, eta 1,632 biztanle ditu.
Asparrena | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Araba, Euskal Herria | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Araba | ||||||||||
Eskualdea | Arabako Lautada | ||||||||||
Izen ofiziala | Asparrena | ||||||||||
Alkatea | Txelo Auzmendi Jimenez (Euskal Herria Bildu) | ||||||||||
Posta kodea | 01208 / 01250 | ||||||||||
INE kodea | 01009 | ||||||||||
Herritarra | asparrendar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 42°53′10″N 2°17′05″W | ||||||||||
Azalera | 65,18 km² | ||||||||||
Garaiera | 605 metro | ||||||||||
Distantzia | 35 km Gasteiza | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 1.609 (2023) −28 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 26,05 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 5,96 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 14,58 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 29,41 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 79,36 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % -3 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 10,56 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 28,08 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 13.57 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera data | 1181 | ||||||||||
Webgunea | http://www.asparrena.net/ |
Araia du udalburu, eta udalerriak baditu beste bederatzi herri ere.
Udalerriaren izen ofiziala Asparrana izatetik Asparrena izatera igaro zen 1860an. Asparrena izenaren bukaerako –a artikulua da. Hortaz, izena erabiltzean, honakoa da bidea: Asparrena, Asparrenarekin...; baina Asparrenean, Asparreneko, Asparrenetik, Asparrenera... Era berean, izen honek bere azken –a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Asparren maitea, Asparren osoan, gure Asparren hau...[4][5]
Arabako Lautadan badago ere, Asparrenak inguru menditsua du, iparraldean Aratz eta Umandiamendiak, hegoaldean Ballo eta hego-ekialdean Legunbe. Hori dela eta, udalerria txangozaleen abiaburu (eta helburu) izan ohi da. Hidrologiari dagokionez, Zirauntza eta Ametzaga ibaiek Asparrena dute sorburu.
Asparrenak mugakide ditu Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorra iparraldean, Ziordia (Nafarroa Garaia) ekialdean, Entzia-Iturrietako Partzuergoa hegoaldean, eta Zalduondo eta Donemiliaga mendebaldean.
Asparreneko udalerria Sakanarako pasabide naturalean kokatuta dago, hori historian zehar gune garrantzitsua izan da. Bertatik igarotzen zen Euskal Herriko galtzada erromatar nagusia, Bordele-Astorga, alegia, bai eta Done Jakue bidea ere, Lizarratetik zetorrena.
Industrialde garrantzitsua dago Asparrenean, N-1 errepidetik gertu. Bertan ezarrita daude, besteak beste, Nestle izozkiak enpresa (lehengo Helados Miko), Pferd Rüggeberg enpresa (Caballito ezizenaz ezaguna), eta Gasteizko Michelin enpresaren oinarri logistikoa.
Hamar herrik osatzen dute Asparrena udalerria:
Asparreneko biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2015ko hauteskundeen ondotik, Euskal Herria Bildu taldeko Consuelo Auzmendi da alkatea, nahiz eta EAJ izan zen alderdirik bozkatuena.
Asparreneko udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24 |
2011ko maiatzaren 22 | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 3 / 9 |
1 / 9 |
|||
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)* | 3 / 9 |
6 / 9 |
|||
Asparrena Bidean | 2 / 9 |
||||
Candidatura Independiente de Asparrena | 1 / 9 |
2 / 9 |
|||
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa. | |||||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean |
Hauek izan dira Asparreneko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[6] | |
Jose Auzmendi Arenaga[6] | 1979 | 1983 | Independenteak | |
Jesus Martinez de Albeniz Ubago[6] | 1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jesus Martinez de Albeniz Ubago[6] | 1987 | 1991 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Alfredo Saez de Arregui Lopez de Munain[6][7] | 1991 | 1995 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jesus Martinez de Albeniz Ubago[6] | 1995 | 1999 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Luis Antia Audicana[6] / Juan Luis Antia[8] | 1999 | 2003 | Eusko Alkartasuna | |
Jose Luis Antia Audicana[6] / Juan Luis Antia Audicana[9][8] | 2003 | 2007 | Eusko Alkartasuna-Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Diego Xabier Gastañares Zabaleta[6][10] | 2007 | 2010 a | Aralar | |
Diego Xabier Gastañares Zabaleta[6][10][11] | 2010 | 2011 | Araba Bai | |
Diego Xabier Gastañares Zabaleta[6][12] | 2011 | 2015 | Bildu | |
Txelo Auzmendi Jimenez[6][13] | 2015 | 2019 | Euskal Herria Bildu | |
Txelo Auzmendi Jimenez[6][14][15] | 2019 | 2023 | Euskal Herria Bildu | |
Txelo Auzmendi Jimenez[16][17] | 2023 | Jardunean | Euskal Herria Bildu |
a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu, Aralarren hautagai bezala.
Araba Bus sareko eta lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu udalerrian:
|
Bestalde, La Burundesa autobus konpainiak Sakanako herriak elkartzen ditu Gasteiz-Iruñea linearen bidez, eta Asparreneko Ibarguren eta Andoin herrietan du geltokia. Guztira hiru zerbitzu eskaintzen ditu norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:
Aipatzekoa da Ilarduia eta Eginoko eskalada eskola. Edozein zailtasuneko bideak daude udalerrian, baita hegan egiteko errapelak ere.
Asparrena Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorreko kide da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.