Maria Ubarretxena
Arrasateko alkatea 2015 eta 2023 bitartean From Wikipedia, the free encyclopedia
Arrasateko alkatea 2015 eta 2023 bitartean From Wikipedia, the free encyclopedia
Maria Ubarretxena Cid (Urretxu, Gipuzkoa, 1980ko urriaren 11) EAJ alderdiko politikaria eta enpresa-kudeatzailea da. Urretxun jaioa, Arrasaten bizi da 2006tik, eta Arrasateko alkatea izan zen 2015etik 2023ra arte.[1][2] 2023tik aurrera Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako diputatua izan zen. 2024ko ekainetik aurrera Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburua da Imanol Pradalesen gobernuan. Jaurlaritzaren bozeramailea ere bada.[3]
Maria Ubarretxena | |||||
---|---|---|---|---|---|
2024ko ekainaren 25a - ← Bingen Zupiria
2015eko ekainaren 13a - 2023ko ekainaren 17a | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Urretxu, 1980ko urriaren 11 (43 urte) | ||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||
Bizilekua | Arrasate | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Enplegatzailea(k) | Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila Lanbide Arrasateko Udala | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Gizarte Zientziak eta Enpresa ikasketetan lizentziatua Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campusean, esportazio kontuetan behar egin du. Kooperatibista da, baita haren senarra ere.[4]
Lan-esperientzia profesional luzea du. 2002/2003 ikasturtean, ikasketen azken urtean zebilela, Legazpiko Bellota Herramientas enpresako Marketing eta Esportazio departamentuetan aritu zen. Hurrengo urtean Arrasateko Alejandro Altuna JMA enpresan esportazioetako departamentuan. Hurrengo hamar urteetan Antzuolako Goizper E, Kooperatibako bazkidea izan zen, esportazioetako departamentuan hor ere bai, non azken urtean departamenduko kudeatzailea (Export Area Manager) izan zen.[5]
2013an Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Ekonomiaren zuzendari izendatu zuten, han aritu zen 2015era arte, Arrasateko alkate bihurtu zen arte. Bi urte haietan Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko lehendakaria ere izan zen.[6][5]
2011n hasi zen zinegotzi Arrasaten. 2015eko ekainaz geroztik Arrasateko alkatea da.[5][7]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.