From Wikipedia, the free encyclopedia
Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusa edota GIUTI (gaztelaniaz EUTG) Gipuzkoako Donostia hiriburuan Deustuko Unibertsitateak duen campusa da.
Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusa GIUTI/EUTG | |
---|---|
Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusaren aireko ikuspegia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°18′36″N 1°58′33″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1963 |
Arkitektura | |
1963an Gipuzkoako Ikasketa Unibertsitario eta Teknikoen Institutua edo GIUTI sortu zen (gaztelaniaz EUTG edota Escuela Universitaria Técnica de Gipuzkoa), aurretik zeuden hiru erakundeak bat egitean. Institutu hau, geroago, Deustuko Unibertsitatearen barnean sartu zen. Hortaz, Deustuko Unibertsitateak bi campus ditu euskal kostaldeko bi hiriburuetan: Donostiako hau eta Bilboko Deustuko Unibertsitatearen egoitza nagusia.
Hasierako campusa Miguel de Oriol e Ybarra arkitektoak egin zuen 1961ean. Jatorrizko planak bolumen, diseinu eta funtzio desberdineko eraikin multzo bat (3 bulego-dorre (2 bakarrik eraikiak), hiru ikasgela-multzo – horietako bat azkenean gauzatu gabea –, Jesuiten Komunitatearentzako egoitza, Administrazioa, Liburutegia, Kalkulu Zentroa, etab.) eta erdiko patio handi bat (hiru puntako dorre bat zuena) izan zituen, eraikin guztiak lurraren topografiara egokituz. Eraikin multzoen, eraikuntza-material nagusien (adreilua, egurra eta teila) eta formen (triangeluarrak eta ertz biribilduak) arteko lotura-galeria bat zen multzoa bateratzen zuten elementuak, eta, aldi berean, lorategidun patio sekundarioen inguruan antolatuta zeuden. Multzoak arkitektonikoki balore handia zuen. Deustuko Unibertsitatea, ordea, zituzten beharrei erantzuteko multzoa erabat aldatu zuen: 2008an goiko dorrea bota zuten, eta lorategiak zein patioak desager arazi egin zituen, gelak eta bulegoak sortzeko. 2017ko uztailan ikasgelak bota ziren, multzoari bere balio nagusiak kenduz. Gaur egun kasik ez dira jatorrizko multzoaren aztarnak gelditzen.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.