euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Anjel Goenaga Gorriti (Zegama, Gipuzkoa, 1915eko martxoaren 1a - Donostia, Gipuzkoa, 1974) euskal idazlea izan zen.
Anjel Goenaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zegama, 1915eko martxoaren 1a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 1974 (58/59 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Jesuiten lagundian egin zituen ikasketak Tournai eta Marneffren (Belgika), baita Oñan (Burgos) ere.
1945. urtean apaiztu zen.
Irakaskuntzan aritu zen Bilboko Indautxu auzoan eta Kanariar irletan.
Filosofian lizentziatu zen Bartzelonan.
Iruñea eta Donostian aritu zen maisu. Zabalegi eskolan eta Deustuko Unibertsitatearen Donostiako egoitzan etika eman zuen.
Sei urte igaro zituen AEBn, Columbia eta Syracusako unibertsitateetan literatura irakasten.
Jesusen Biotzaren Deia eta Zeruko Argia aldizkarietan idatzi ohi zuen.
EUTGko filosofia sailaren Dekanotza hartu zuen Ameriketatik itzultakoan. Euskaltzain urgazle izendatu zuten.
Bost liburu idatzi zituen.
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.